Euskal Herrian ihes!

Pitillas

Nafarroako udalerria da. Erriberriko merindadeko herri honek 556 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 50 kilometrora dago.

Pitillasek Uxue eta Beirerekin egiten du muga iparraldean, Uxuerekin ekialdean, Erriberrirekin mendebaldean, eta Santakara eta Murillo el Cuenderekin hegoaldean.

Pitillasko jaiak San Erramun Jaiogabearen omenez ospatzen dira, abuztuaren 26tik 31ra. Ospakizunak ardoaren inguruan daude antolaturik. Horrez gain, maiatzeko hirugarren igandean, Uraren jaia ospatzen da; eta ekainaren 29an, San Petriren omenezko jaia.

Uxuerako erromeria San Marko egunaren hurrengo igandean izaten da, apirilaren 25aren inguruan. San Domingoren omenezko erromeria maiatzeko bigarren larunbatean izaten da.

Ikusi beharrekoa

Pitillasko aintzira

Pitillasko aintzira

Pitillas eta Santakara artean dagoen erretserba naturala honek 250 eta 300 hektarea arteko azalera du. Bertan babes hartzen dute ehundaka hegazti espezie desberdinek eta neguan, Europatik hegoaldera datozen hegazti askok negua bertan igarotzen dute.

1

Inguruko zenbait herri

Pitillas

Informazioa

GPS koordenadak: 42°25′19″N 1°37′20″O
Herriko festak: Abuztuaren 26-31
Publizitatea Zure publia