Euskal Herrian ihes!

Orbaizeta

Orbaizeta Nafarroako iparraldeko herri txiki bat da, 200 biztanle baino gutxiagokoa. Aezkoa ibarrean dago, eta Irati oihanaren sarrera naturala da.

Behin eta berriz suntsituta izan zen XVIII eta XIX garren mendeen gerletan, eta horregatik bere erdiaroko itxura, Aezkoako gainerako herriekin gertatzen den bezala, galtzen joan da. Honat etortzeko, arrazoien artean, ekialdeago aurkitzen ahal ditugun penintsulako gareak aurkitzen ditugu; hiru Orbaizetan, baina ibarreko beste herrietan ere asko ikusiko ditugu.

Orbaizetako arma ola, XVIII garren mende bukaeran egina izan zen, eta bere garaian estatuko haundiena. Bonbak, granadak eta kanoi bolak egiten zituzten, eta 100 urte baino gutxiago iraun zuen martxan, behin eta berriz sutsitua izan baitzen. Gaur egun bisitagarria da, eta bere arkupeen argazkia Euskal Herri osoan ospetsua izan da, Benito Lertxundiren diska baten azal izan zelako.

Baina bere altxor haundiena Iratiko ohiana da,18.000 ha. oihanez eta larrez. Aezkoako bailararena da, baina Orbaizetatik dugu lau sarreratik bat. Besteak Otsagitik (Zaraitzu), Xiberua (Iratiko txaletak) eta Garazitik (Garaziko txaletak).

Orbaizeta

Informazioa

Sorrera urtea: XV mendea baino lehen
Biztanleria kopurua: 190
Herriko festak: San pedrotarrak (ekainaren 3an eta asteburuan)
Publizitatea Zure publia