Euskal Herrian ihes!

Zestoa

Gipuzkoako iparraldean, Urola Kosta eskualdean, dagoen udalerria da. Mugakide ditu Deba, Zumaia, Aizarnazabal, Aia, Azpeitia eta Errezil. Onasun historikoen artean daude XV-XVI. mendeetan eraikitako gotiko estiloko Lili Jauregia, Euskal Herriko Bainuetxe zaharrena (1804koa), Arotzena hotela  eta XVI. mendean eraikitako Zubi zaharra.


Historiaurreko ondare izugarria dago udalerrian.  2008an Ekainberri zentroa ireki zuten, bertan  labar-pinturen kopiak daude eta kobazuloaren egitura bera duen zentroa da. Gainera, Aizarna auzoan, garrantzia handiko aztarnategi arkeologikoak daude Erraila eta Amalda kobatan.

Jatetxeak

Bekoetxe

Bekoetxe

Etxean bezala jaten den jatetxe merkea. Klasikoak, entsalada eta oilaskoa; etxeko postreak oso onak. Umeekin joateko ezinhobea. Bertan jateko edo eramateko ere bai. Oso jende jatorra, eta ondo antolatuta. Terraza bi aldetara, udarako primerakoa.

0

Ostatuak

Sastarrain baserri eskola

Sastarrain baserri eskola

Asteburu pasa eguraldi ederrarekin joateko primerakoa. Bertan ekintza asko daude eta ingurua zoragarria da.

0

Inguruko zenbait herri

Zestoa

Informazioa

Sorrera urtea: 1383
Biztanleria kopurua: 3.655
GPS koordenadak: 43°14′24″N 2°15′28″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Ama Birjina
Publizitatea Zure publia