Indarkeria matxista
Nafarroako Probintzia Auzitegiak frogatutzat jo du bortz emakumeri ukituak egin zizkiela, 2023ko ekainetik 2024ko irailera bitarte, lanean ari zela. Erasotzaileak gehienez 6 urte eta 9 hilabeteko egonaldia eginen du espetxean, eta epaileak 39.000 euroko kalte ordaina eta hamar urte arteko urruntze aginduak ezarri dizkio.
Beste biri eraso egiten saiatzea ere egotzi diote. Adin txikikoak 14 eta 16 urte bitartekoak dira. Bestalde, Gasteizko jaiak hasi zirenetik Udaltzaingoak bi gizon atxilotu ditu indarkeria matxista egotzita, eta gutxienez hiru eraso matxista izan dira.
Iazko datuarekin alderatua, %7 hazi da tratu txarrak salatu dituzten emakumeen kopurua. Familiaren barnean indarkeria sufritu duten emakumeen kopurua ere hazi egin da, eta sexu askatasunaren aurkako delituekin lotutako 363 salaketa jaso dira.
Laugarren pisuko leiho batetik erorita hil da. Foruzaingoak ikerketa abiatu du heriotza ikertzeko. Emakumea bere bikotekide ohia zen eta urruntze agindua zuen, gizonezkoak aurrekariak baitzituen eraso matxistak egiteagatik.
Erasoa Algortan (Bizkaia) gertatu da, igande goizaldean, San Inazio jaietan. Aezkoako Gazte Asanbladak eta Berdin Bizi berdintasun zerbitzuak, berriz, Aezkoan (Nafarroa) sexu eraso bat gertatu dela salatu dute larunbatean, eta elkarretaratzea eginen dute astelehenean. Angelun (Lapurdi), bertzalde, gizon bat behin-behinean espetxeratu dute, 10 urteko alaba bortxatzea egotzita.
Emakumeen Antolakunde Sozialistak jakinarazi duenez, duela bi aste Arrigorriagako (Bizkaia) neska batek Hego Uribeko Itaiara jo zuen eraso matxista bat salatzeko. Taldeak adierazi du kasuak "matxismoaren erraiak" agerian uzten dituela, eta indarkeria matxistaren kontra "kaleak hartzeko unea" dela azpimarratu du.
Igoera hori igande gaueko 23:00etatik asteleheneko 07:00ak bitarte antzeman zuten. Partidaren ondorengo astelehenean, berriz, %21, 9 areagotu ziren deiak, aitzineko asteko egun berarekin alderatuta. NBE Emakumeak eta Unicef erakundeen kalkuluen arabera, kirol ekitaldi handietan larrialdi lineetara egiten diren deiak %30 igotzen dira.
Horietako bati sexu erasoak egitea leporatu dio epaileak; bertzeari, berriz, adin txikikoak galbidean paratzea. Hamasei haur daude tartean, eta horietatik hamabi dagoeneko biktima gisa identifikatu dituzte. Lau familiak salaketa aurkeztu dute polizia etxean, eta senideek protesta egin dute Miarritzeko herriko etxearen aitzinean, azalpenak eskatzeko.
Sexu erasoa eta adin txikikoen ustelkeria delituak egotzi dizkie Fiskaltzak Mouriscot aisialdi zentroko 21 eta 36 urteko bi akusatuei. 3 eta 4 urte arteko 16 haur daude tartean, eta horietatik 12 dagoeneko biktima gisa identifikatuta daude. Lau familiek salaketa aurkeztu dute polizia etxean. Ipar Euskal Herriko Itaiak erasoak salatzeko protesta bat antolatu du ortzegunerako.
Mouriscot aisialdi zentroan lanean ziren bi gizonezko atxilotu dituzte, 21 eta 36 urtekoak, 3 eta 4 urteko haurrengan bortxaketa kasu bat eta hamabi sexu erasoren zantzuak aurkitu ostean. Kasu gehiago izan daitezkeela uste dute.
2023an gertatu zen erasoa Bilboko Aste Nagusian. Donostiako udaltzainak ziren eta, gaua elkarrekin igaro ondoren, elkarrekin joan ziren etxera. Erasotzaileak deklaratu zuen emakumeak "ez ziola uko egin"; ordea, emakumeak salatu zuen ez zela gertatutakoaz oroitzen, eta nabarmendu zuen ez zuela harreman sexualik izan nahi. Auzitegiak argudiatu du "ezin dela frogatu" alkoholak emakumearen nahia baldintzatu izana, edo erasotzailea egoeraz aprobetxatu zela.
Ipar Euskal Herriko Itaiak hogei salaketa erregistratu ditu. Halaber, antolakundeak salatu du gizon talde batek babesguneari eta bertako txandalariei eraso egin diela.
Itaiak jakinarazi du, baina aurreratu du gehiago ere izan daitezkeela. Pirinio Atlantikoko Prefeturak, aldiz, sei indarkeria kasu zenbatu ditu. Bestalde, hainbat kolektibok salatu dute herriko etxeak bandera antifaxistak kendu dituela kaleetatik.
Legearen aurreproiektuak ez du delitu gisa kontsideratuko indarkeria bikarioa, baizik eta larrigarri gisa, genero indarkeriarekin lotuta. Definizioz ere aldatu egingo da, eta indarkeria bikarioa kontsideratuko da amaren inguruko familiari ere eragiten dionean. Aita erasotzaileari guraso ahala eta bisiten eta egonaldien erregimena kenduko zaizkio, beste neurri askoren artean.
Iruñerriko Mugimendu Feministak deituta, milaka lagun elkartu dira igande iluntzeko elkarretaratzean, tartean, Iruñeko peñak eta erakundeetako ordezkariak. Jakinarazi dute 27 sexu eraso izan direla sanferminak hasi direnetik, horien artean bortxaketa bat. Epaileak behin-behinean espetxeratu du bortxaketarekin lotuta atxilotu zuten gizona.
Asteartean Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen Hondarribian (Gipuzkoa), Santiago Bidea bakarka egiten ari ziren emakumezkoei sexu erasoak egitea leporatuta. Gutxienez zazpi kasu atzeman dituzte.
Iruñerriko Mugimendu Feministak deitu du elkarretaratzera, "beste urte batez, emakumeak bizitzen ari diren egoera" salatzeko. Asteazken gauean sexu eraso bat gertatu zen; horrekin hamabost salaketa jarri dituzte sanferminak hasi zirenetik, nahiz eta mugimenduak nabarmendu gehiago ere izan daitezkeela.
Basasurrin egin du Poliziak atxiloketa. Sei salaketa egin dituzte bere aurka, bat bortxaketagatik eta besteak sexu erasoengatik. Azaldu dute ukituak egiten zizkiela pazienteak hipnosi egoeran zeuden bitartean.
2008ko uztailaren 7an hil zuen Jose Diego Yllanes mediku iruindarrak Nagore Laffage, erizain ikasketak egiten ari zen irundar gaztea. Urte hartan festen egitarau ofiziala ez zen aldatu eta Iruñeko Udalak Yolanda Barcina alkate zuela apenas egin zuen elkarretaratze instituzional bat. Yllanesen kontrako epaiketak gizartearen haserrea erakutsi zuen kalean eta ordutik mugimendu feministaren lan eskergari esker eraldaketa sozial, politiko eta legeari begirakoa ere lortzen ari da.
Gaueko ordu txikietan gertatu da eta gaztelaniaz "maritxu zikinak" oihukatu eta kristalezko botilak jaurti dizkiete. Iruñeko Udalak, bestalde, jakinarazi du bi pertsona atxilotu dituztela sexu erasoak egiteagatik.
Irakasle batek gutun bidez salatu zuen harpa irakaslearen gutxienez hamalau ikaslek irainak eta arazo fisiko edo psikiatrikoak jasan zituztela, eta bik karrera utzi behar izan zutela, Eldiario.es-k argitaratu duenez. Gutunean hamalau testigantza jasotzen dira, horietatik hamaika egunkariak ekainean argitaratu zuen ikerketan ezagutarazi zituenetatik ezberdinak. Gutuna idatzi zuen irakaslearen esanetan, bere momentuan gutuna"ez zuten kontuan hartu".
Duela hamar urte Sansoheta adingabeen zentro tutelatuan gertatutako prostituzio kasuengatik hamar gizon zigortu zituzten, guztira 79 urteko kartzela zigorrera. Horietako lauk helegitea aurkeztu zuten eta ez ziren kartzelan sartu. Orain, ordea, Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota du helegitea eta espetxeratuak izango dira.
Hamaika salaketa bildu ditu ElDiario.es hedabideak; Musikene zentroko hamar ikaslerenak, eta Parisko kontserbatorio batean haren ikasle izandako beste batena. Ikasleenganako gehiegikeria fisikoak eta eraso psikologikoak salatu dituzte. Musikenek jakinarazi du "arretaz ikertuko" dituela salaketak.
Jaietan kaleak hartzeko eta eraso matxistei kolektiboki erantzuteko beharra nabarmendu du Emakumeen Antolakunde Sozialistak. Aurten beteko da hamarkada bat bost gizonek emakume bat taldean bortxatu zutenetik, Iruñeko sanferminetan.
Ikerketak azaldu du umeengan eragindako eraso sexual eta fisikoak “sistemikoak” zirela, “gutxienez baimenduak”. Eliza katolikoari lotutako sistemak “errazten zuen” halakoak gertatzea, baita ikastetxearen beraren antolaketa moduak ere.
Sarri etxe giroan eta ezkutuan haurrek eta nerabeek jasaten dituzten sexu erasoak antzematea da erronka nagusietakoa. Bai detekzio goiztiarra bai ondorengo esku-hartzea indartu asmoz, Arabako Aldundiaren protokolo berriak adierazle zerrenda zabala argitaratu du, nahasmendu psikosomatikoetatik hasi eta gorputzean medikuak (edo helduak) aurki ditzakeen adierazle fisikoetaraino.
Zentroari lizentzia ukatu diote eta erregistrotik kanpo utzi dute. Hemendik aurrera, besteak beste, ezingo ditu finantzaketa publikoak jaso, baina kanporatze horrek ez du zentroaren jarduna eteten. Zentroko arduradunek ikerketapean jarraitzen dute; besteak beste, torturak salatu dituzte zenbait erabiltzailek.
Ez gaitu harritu azken asteetako berrien segidak. Ez gaitu harritu Kultura Ministerioko goi-mailako funtzionario batek urte luzez emazteak laxante bidez drogatu izanak, nahiz eta hierarkiak aurrekarien berri izan. Ez gaitu harritu 25 urteko emakume gazte baten hilketak, bikotekidearen eskutik. Ez gaitu harritu Patrick Bruel kantari ospetsuak hamarnaka emakumeri sexu-erasoak egin izanak urteetan. Ezin baitugu erran gertakari horiek harrigarriak direnik; horretarako ez-ohikoak izan beharko... [+]
Gipuzkoako Fiskaltzak artxibatu egin du, "proba" edo "salaketa nahikorik" ez egoteagatik. Bertsozale Elkarteak eta Errenteriako eta Oiartzungo (Gipuzkoa) mugimendu feministek hainbatetan esan dute "salaketa publiko" bat egitea zela helburua.
Agerraldi egin dute Errenterian ostiral arratsaldean, Oreretako Asanblada Feministak deituta. Azken asteetan publiko egin diren indarkeria matxisten kasuak “joko politikorako” erabili izana gogor salatu dute, eta mugimendu feminista “gutxiesteko eta kriminalizatzeko” saiakera kritikatu. Euren konpromisoa “erasoak jasaten dituztenei laguntzea, entzutea eta babestea” dela berretsi dute.
Baionako apezpikuak Urruñako apaiza kargutik kendu du, sexu erasoak egitea egotzita. Ez da salaketa bakarra: asteburuan bi sexu eraso salatu dituzte, bata Igorren eta bestea Etxebarriko jaietan, eta Iruñeko osteguneko bortxaketaren ustezko egilea kartzelan sartu dute.
Gizonezkoaren “integritate moralaren aurkako” delitua frogatzen saiatu ziren epaiketan, baina epaileak errugabetzat jo ditu. Sei lagunek egindakoa indarkeria matxistaren biktima bati laguntzea bertzerik ez dela izan agerian geratu da.
Indarkeria matxistarekin lotutako bi auzitan udal gobernuak egin duen kudeaketa zalantzan jarri dute udaleko gainerako alderdi politikoek. Batetik, Xenpelar Bertso Eskolako kide baten auzia, eta bestea, Kukai dantza taldeko kidearena. Horri erantzunez, Aizpea Otaegi alkateak (EH Bildu), astelehenez, prentsaurrekoan adierazi du alderdion aldetik biktimak “ahaztu, azpiratu eta etekin politikoa ateratzeko nahia gailendu” dela. Biktimak erdigunean jartzeko deia egin du eta eskerrak eman dizkio mugimendu feministari, baita biktimei ere “salatzen ausartzeagatik”.
Rodions Kurucs Baskoniako jokalariak indarkeria matxistaren inguruan egindako adierazpenak gaitzetsi dituzte Gasteizko hainbat eragile eta saskibaloi taldek. 2019an bikotekidea itotzen saiatzeagatik eta erasotzeagatik atxilotu zuten.
Bertso eskolari lotuta egin diren salaketak "irmo" gaitzetsi, eta udal baliabideak erasoen biktima izan diren neska eta emakume gazteen zein haien gurasoen eskura jarri ditu udalak.
Bertsozale Elkarteak, Oreretako Mugimendu Feministak eta Oiartzungo Feministen Asanbladak deitu dute protestara. 2018az geroztik bada eraso horien berri eta erasoei aurre egiteko eta erasotuak babesteko barne mailako hainbat neurri hartu izan ditu Bertsozale Elkarteak. Alta, aurten berriro hainbat sexu-eraso eta jazarpen psikologikoren salaketak egin direnez, kasua publiko egin nahi izan dute mugimendu feministarengana eta Bertsozale Elkartearengana jo duten emakumeek.
Hilketa delituaz gain, bi aborturen eta adingabe bat abandonatzearen errudun ere badela ebatzi du epaimahaiak. Akusazio partikularrak 45 urteko kartzela zigorra eskatu zuen J.R. akusatuarentzat, Mazonen bikotekide ohiarentzat. Azkenean asteazkenean iritsi da Arabako Probintzia Auzitegiaren epaia: 27 urteko zigorra. Gizonaren defentsak absoluzioa eskatu zuen.
Herritarrak, eragileak eta instituzioak mobilizatu dira, Arguedasen (Nafarroa) gizonezko batek bere emaztea hil zuela arbuiatu eta neurriak eskatzeko.
Indarkeria matxistak itxura ugari ditu, eta askotariko subjektuek jasaten dute. Indarkeria digitala, arrazakeria, LGTBIfobia eta bestelako formak zabaltzen ari diren honetan, Bilgune Feministak indarkeria matxista birdefinitzeko bi urteko prozesua abiatu du. Tresnak eguneratzeko beharra ikusita, gogoeta kolektiboari martxoan ekin zioten, Indarkeria matxistak, begiradak lerrokatzen jardunaldiekin.
Gizonezkoak Guardia Zibilaren kuartelean aitortu du bere emaztea hil duela eta gorpua etxean zegoela. Aurten Euskal Herrian bost emakume hil dituzte jadanik indarkeria matxistaren ondorioz.
Gisèle Pelicot-en Et la joie de vivre liburua irakurri berri dut, eta bigarrenez eskertu behar diot erakutsitako eskuzabaltasuna. Emakumeenganako sexu-delituek eragindako lotsa biktimetatik borreroetara aldarazi behar zela aldarrikatu zuen, eta epaiketa publikoa egin. Testuan, berriz, bizitzeko gogoa eta grina aldarrikatzen ditu, suntsituta, triskatuta, hilda nahiago dutenen aurrean. Kontakizuna kontrolatzea ez ezik, bere historiaren subjektua izatea defendatzen du, batzuei ulergaitza... [+]
Larunbateko egunkaria hartu dut gosari eder batekin irakurtzeko. Kafea bero, ogia txigortuta eta labana gurinetan sartzeko prest. Orduantxe agertu zait albistea: gizon bat bikotekidea itotzen saiatu da Donostian. Ertzainak iritsi zirenean, gizona emakumearen gainean omen zegoen, hura itotzeko ahaleginetan. Gizonak 26 urte. Emakumeak 24.
Baina, zer gertatzen zaigu gizonei? Ez dut galdera airera bota nahi. Ez dut galdera kafearekin batera epeltzerik nahi. Galdera hementxe jarri nahi dut,... [+]
Arabako Probintzia Auzitegian Maialen Mazonen garaiko bikotekideari hilketa delitua egotzi diote. 32 urteko emakumea haurdun zegoen hil zuenean –bikiak espero zituen–, eta aurkitu zutenean 2 urteko alaba zeukan alboan. Akusazioek 45 urteko kartzela zigorra eskatzen dute hiltzailearentzat; Zigor Kodeak baimentzen duen zigorrik handiena da.
Europar Batasuneko poliziek erregistratutako datuetan oinarrituta ikerketa egin du Eurostatek, eta argitaratu du 2014 eta 2024 urteetako datuak alderatuta biolentzia sexuala %94 hazi dela, eta bortxaketak %150. Frantziako Estatua da nabarmen kasu gehien erregistratu dituena eta Alemania, Suedia eta Espainia kokatzen dira bere atzean.
Osasun mentalean, sexu- eta ugalketa- osasunean zein indarkeria matxisten biktimei arretan erreferentziazkoa den baliabide publiko honen memoria jasotzen duen dokumentala aurkeztu dute langileek. Aurkezpen-solasaldia baliatu dute herritarrak aktibatzeko, Bilboko Udalak iragarritako aurrekontuaren %65eko murrizketaren aurka mobilizatu daitezen.
Igandean Baigorrin ospatutako Nafarroaren Egunean izan ziren “eraso fisiko bat, eraso arrazista bat eta ahozko eraso bat”-en berri eman du Basaizeak, egunaren antolatzaileak, astelehenean. Sare sozialetan jakinarazi dituzte gertakariak eta mobilizazioa egin dute Baigorrin astelehenean bertan.
Epaimahaiak frogatutzat eman du irakaslea hiru ikaslerekin harremanetan jarri zela sare sozialen bitartez, helburu sexualekin. Gainera, mezuak ezabatzera behartu zituen ikasleak. Fiskaltzak 22 urteko zigorra eskatu zuen.
Alfonso Ruiz de Arcaute fraide ohia eta katoliko praktikantea da, eta homofobiak eta hiru elizgizon domingotarrek nerabezaroan eragindako sexu-erasoek baldintzatu dute bere bizitza. Elkarrizketa egin diogu Elizak eta Espainiako Gobernuak Arartekoaren bitartez sexu-abusuen biktimei erreparazioa emateko sinatutako akordioaren testuinguruan.
Preso palestinarren eta kazetarien torturen testigantzak jaso dituzte hainbat erakundek. Salatzen dute soldadu israeldarrek txakurrak erabiltzen dituztela presoei sexu-abusuak egiteko. Are, txakurrak horretarako trebatzen dituztela.
Nafarroan, Araban eta Bizkaian lau gizonezkoren erasoak salatu dituzte. Lehen hiruak atxilotu dituzte: Zizurreko irakasle bat 42 neska eta emakume grabatzeagatik; zinpeko zaintzaile bat Nafarroako adigabeen zentro baten bi neskatilari egindako ukituengatik; eta 21 urteko gizonezkobat Gasteizen adingabe bati egindako bortxaketagatik. Laugarrena ikertzen dabiltza Amorebieta-Etxanon (Bizkaia) egindako bi sexu erasorengatik.
Mugimendu feministak elkarretaratzeak egin ditu Eraso matxistarik ez! Aski da! lelopean astearte iluntzean Sanduzelai auzoko erailketa matxista salatzeko, Iruñea, Donostia, Bilbo eta Gasteiz hirietan eta Euskal Herriko hainbat herritan.
Urruntze agindua urratzea eta emakumea legez kanpo atxikitzea leporatuta espetxeratu dute, behin-behinean.
Asteartean pasako da epaile aurretik Iruñeko Sanduzelai auzoan emakume bat hiltzea egotzita atxiloturiko gizona. Mugimendu feministak elkarretaratzeak deitu ditu Iruñean, Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Aurten jadanik hiru emakume hil dira Euskal Herrian indarkeria matxistaren ondorioz.
37 urteko emakumea hirugarren solairutik erori da. Foruzaingoak gizon bat atxilotu du indarkeria matxistagatik zeukan urruntze agindua ez betetzeagatik, eta ikerketa abiatu du emakumearen heriotza nola gertatu den jakiteko eta gizonak horrekin zerikusia izan duen ikertzeko.
Elkarretaratzea deitu dute larunbatean Donostian La Salleko ikasle ohiek Patxi Ezkiaga auzia dela eta. Ikastetxeko irakasle eta zuzendaria izandakoak egindako sexu abusuen aurrean biktimei babesa erakutsi eta ikastetxearen jarrera salatuko dira.
Duela 2.800 urteko hobi komun bateko 77 indibiduoren arrastoak aurkitu eta aztertu dituzte Serbian, Karpato inguruetan. Nature Human Behaviour aldizkarian argitaratutako emaitzek garbi uzten dute han sarraski bat gertatu zela Burdin Aro goiztiarrean. Baina sarraskiaren ezaugarriak ezohikoak dira guztiz.
Historiaurrean gatazken indarkeriaren biktima nagusiak gizonezko helduak zirela uste izan da, gatazkatan parte hartzen zutenak, alegia. Baina, kasu honetan, aztertutako biktima gehienak... [+]
Estoikoegi jartzen naizenean, Martin Codax botila bat erosten dut, orekatzeko. Azkenaldian eutsi behar izan diot alkoholiko ez bihurtzeko. Buruarekin batera tripa nahasten didaten irudi gehiegi: ez dakit burutik triparako haria deskorapilatzen.
Ez dira Epsteinen paper famatuak, edo Trumpkeriak. Ez dira Julio Iglesias eta bere esklaboak. Ez da Alves. Baina badira. Lortu dute, dirudienez, ia beste guztiek nahi dutena. Karrera profesionalean gora egitea. Alegia, boterearen katxibatxe guztiak... [+]
2026ko lehen hilabetea bukatzen ari dela eta, Argien lurraldean, jadanik lau feminizidio ofizial kontatu dituzte Frantziako Estatuan. 2025ean 165 izan ziren, 2024an 107. Bai, lotsagarria da. Zilegi izango litzateke galdetzea zer egiten duen Poliziak. Zer egiten du Justiziak? Zer egiten dute politikariek?
Poliziak biktimen hitzak ukatzen ditu. Noustoutes kolektiboaren arabera, salaketak egin dituzten biktimen %66k haien harrera txarra gaitzesten dute. Justiziak erasoak ez ditu kondenatzen... [+]
Azaroaren 25ean kaleak bete genituen egunero hiltzen gaituen sistema patriarkala salatzeko. Hurrengo egunetan, ordea, borroka horrek indarkeria instituzionalaren adibide argia jaso zuen: Suitzako Kontseilu Nazionalak emakumeon* aurkako indarkeria borrokatzeko bideratu behar zen milioi frankoko gehigarria baztertu zuen.
Erabakiak haserrea sortu zuen, arrazoi askorengatik. Beranduegi iritsi zelako, eraildakoentzat. Aurten 28 feminizidio zenbatu ditugulako. Eta, batez ere, errealitate ukaezin... [+]
Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia izaten hasi zen herrixkan, nagusiki emakumeen artean. 18 urte geroago, 1929ko uztailaren 19an, polizia Fazekasen bila joan zenean, emaginak bere buruaz beste egin zuen artsenikoa hartuta.
Emagina ezin zuten epaitu, baina... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita unibertsitate-foro publiko batean ere, argudiatuz ezin izan duela halako portaerarik izan, genero indarkeriaren aurkako hainbat lan argitaratu baititu; hori, berez, antidotoa balitz bezala. Tamalez, ez da lehenengo aldia halako... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak, 2025; itzultzailea: Amaia Astobiza). Euskal Herriko hainbat lekutan aurkeztu zuen maiatzean: hausnarketa deseroso bezain beharrezkoak dakartza.
13 urteko mutil bat da Adolescence telesailaren protagonista, bere eskolako neska bat erailtzeagatik atxilotua. Lau kapitulutan zehar saiatuko gara ulertezina ulertzen, baina gidoilariek ez digute azalpen errazik emango, baizik eta bullying dinamika nahasiak, manosferaren eragin neurtua, aita señoro arruntari errua botatzeko helduleku falta…
13 urte zituen Eva gure Bilboko bizilagunak, bere aitak eraildako feminizidioaren biktima. Evaren amak urteak zeramatzan senarraren... [+]
2023ko abenduan notizietara salto egin zuen Gernika-Lumok: bertako saskibaloi entrenatzailearen kontrako salaketa bat zegoen sexu eraso jarraituak egitearren. Sare Feministaren izenean, zurrunbilo mediatikoan murgildu zen Apraiz.
Azken hamarkadetan bide luzea egin da Euskal Herrian indarkeria matxistaren bueltan. Eta indarkeria matxista kasuen esku hartzeetarako protokoloak ere izan dira urteotako lanaren emaitza: Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxarena erailketa matxistak salatzekoa, jaietako esku hartzeetakoak, eragileenak... Baina bestelako beharrak ere azaleratu dira, esaterako mugimendu feministaren gain erortzen dira sarri protokoloen kudeaketak, herri mugimenduetakoak, adibidez.
Gako hauetatik abiatuta aritu... [+]
Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren aurkako olatua indartsua izan da: ikusgarri egin da, emakumeek kaleak hartu dituzte, gizonak interpelatu dituzte, eta egiturazko arazoa dela nabarmendu dute. Urte gutxian lege berriak eta teorikoki aurreratuagoak ezarri dituzte. Baina zertarako balio izan du horrek? Prozesu judizialek on egin dute? Jendartea prest dago arazoaren tamaina onartzeko? Gizonek noiz hartuko dute ardura? Olatuak zer-nolako arrastoa utzi du?
Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.
Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk lagunduta. Antzokiko publiko artetik bi ekintzaile antiarrazistek hurrengo hitzak jaurti dizkiote: “Publikoki salatua izan zara emakume bat bortxatzeagatik, sexu langile arrazializatua. Zein erraza den besteen indarkeriaz... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera joan ohi den itsasargiaren inguruan. Parean ertzain bat –gizonezkoa– ordenagailuko pantailari beha, neskek diotena transkribatzen, leku eta data guztiak zerrendatzen, indiferentzia aurpegiz.
(Hiru urteren... [+]
Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren eskubideen alde; egun gutxiren buruan, COVID-19aren pandemia hedatzea leporatu zieten jada su-txikian bero-bero zeuden diskurtso misogino eta erreakzionarioek. Feministak, gaitz guztien errudun.
Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko kartzela zigorra galdetu du prokuradoreak, lau eta hemezortzi urte artekoak besteentzat. Hor arte kasu higuingarri horrena; azkenean, Gisèlek nahi izan duelako fokua zabaldu, oinarrian eta osotasunean dagoen osagaiari begira jartzeko: bortxaketaren kultura. Epaiketa auzitegiko ateak hetsirik bideratzea ez zuen onartu, hain justu, arazoa plazaren erdira ekarri eta "bortxaketa gauza arrunta bihurtzen duen jendarte matxista eta patriarkal honek begiak irekitzeko".
Bilbon bazterkeria arriskuan dauden kolektiboekin lanean aritu nintzen bost urtez, arrakala digitalaren inguruan, batez ere emakumeekin. Bidean, bortizkeria matxistekin eta beste arazo askorekin aurkitu nintzen. Oso modu organikoan, indarkeria matxista pairatzen zuten emakumeekin lanean zebiltzan eragileekin harremanak izaten eta haien lana ulertzen hasi nintzen. Eragileen arduretariko bat zen erasotzaileek biktimen bizitzetan eragiten zuten kontrola, mundu digitalera eta gailuetara zabaltzen... [+]
Indarkeria matxistagatik Iñigo Errejónen aurkako salaketa dela-eta, badirudi batzuk konturatu direla ezkerreko alderdi, sindikatu eta erakundeetan ere emakumeok ez gaudela gizon kideengatik biolentzia jasotzetik aske. Argi geratu da, gainera, halako egoeratan batzuek ezjakinarena egin eta beste aldera begiratzea erabakitzen dutela, eta soilik mugitzen direla salaketa bat dagoenean edo/eta erasoa publiko egiten denean. Orduan bai, errudunak bilatzen dituzte, protokoloek kale egin... [+]
Bilboko Udalak eta zenbait hedabidek neska batek gaugiroan bizitako bortxaketaren berri eman zuten, biktimaren baimenik gabe eta modu sentsazionalistan. Emakumeak sare sozialetan bilatu zituen bestelako aliantzak, berbiktimizazioari aurre egiteko. Bere testigantza harilkatu dugu sexu-indarkerian adituak diren hiru feministaren analisiekin.
Erreportaje hau Pikara Magazine-n argitaratutakoaren (Jare no quiere que su agresión sexual caiga en el olvido) euskarazko bertsioa da.
Leku izen bakarra aski da, azken denbora hauetan gertatu den emakumeen aurkako biolentzia kasurik larriena aipatzen hasteko: Probentzako herri horretan, senar batek emaztea kimikoki menderatu eta beste gizon batzuen –ehun bat omen dira– sexu-meneko utzi du hamar urtez. Hilotz antzeko gorputza erasotzen zuten bitartean, Dominique Pélicot-ek filmatzen zituen.
Irudikatzea zaila den arren, auzitan diren 51 gizonezkoak “susmo guzien gainetik” dabiltza. Kondena pisua... [+]
Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek, manifestazioek, eta adierazpenek (eta aldian-aldian kontrakarrean agertzen diren ahopeko bestelako mintzo horiek, iradokitzen emakumeok ere bortitz jokatzen dugula gizonen kontra…).
Urko Olazabal aktoreak esan berri du:... [+]
Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna. Isiltasun-itun horrek, "anaidia" edo "korporatibismo" maskulinoak, erasotzaileak babesten dituelako eta indarkeria matxista normalizatzen duen sistema heteropatriarkala betikotzen duelako. Itun hori... [+]
Hil arte bizirik sentitzearen beharraz ari da Olatz Mercader. Gaixorik egon izan delako bere bertsio gutxitua hurbilegi ikusi duenak badaki zein garrantzitsuak diren konpromisoa, grina eta desioa.
Komunikabideek hainbatetan kontatzen dute halako herritan haur bati sexu abusuak egin dizkiola entrenatzaileak. Beste zenbaitetan entzuten dugu haur baten aitona atxilotu dutela bilobari sexu abusuak egiten zizkiola egotzita. Gutxiagotan argitaratzen da umeari erasoa egin diona aita dela. Alarma eta beldurra pizten du horrek. Halakoetan, jendartearen erantzuna harridura eta arbuioa izan ohi da: nola da posible gure “gizarte garatu” honetan “sexu harremanak” eduki nahi izatea ume batekin? Ezinezkoa da ulertzea. “Eroa” dagoela esan eta “basakeria” horiek Eliza Katolikoaren babesa duten apaizek soilik egiten dituztela sinetsita, beste alde batera begiratzea da erosoena; latzegia baita digeritzeko. Ordea, erreportaje honetan azpimarratzen da egiturazko arazoa direla, eta hortaz, gizarte osoa dela haiek saihestearen erantzule.
Lo que quede (euskaraz 'geratuko dena', Continta me tienes argitaletxea) liburuan bere senar ohiaren tratu txarrak eteteko prozesua harilkatu du eguneroko indarkeria matxisten kontakizunekin, eta bere bizitzako emakumeekin batera eraiki duen orainaldi gozagarriaren pasarteekin.
Gizon bilbotar zuri bat epaitua izan da bere bikotekidea (emakume migratua) bizirik erre izana leporatuta. Feminizidio frustratu horrek agerian uzten du biktimek bizi duten babesgabetasuna, indarkeria matxista arrazakeriarekin uztartzen denean.
Carmen Junyent hizkuntzalaria izan zen katalanez hil ahal izatea bere azken hatseraino aldarrikatu zuena. Hil hurren zela, osasun-langileekin izandako bizipenak idatzi, eta bera hil ondoren argitara zitzatela eskatu zuen. Hizkuntza pertsona batek beste batekiko duen trataeraren parte dela azpimarratu nahi izan zuen horrela.
Junyenten testigantzen artean, bada bat erizain batekin gertatutakoak biltzen dituena. Beste batzuek ez bezala, erizain horrek ez omen zuen eragozpenik gaixoa katalanez... [+]
Bilbora etorri zen apirilean, idazketa sendatzaileei buruzko hitzaldi bat ematera, EHUko Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan masterrak gonbidatuta. Bazuen zer esanik: soziologia eta historia ikasitakoa, artxiboa baliatzen du idazteko, eta bere ahizparen bizitza eta feminizidioa kontatu ditu El invencible verano de Liliana [Lilianaren uda garaiezina] liburuan. Pulitzer saria jaso bezperatan, argi dauka literaturak ez duela sendatzen: justizia-modu bat izan daiteke, ordea.
Nina iragarritako señorizidio baten kronika da –Irantzu Varelaren terminoa erabiliz–. Pantaila handira orain iritsiko den filmak kontatzen du nola 30 urteren ondoren emakume zauritu bat herrira itzultzen den eskopeta batekin, etengabeko hileko moduko batek jota, gaztetxo zelarik sexu abusu larriak egin zizkion gizona hiltzeko. Patricia López Arnaiz da emakume hori, Nina, Cocóren ama 20.000 especies de abejas-en edo Anerena Ane filmean ere. Barne indarra eta hauskortasuna begi pare batean bilduta.
Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.
Eremu digitalari lotuta, kolektibo ugari lanean dabil Indarkeria Matxista Digitalen inguruan (IMD). Fem Bloc arreta zerbitzua horietako bat da. Fem Bloc zerbitzuaren arabera, jaso dituzten laguntza eskaera gehienak bikote... [+]
Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa emakumeontzat, bereziki, klase sozial batetik beherakoentzat. Baina, azkenean, norbaitek bataila asko irabazi ditu, orain, Nagore Laffage izateko sinbolo, eta lezioa izan zedin Diego Yllana hiltzailearentzat, eta bere... [+]
Zer egin dizute, maitea?”. Egunkari baten aurrean nago, berriro, bista apartatu beharrez, arnasa hartzeko. Tortura lekukotzekin gertatzen zitzaidan. Gertatzen zait, oraindik, dirudienez. “Prozesuko dokumentuetako gertaerek hiru urte baino gehiago iraun zuen biolentzia sexuala deskribatzen dute, 1998an, biktimak 13 urte zituela hasi zena”.
Dardara batzuek garuneko geruza sakonen batean sortuak dirudite. Memoria dute, eta ez dira samurragoak horregatik, kontrakoa: martxan... [+]
Kirola ahalik eta jende gehienek eta ahalik eta urte gehienetan egitea mesede da gizarte osasuntsu baterako. Baina ikerketen arabera, kirola egiten duten hamarretik ia zortzik indarkeria egoeraren bat jasan du. Izan daitezke irainak, oihuak, kolpeak, zigor fisikoak, arretarik eza, umiliazioak, diskriminazioa, behartutako muxuak, bortxaketak... Zenbat gaztetxok utzi du kirola testuingurua segurua eta adeitsua ez zitzaiolako? Irailaren 1etik aurrera Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban indarrean den legeak kirol taldeetako partaide denen begirada trebatu nahi du, kiroleko indarkeriari ez-ikusia egiteari utzi diezaiogun guztiok. Indarkeriazko jarrerak desaktibatzeko entrenamendu ordu asko beharko dira oraindik, hau bide luze baten hasiera baino ez da. Esfortzuak merezi du, ordea, gaztetxoen osasuna eta kirolarekin izango duten harremana baitago jokoan.
Hernanin jazotako eraso matxista batzuen kudeaketa prozesua modu “eraikitzaileago” baten bidez ixteko, hernaniar talde batek ekainean Eulizakuaren zarata antzezlana eskaini zuen, gainezka zegoen kultur aretoan. Taldeko kide diren Maitane Barrenetxeak eta Arantxa Arrietak azaldu digute espero ez zuten eragina izan duela antzezlanak: bai parte-hartzaileen osaketa prozesurako, bai herritarren kontzientziak mugitzeko. Ezohiko obra honetan ikusleak ispilu aurrean jarri dituzte, zenbait jarrera zalantzan jartzeko.
Pasa den azarotik, batik bat, hedabideetan asko hitz egin da Sexu Askatasuna Erabat Bermatzeko Espainiako Lege Organikoaren gainean. “Soilik baietz da baietz” gisa ezaguna den legeak zarata mediatiko handia piztu du, zarata politikoaren ondorio, gehien bat. Baina informazio argigarriaren ordez, gehiago zabaldu dira uste okerrak eta mezu faltsuak. Horixe diote, behintzat, EHUko Udako Ikastaroetan Justizia Ildo Feministan saioa antolatu dutenek. Zarata eta desinformaziotik urrundu eta hausnarketa sakonagoa egiteko baliatu dute, legea gertutik landu duten legelari, kazetari eta feministen gidaritzapean.
Azken egun hauetan izandako eraso sexistak eta emakume baten bortxaketa bat salatu ditu Iruñeko Mugimendu Feministak. Ehunka lagunek Gaztelu Plazan elkartu dira eraso sexistarik gabeko San Fermin batzuk aldarrikatzeko.
Orri zuri bat karakterez bete behar dudanean egunak ematen ditut hainbat gairen inguruan hausnartzen, ingurukoekin hainbat titular partekatzen, neure burutik kanpoko termometroa nola dagoen neurtzeko. Pentsatzen ditudanak kanpotik ikusteko aukera ematen dit, imajina ezin nitzakeen gaietan arramazka egiteko aukera. Baina, batzuetan, gai batzuk buruan giltzapetzen zaizkit. Eltxoak kristalezko botilan itxita bezala ibiltzen zaizkit pentsamendu berberak bueltaka, buruko bi hemisferioetako paretetan... [+]
Buletin autonomikoa ikusten ari nintzen (idatzi, eta berehala damutu naiz purrustadaz, albistegian lan egiten duen kazetari bikain zenbait buruan, baina berriro haserretu, eta pasa zait damua): EAJri buruz ari ziren. Kontra eta alde botatu omen zuen Espainiako Kongresuan. Hala ere, berez, kontra eta kontra botatu zuen. Etxebizitza legearen aurka, eskumenak direla-eta (eskumenak dira independentzia grinak bideratzeko tekla emozionala); Sexu Askatasuna bermatzeko legearen kontra.
Lege horrek... [+]
EAEn iaz onartutako Berdintasun Legeak indarkeria obstetrikoa jasotzen du jada, baina aipatzetik harago, nola definitu eta nola aurre egin? Horiek zehazteko Legebiltzarrean egiten ari diren prozesuaren baitan hitz egin du Estitxu Fernandez psikologo perinatalak. “Normalizatuta dugu erditzea dela ez informatzea, behar ez den zesarea egitea, bakarrik erditzea... eta horregatik da indarkeria ikusezina”.
Genero indarkerian eta zuzenbide penalean aditua eta kriminologoa da Carla Vall abokatua (Vilanova i la Geltrú, Katalunia, 1989). Trencar en cas d’emergència. Manual per a víctimes i supervivents de violències masclistes (Larrialdi kasuan, hautsi. Indarkeria matxisten biktimentzako eta bizirik atera direnentzako eskuliburua) liburua idatzi zuen iaz, zenbait erakunde publikoko aholkularia da eta Aina Troncoso Reverter psikologoarekin batera, Zinema Katalanaren Akademiaren Erasoen Kontrako Sailaren koordinatzailea da.
Eliza Katolikoaren barruan izandako sexu abusu eta pederastia kasuek hedabideetako orrialde ugari bete dituzte, The Boston Globe egunkariak duela bi hamarkada, 2003an, Pulitzer saria jaso zuenetik, Bostongo artzapezpikuaren abusuak azaleratzeko egindako lanagatik. Baina biktimek bizitako draman jarri izan dute arreta medio gehienek, ez hainbeste erasotzaileengan, are gutxiago inpunitate hori sortu duen boterean eta arauetan. Euskal Herria ez da salbuespen, hemen ere izan dira isilduak eta isilaraziak, borreroak eta gatibuak.
Izkiriatzea maite izan du beti eta, horrekin batera, batean eta bestean ikusiak nahi zituen kontatu, ondoan izan duen jendearen hitzak gizarteari eman. Etchebarneren zenbait berri eman zigun Jenofa Berhokoirigoinek ARGIAn 2017an, baina iaz Aldudetik Mundura publikatu zuelarik, eta izugarrikeriak irakurri genizkiola, ezin gordean utzi.
Hatortxurock elkartasun jaialdia datorren abenduaren 17an ospatuko da Atarrabian. Emakumeendako eta LGTBIQ+ kolektiboendako gune segurua eskaintzeko lanean ari diren pertsonekin mintzatu da Ahotsa.info. Izan ere, eraso matxistak saihesteko edota kudeatzeko protokoloa behin baino gehiagotan jarri behar izan dute martxan. Azken jaialdian, kontzertuak etetera iritsi ziren salatutako eraso andana zirela eta.
Emakume ijitoek pairatzen duten arrazakeria edo diskriminazio espezifikoari egiten dio erreferentzia genero antitziganismo kontzeptuak. Halere, gizarteak oro har ezagutzen ez duen eta emakume ijitoak oraindik eraikitzen ari diren kontzeptua da, AMUGE eta Romi Berriak elkarteen arabera. Aurrerapausoak eman asmoz, Genero Antitziganismoari buruzko I. Nazioarteko Kongresua burutu dute urriaren 3a eta 5a bitartean Bilbon. Emakume ijitoek pairatzen duten indarkeria sistematikoa izan dute aztergai, perspektiba anitzetatik.
Munduko hainbat tokitan tradizio luzeko jarduna da ahozko inprobisazioa eta, usadioa gaurkotzeko prozesuetan, tentsioak sortzen dira. Herrialde Katalanetako glosatzaile emakumeak antolatzen ari dira inprobisazioaren joko-arauak gorputz eta ahots ez-hegemonikoetara egokitzeko. Parte diren mugimendua eraldatu nahi dute, mugimenduaren parte izateari utzi gabe. Berta Llos eta Aurora Brullet glosatzaileekin hitz egin dugu.
Jaietan erabiltzen den Erasotzaileak kanpora! lema nahikoa al da erasoaren egilea norbere kolektiboko kidea edota laguna denean? Emagin Elkarteak protokolo propio bat proposatu du talde barneko eraso matxistak kudeatzeko, eraldaketa eta minaren erreparazioa ardatz dituena. Erasoei aurre egiteaz gain, erasoei aurre hartzeko balio du protokolo hori osatzeak. Bide horretan, gida bat kaleratu du Emaginek eta baliabideak eman kolektibo bakoitzak bere protokoloa ontzeko; kide guztien inplikazioa ezinbestekotzat dute, eta gizonen zein emakumeen erantzukizuna gakotzat.
Liburuko lehen bost orrialdeak irakurri ditut, 0 kapitulua osatzen duten orrialdeak. Lehenengo partea eta Bigarren partea ataletatik kanpo geratu diren lehen bost orrialdeak. Liburua itxi dut. Ez erran inori, irakurri dut berriz azaleko izenburua. Eta sekretu bat kontatu izan balidate bezala sentitu dut pisua gorputzean. Ixo, ez erran inori. Horixe da Mikel lehengusuak Lideri sexu abusuak egin ostean esaten dion esaldia. Horixe da abusatzaileak, biktimak eta irakurleak egiten duten paktua:... [+]
Elkarretaratzea egin dute larunbatean Tuterako Plaza Berrian Tuteran Jai-k, Erriberako Ikasle Mugimenduak eta Sugarrak talde feministak deituta. Sara Pinaren hilketa matxista arbuiatzeaz gain, salatu dute sistema heteropatriarkala dagoela erailketa honen atzean.
"Nagore naiz, 44 urte ditut, eta oraindik ere ezin dut sinetsi niri horrelakorik gertatu izana. Duela hiru urte, herriko jaietan, bortxatu egin ninduten. Ezaguna nuen mutil batek bortxatu ninduen. Bere izena esatea ere kosta egiten zait. Bai... barkatu... Mikel da bere izena".
Nagorek beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabaki du. Orduan hasi da Nagoreren bigarren amesgaiztoa. Epaiketan bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu antzezlan honek, baita gizartearen partetik jasotako... [+]
Maitek 80 urte ditu eta Fabrikak sortzen dituen hondakinak jasotzen jarraitzen du asmakizunak egiteko. Bere lantegian espazio subertsiboa sortu du Fabrikak zabaltzen dituen emakumeen estereotipo ereduei aurre egin ahal izateko. Pertsona sare zabala du berekin elkarlanean, horiekin kezkak konpartitzen ditu, baita bere borroka ere.
Emakumeak Fabrikatzen dokumentalaren bigarren zatia da hau. Lanak kontsumo kapitalistan dauden indarkeria matxistak jorratzen ditu. Etxeko energia-kontsumoa,... [+]
Lo egiteko pastillak, takoiak, silikona litro bat, barbie panpina, txupetea, kristalak garbitzeko produktua... agertzen dira zinta garraiatzaile batean. Antzinako lantegi bateko montaketa-katea da. Atean dagoen kartelak “FÁBRICA DE MUJERES” dio.
SETEMek eginiko “Indarkeria kontsumitzen dugu?” ikerketa oinarri dokumentalak, indarkeria matxisten eta kontsumoaren arteko harremanaren inguruan hausnartzeko. ‘Fabricando Mujeres’ dokumentalak ikerketaren... [+]
Indarkeria matxista du hizpide ikus-entzunezkoak, Aiaraldeko zazpi emakumeren bizipen eta hausnarketak jaso dituzte.
Santa Ageda bezperako ospakizuna abiapuntutzat hartuz —non jendea eta bertsolariak etxez etxe joaten diren festa giroan, koplak kantatzen makilek ezarritako erritmoan—, Maialen Lujanbio bertsolariak genero indarkeriaren salaketa gordina egiten du. Bertsoz bertso, indarkeria matxistaren agerpen ezberdinak salatzen dira, bai eta hura gainditzeko gure ezintasuna ere. Kopla hauek aitzaki hartuta, hogei artista gaztek sortze-lan kolektibo bat zuzentzen dute animazio teknika ezberdinak... [+]
Basaurin izandako sexu abusuen inguruko ‘Hiru buruko munstroa’ dokumentala sortu zuen GEURIA Hego Uribeko herri komunikabideak. Lanak hiru atal ditu eta guztira hamaika testigantza jasotzen ditu.
Honako herritarren testigantzak jasotzen ditu lehen atalak: Txema Durán (1979-1980 urteetan Calderón ikastetxean eskola futbolean jokalari), Koldo Bilbao (1986-1989 urte bitartean Basconia Kirol Klubeko haurren kategorian jokalari), Jota (1987-1989 urte bitartean Basconia... [+]
2017ko uztailean ezker abertzaletik kanporatu zuten militante bat Euskal Herriko emakume askori eraso egiteagatik. Eraso horretatik abiatuta militantzia esparruetan gertatzen diren eraso sexistak azaleratu dituzte hainbat emakumek.
Maria Gonzalez Gorosarri ikerlariak ustezkokeria zer den azaldu digu, eta hedabideek bortxaketaren kultura indartzeko zein garrantzia duten salatu du. Emakumeak subjektu aktibo izan daitezen aldarrikatu du azkenik.
Ordiziako Udalak herriko festen harira egindako ikus-entzunezkoa, erasorik gabeko festa berdinzale, plural eta libre baten alde.
Uztailaren 9an Zarauzko Sare Feministak antolatutako babes kate herrikoia, 10 egunen barruan herrian gertatutako bi bortxaketa salaketei erantzunez.
Ahotsa.info Iruñeko Sanferminetako Txupinazoa "feministizatu" zuten neskekin bildu da. Ekintza nola egin zuten eta zenbat oztopori aurre egin behar izan zieten kontatu diete. Ekimena ongi atera izana mugimendu feminista indartsu dagoenaren erakusle dela azpimarratu nahi izan dute.
Iruñeko mugimendu feminista kalera irten da astearte gauean manifestazio ikusgarrian. Sanfermin hauetan eraso edota indarkeria matxistarik ez dela onartuko adierazi dute.
Argazkia: Ekinklik.
Gasteizko Goianeko Auzodance Taldea, Koldo Mitxelenako Dantza Garaikide Taldea, Gasteizko Plataforma Feminista eta HalaBideok elkarlanean egindako lana Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunaren harira.
Indarkeria estrukturalaz, medioen paperaz, berdintasunaren aldeko borrokan gizonek duten rolaz... Udan, Beldurra lekuz aldatuko dugu lelopean izandako manifestazioek sortutako eztabaidaz ere galdetu diote Ertzak saioan mugimendu feministako hainbat kideri: Kattalin Miner, Idoia Arraiza, Izaskun Landaida eta Hegoa Ugalde.
Mugarik Gabe elkarteak ekoiztutako dokumental honek, zortzi emakume feministen ikuspuntuan oinarrituta, mundu osoko emakumeek jasaten duten indarkeria matxista anitzen inguruko hausnarketa egiten du.
EiTBk zabaldu du lana.
Project Unbreakable (Proiektu Apurtezina) argazkiak ardatz dituen internet bidezko egitasmoa da, artearen bitartez, emakumeen aurkako sexu erasoen zauriak ixteko lagungarria izan nahi duena. 21 urteko Grace Brown argazkilaria da proiektu honen egilea. Orain bi urte ekin zion bortxaketak jaso dituzten emakumeei argazkiak egiteari. Argazki hauen berezitasuna da emakumeak kartel batekin azaltzen direla. Kartel horietan erasotzaileak biktimari esandakoak azaltzen dira.
Sarah Zelinski, Kayla Hatzel eta Dylan Lambi-Raine ikasle kanadiarrek gizon eta emakumeen gorputz zein rolak iragarkietan nola islatzen diren azaldu dute bideo honetan.