ARGIA.eus

2020ko abenduaren 06a

Nazioartea > Europa > Irlanda > Irlanda iparraldea

2020-09-30 | ARGIA

Ipar Irlandako Fiskaltzak iragarri duenez, froga faltagatik ez dituzte prozesatuko ustez hamahiru lagunen hilketan parte hartu zuten soldaduak. Familiek etsigarritzat jo dute erabakia.

Irlanda iparraldea kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Irlanda iparraldea
Sakonean
2019-07-05 | Euskal Irratiak
Michael Culbert, IRAko preso ohia eta Coisteko presidentea
AUDIOA | "Birgizarteratzea hitza ez zaigu gustatzen"

Ostiral sainduko bake akordioa izenpetu zuten britainiarrek eta irlandarrek 1998an. Geroztik, IRAko 25.000 preso ohiez arduratu izan da Irlanda Iparraldeko Coiste erakundea, eta hortan segitzen du. Michael Culbert IRAko preso ohia eta Coiste elkarteko presidentea Euskal Herrian izan da joan den astean.


2019-04-23 | ARGIA
IRA Berriak bere gain hartu du Lyra Mckee kazetariaren hilketa

“Tragikoki”, IRA Berriak bere ardurapekotzat jo du Mckeeren hilketa. Kazetari gaztearen lagun eta senideei “benetako barkamena” eskatu die.


Derryko 'Petrol bomber' murala ezabatu? "Ezta pentsatu ere" diote egileek

Aurpegian maskara bat jarrita, eskuetan molotov koktel bat duen gazte bat. Atzean kea. Irlanda Iparraldeko Derry hiriko Bogside auzoan dagoen muraletako bat da. Hau ezabatu edo aldatu behar zela zioten iritziei erantzutera atera dira egileak. Murala ez dute ez gainetik margotuko ezta kenduko ere. Bogside Artists kolektiboak argi utzi du, Belfast Telegraph egunkariak jaso duenez.


2019-01-30 | I˝igo Igartua
IRAren izena darabilen talde batek aldarrikatu du duela bi asteko Derryko bonba-autoa

Eztanda gertatu baino lehen patruilako agenteek ibilgailu susmagarri bat ikusi zutela azpimarratu du Ipar Irlandako poliziak. Leherturiko bonba-autoarekin ustez erlazioa zuten bost susmagarri kargurik gabe aske geratu dira dagoeneko.


Gerry Adamsen etxeari lehergailu bat botatzeagatik gizon bat atxilotu dute

35 urteko gizon bat atxilotu dute Sinn Féineko buru zenaren etxera lehergailu bat botatzeagatik.


2018-03-13 | ARGIA
Abian da Irlandan gaelikoaren aldeko 'Rith' Korrika

Martxoaren 11n hasi dute gaeliko irlandarraren aldeko Rith ekimena. Irlandako osoa goitik behera zeharkatuko du astebetez; Belfastetik Kerryra. Guztira, 500 kilometro baino gehiagoko ibilbidea antolatu dute bosgarren ediziorako. Rith hitzak “korrika egin” esan nahi du eta Korrikan egiten den bezala, lekuko bat daramate ibilbide guztian zehar eta barruan daraman mezua ekitaldi amaieran irakurtzen da.


2018-02-02 | ARGIA
Ipar Irlandan gaelikoarentzat lege babesa eskatu dute ehunka herritarrek

Gaeliko hiztunen eskubideak babesteko araudia eskatzen dute. Manifestazioa otsailaren 1ean egin zen.


2017-11-20 | ARGIA
Gerry Adamsek Sinn FÚineko lehendakaritza utziko du

1983tik da Sinn Féineko lehendakaria eta iragan larunbateko alderdiaren kongresuan erreleborako garaia zela eta kargua utziko zuela iragarri zuen.


2017-11-15 | Miren Osa Galdona
Bonba bat desaktibatu dute Irlanda iparraldean, Omagheko atentatua izan zen lekuan

Bonba bat aurkitu eta desaktibatu dute Ipar Irlandako Omagh herrian. Hildakoen Monumentuan atzeman dute lehergailua, Benetako IRAk (RIRA ingelesezko sigletan) orain dela hogei urte atentatu bat egin zuen leku berean: 1998an bonba bat jarri zuten herriko merkatuan eta 29 pertsona hil zituen. Omenaldiak ez dira bertan behera geratu eta agintariek “oztopoen gainetik hildakoak oroitzea” funtsezkoa dela adierazi dute.


2017-05-25 | ARGIA
Irlanda batzeko erreferenduma egin nahi du Sinn Feinek bost urteko epean

Alderdi errepublikazale irlandarraren arabera, urgentzia handiagoa dauka irla bi estatutan banatuta egoteari uzteak Brexitaren ostean.