Gipuzkoako ekialdean kokatua, Tolosaldea eskualdean, Oria ibaiaren ibarrean. Eraikin aipagarrienetako bat Amasa auzoan dagoen San Martin parrokia-eliza da, XVI. eta XVIII. mendeen artean eraikitakoa. Herriaren erdialdean daude, bestalde, udaletxea (XIX. mendekoa da eraikina) eta Jesusen Bihotza parrokia-eliza.
Iriarte (Zizurkil) Andriu erabiltzaileak
Zizurkil Goiko plazan, taberna eta jatetxea. Giro ona eta janari goxoa.
Itzalpe Andriu erabiltzaileak
Eguneko menua, ogitartekoak eta asteburuetan karta. Oso janari goxoa, etxean bezala.
Alustiza (Webgunea) Andriu erabiltzaileak
Jatetxea eta nekazalaturismoa. Amasako paraje ederrenetan kokatua, Loatzo mendiaren igoeran. Etxean bertan ekoitzitako produktuen kalitatearekin.
Iratzar Andriu erabiltzaileak
Billabonako herriko taberna. Kale Nagusian Errebote plazaren ondoan, Obaba eta Rainbow tabernen tartean.
Zentroa (Zizurkil) Andriu erabiltzaileak
Zizurkil Goiko plazan, Bai Euskal Herriari elkartearen taberna. Ostiraletan mus txapelketa.
Amasako Jaiak Andriu erabiltzaileak
Billabonako auzo honetako jaiak San Martin egunaren inguruan ospatzen dira. Lehen asteburuan jaiak egiten dira eta bigarrenean mendiathloia.
Zizurkil Goiko Jaiak Andriu erabiltzaileak
andra Mari egunaren (abuztuak 15) inguruan. 5 egun, giro aparta.
Asteasuko Jaiak Andriu erabiltzaileak
San Pedro egunaren inguruan, 4-5 egun. Billabonatik 4 kilometrora
Guneak Andriu erabiltzaileak
Billabonan parranda egiteko gune nagusia Kale Nagusia da gaur egun: Obaba, Rbote, Iratzar, Apatx, eta Rainbow tabrenak daude bertan. Bestela Shepherds garagardotegia kale Berrian.
Villabonako Garagardo Azoka xauxar erabiltzaileak
Villabonako festen (uztailaren 24tik 31ra) aurreko asteburuan izaten da, ostegunetik igandera. Gipuzkoako garagardo azoka zaharrenetako da. Garagardo aukera haundi, baita janarena ere. Eta nola ez, aparteko giroa!!
Zizurkil Beheko (Elbarrena) Jaiak Andriu erabiltzaileak
Irailean Arantzazuko ama birjinaren (Irailak 9) egunaren bueltan. 5-6 egun.
Gurea Aretoa Andriu erabiltzaileak
Urtean zehar ia ostiralero antzerkia. Larunbata, igandea eta astekehenetan zinea.
Kanaletako ibilbidea (Webgunea) Andriu erabiltzaileak
Oso ibilaldi polita Billabona inguruan. 4-5 orduko itzulia da, zailtasunik gabekoa eta marka txuri-horiez oso ondo seinalizatua. XX. mende hasieran eraikitako kanalak, Amasako baserri ingurua, basoak, errekak eta A-15 autobidea ikusteko aukera ematen du.
Basagain Andriu erabiltzaileak
Basagaingo (Anoeta) Burdin Aroko herrixkaren aztarnategira bisita. Zizurkilgo tren geltokiaren atzealdean, Pasus Jatetxearen ondotik, Fraisoro aldera doan bidea hartu. Fraisoroko Gerontologikoa pasatzea ezkerretara ateratzen den bidea hartu gorantz, Neka
Zabala (Adunan) Andriu erabiltzaileak
Urtarrilaren 5etik apirilera arte irikita. Adunan Billabonatik 2 kilometrora.
Sarasola (Asteasu) (Webgunea) Andriu erabiltzaileak
Asteasun, Alkizako bidea hartu eta ezkerretara. Urtarriletik San Isidro egunera arte irekita.
2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |