Euskal Herrian ihes!

Mungia

Bizkaiko barrualdean dago kokatuta Mungia, itsasotik 20 metro inguruko garaieran. Bakio, Bermeo, Derio, Zamudio, Gamiz-Fika, Meñaka, Loiu, Gatika eta Jatabe ditu mugakide udalerri honek.


Sollube (684 m), Jata (592 m), Gondramendi (217 m), Tallu (342 m) eta Berreaga (366 m) mendiak ditu inguruan. Butroi ibaia udalerritik pasatzen da, baita Butroi ibaiaren ibaiadar diren Atxuri, Trobika, Lauromendi, Atebarri edo Mantzorriko errekak ere.


Ondare arkitektoniko eta arkeologikoez gain arkitektura zibil eta erlijiosoaren parte diren eraikin aipagarriak daude herrian.  San Pedro eta Andra Mari elizak esaterako horren adibide dira.

Inguruko zenbait herri

Mungia

Informazioa

Biztanleria kopurua: 16.737
GPS koordenadak: 43°21′17″N 2°50′50″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: San Pedroak. Ekainaren amaieran.
Publizitatea Zure publia