Euskal Herrian ihes!

Zumarraga

Urola ibaiaren arroaren goiko aldean kokatua, Argixao, Beloki, Irumugarrieta, Izazpi eta Oleta mendiek inguratzen dute. Antioko ermita nabarmentzekoa da. Euskal erromanikoaren erakusgarri, Zumarragako lehen parrokia izan zen 1576an Andre Maria eliza eraiki zen arte, eta inguru honetako eraikinik zaharrenetakoa da. Uztailaren 2an Santa Isabel eguneko erromeria egiten da bertan, eta Irrintzi taldeko kideek Ezpata-dantza eskaintzen dute ermita barruan eta kanpoaldean.

Abenduaren 13an, bestalde, Santa Lutziko feria egiten da Zumarragan eta Urretxun.

Ikusi beharrekoa

Antioko baseliza

Antioko baseliza

Baseliza erromaniko-gotikoa, barnealdeko zureria ikusgarriagatik da batez ere ezaguna. Inguruko mendietarako (Izazpi, Beloki, Samiño) abiapuntua, oinezko eta mendiko txirrindularientzat. Herrigunetik 2,5 kilometrora dago (autoentzako aparkalekua du

0

Jatetxeak

Kabia

Kabia

Kartara jateko leku elegantea. Degustazio menuak ere badituzte, pertsonako 40-45 eurotan.

0

Korta

Korta

Zumarragako Eitza auzoan dago, ermitatik 50 bat metrora. Bazkariak ematen dituzte, baita pintxoak ere. Auzoko festak, San Isidroak, maiatzaren 15aren bueltan ospatzen dira. Telefonoa: 943722786.

0

Iburreta

Iburreta

Kartara 35-40 eurotan afaldu daiteke. Astean zehar eguneko menua ematen dute, eguerditan, 10-11 eurotan. Jantokia gauetan itxi egiten da, ostiraletan, larunbatetan eta jai egun bezperetan izan ezik. Pintxo ugari dituzte aukeran. Tel: 943720819.

0

Tabernak

Saski

Saski

Poteorako edo afaltzeko primeran, pintxo desberdin pila izaten dituzte eta kazuelitak. Festetan bokatak ere izaten dira. Piruloko plazatik Zumarraga aldera, aldapa gora egin eta eskubitara dago.

2

Huts

Huts

Mahai-inguru lasaian egoteko. 100 garagardo desberdin dituzte aukeran. Bidezar kalearen behealdean dago.

2

Eitza

Eitza

Izen bereko auzoan kokatua. Pintxoak eta razio batzuk eskaintzen dituzte. Auzoko festak, San Isidroak, maiatzaren 15aren bueltan ospatzen dira.

0

Bordatxo

Bordatxo

Eitza auzoan dago. Razioak-eta ateratzen dituzte. Auzoko festak, San Isidroak, maiatzaren 15aren bueltan ospatzen dira.

0

Inguruko zenbait herri

Zumarraga
Antioko ermita

Informazioa

Sorrera urtea: 1661
Biztanleria kopurua: 10.324
GPS koordenadak: 43°4′N 2°19′W
Herriko festak: Santa Isabel
Publizitatea Zure publia