Euskal Herrian ihes!

Plentzia

Plentzia-Mungia eskualdean kokatuta dagoen Bizkaiko udalerri hau XIII. mendean sortu zuen Diego Lopez Harokoak, Bizkaiko jaunak, Gaztelako merkantzien garraioan giltzarri izango zen puntu bihurtzeko asmoz.  Gorliz, Lemoiz, Gatika , Urduliz eta  Barika ditu mugakide herriak.


Plentzia erdigunetik urrundu ahala altuagoak diren zenbait munoz dago inguratuta; garaienak Zabala-Ondo eta Kukutxa dira.


Erromatarren garaiko aztarnak aurkitu dira herrian, horiek azaltzen dute garai horretan bertan jendea bizi izan zela.  Jatorrizko eliza XV. mende amaierakoa da, eta elementu gotiko-errenazentistak ditu.


2009ko maiatzaren 26an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen Plentziako hirigune historikoa, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Inguruko zenbait herri

Plentzia

Informazioa

Sorrera urtea: 1299
Biztanleria kopurua: 4.311
GPS koordenadak: 43°24′21″N 2°56′47″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Madalen
Publizitatea Zure publia