Euskal Herrian ihes!

OTXANDIO

Otxandio Bizkaiko hego-ekialdean dagoen udalerria da, Arratia-Nerbioi eskualdean (nahiz eta Durangoko Barruti Judizialean egon). Arabako mugan dago, eta aipatzekoa da EAEko Lurraldearen Antolakuntza Artezpideek Erdialdeko Araba izeneko eremu funtzionalean kokatzen dutela.Urkiolako Parke Naturalaren ondoan dago udalerria.Halaber, Arangioko mendilerroaren magalean kokatuta dago, Otxandio Aramaiotik banatzen duen mendilerroaren ondoan.Klima hotza du Otxandiok, kontinentala. Egunaren eta gauaren artean eta neguaren eta udaren artean alde handiak daude. 2005eko datuak hartuta honako tenperatura-grafiko hau eraiki daiteke.
Historia:1115ean herriaren izena lehen aldiz dokumentatuta azaldu zen, Antso VII.a Nafarroako erregeak sinaturik. Baina 1236 eta 1254 artean jaso zuen Hiri-Gutuna, Diego Lopez Harokoak. Beraz, Bizkaian sortutako lehen herrietako bat da.

1936ko uztailaren 22an Francoren armadak herria bonbardatu zuen

Inguruko zenbait herri

OTXANDIO

Informazioa

Sorrera urtea: 1115
Biztanleria kopurua: 1302
GPS koordenadak: 43°2′24″N 2°39′17″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: uztailak 22
Publizitatea Zure publia