Euskal Herrian ihes!

Zeanuri

Zeanuri Bizkaiko hego-ekialdean dagoen udalerria da, Arratia eskualdean biztanle kopuruz hirugarren egiten duena, Igorre eta Lemoaren ondoren.

Iparraldean eta ekialdean Dimarekin du muga; ipar-mendebaldean Areatzarekin; mendebaldean Orozkorekin; eta hegoaldean Ubide eta Zigoitiarekin, (Araban. Barazar mendateak lotzen du Arabarekin.

Udalerri honetan dago Gorbeia mendia (1.481m) eta haren izeneko parke naturalaren zati handi bat hartzen du.

UEMAko kidea da herria, euskal hiztunen ehuneko handia duela eta.
Mendebaleko euskararen edo bizkaieraren aldaera bat dute jatorrizko euskalkia.

Inguruko zenbait herri

Zeanuri

Informazioa

Biztanleria kopurua: 1.297 bizt. (2011)
GPS koordenadak: 43°5′58.83″N 2°44′58.57″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Maiatzak 15, Isidro Deunaren jaia. Abuztuak 15, Andre Mariaren Zeruratzea, Zeanuriko jai nagusia.
Publizitatea Zure publia