Labèque ahizpak, itzalpean

  • Fitxa: Katia eta Marielle Labèque (pianoak). Thierry Biscary, Paxkal Indo eta Fred Chambon (perkusioa). Egitaraua: Albéniz eta Ravelen obrak. Lekua: Victoria Eugenia Antzokia. Data: abuztuaren 7an.

    Katia eta Marielle Labèque-ren errezitaldi bat programatzen den bakoitzean ikusmin handia sortzen da musikazaleen artean, ez bakarrik haien dohain musikalak konprobatzeagatik, baizik eta, kontutan hartuta bi andre hauek duten “espektakuluko sena”, ikusteagatik “zer egiten duten aldi honetan!”


2009ko abuztuaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Katia eta Marielle Labèque

Labèque ahizpen kontzertuek, normalean, performance kutsua dute, egia esan. Bakoitzak nortasun markatua du, eta ondo jakin dute hau publikoaren artean zabaltzen nolabaiteko legenda bat sortzeko haien inguruan. Katia jazz-zalea da, oldartsua, istrionismoa azaltzen duena. Marielle-k, aldiz, diskrezioa eta esanekotasuna primeran irudikatzen ditu.

Baina joan den ostiralean ez zuten ikuskizun berezirik eman. Ohikoak diren Katiaren suspirioak eta takoikadak oso arinak izan ziren. Musika besterik ez zuten egin aldi honetan, eta eskertzekoa da noizean behin lasaitasun pixka bat. Errezitaldiaren lehenengo zatian Albéniz-en Iberia izeneko suite-aren zazpi pieza jo zituzten, bi pianotara moldatuta. Alde batetik, obra zail hauek dituzten deabrukeria pianistikoak bi instrumenturen artean banatzen dira eta, beraz, efektu tinbriko eta birtuosistikoak naturaltasun gehiagorekin disfrutatzen dira, zailtasun teknikoa leuntzen baita. Baina, bestetik, suite originala –piano bakarrarentzat egina- jotzeko agertzen diren akrobazia guztiak gainditzeko, beste modu batean ‘arnastu’ behar da musika, beste tenpo batzuk erabiltzen dira eta fraseoa desberdina suertatzen da. Esan nahi dugu modaketa hauek ederrak izanda, nolabait perbertitu egiten dutela originalaren izaera. Hala ere, Labèquetarren interpretazioa primerakoa izan zen. Efektu tinbriko zoragarriak lortu zituzten Evocación izeneko piezan, adibidez, eta Triana sendo eta gartsua atera zen.

Bigarren zatian eklipsatuta geratu ziren Katia eta Marielle, benetako protagonistak Thierry Biscary eta Paxkal Indo txalapartari eta perkusio joleak izan baitziren. Hauek egindako Ravel-en Bolero-ren bertsioa sinple eta dotorea izan zen, pretentsiorik gabea. Musikaren progresio garbia lortu zuten. Hasieran erritmoa eskuekin markatzen bazuten, amaieran txalaparta izan zen erritmoaren gidaria. Baina inportanteena artista hauen karisma berezia izan zen –batez ere Biscary-rena, benetako animalia eszenikoa-. Jakin zuten taulagaina betetzen eta jendearen arreta mantentzen hasieratik bukaeraraino. Labèque ahizpek, bere aldetik, eskuzabaltasuna adierazi zuten bigarren plano batean geratuz.

Jendearen txalokadei erantzunez, bi propina eman zuten: Katiak eta Mariellek Lutoslawski-ren pieza bat, Paganini-ren tema batean oinarritua, jo zuten. Eta, amaitzeko, Biscaryk eta Indok sorgindu egin zuten publikoa Etxahun Iruri-ren Hori bera da denen ixtoria berezi bat moldatuz. Auditorioa poltsikoan sartu zuten.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude