Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Gipuzkoa

Tolosa

Tolosaldeko udalerri nagusia da eta Oria ibaiak zeharkatzen du herria, bitan banatuz. Horrez gain, gune menditsuan dago, ondorengo mendiak baititu inguruan: Uzturre, Belabieta, Loatzo, Erroizpe, Otsabio, Mendikute, Ubeltz eta Herniozabal besteak beste.


Herria ezaguna egin da bertako Inauteriengatik. Ostegun gizenean hasten dira jaiak, hau da tolosarrentzat urteko egun garrantzitsuenetako bat, ondaoren ostiral mehea ospatzen dute, larunbat edo “zaldunita” bezperan ume eta helduek danborra jotzen dute, igandea edo” zaldunita” eguna, astelehena edo “astelehenitan” ume gazte eta helduak konpartsan ateratzen dira, eta, astearte edo “asteartita” izanik azken eguna, inauteriei agur esaten hasi eta amaitzen dute eguna. Inauteriak herriko jai ezagunenak bihurtu diren arren San Joan jaiak ere ospatzen dituzten ekaineko azkeneko astean.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.