Nafarroan dago kokatuta udalerria, Juramendi mendiaren magalean, Ega ibaiak zeharkatzen du alderik alde. Honen mugakideak dira Allin, Deierri Aiegi, Aberin eta Bilatorta.
Lizarran ondare historikoaren parte dira Puyko Andre Mariaren basilika, XVI. mendera arte gotorleku garrantzitsua izan zen Lizarrako Gaztelua, eta antzinako parrokia baten oinarriaren gainean Erdi Aroan eraikitako San Pedro de la Rua parrokia, besteak beste.
Lizarrako jaiak abuztuko lehenengo astean, hilaren 5aren inguruan, ospatzen dira.
Katxetas saapmifree erabiltzaileak
Lizarrako herriko taberna. Jaten ongi ematen dute eta plater konbinatuak dituzte 10 euroan. Ogitarteko eta razioak ere badituzte. Kanpoan mahaiak dituzte toldoarekin. Euskaldun jendea ibiltzen da bertan. Izar kalearen amaieran dago.
Roncesvalles saapmifree erabiltzaileak
Ogitarteko on, handi eta merkeak; pintxoak ere bai. Santiago enparatzaren ondoan. Kanpoan mahaiak ditu.
Urederraren iturburua (Webgunea) eneko erabiltzaileak
Lizarratik kotxez hurbildu eta mendian gora hauerrekin primeran egin daitekeen txango ikusgarria. Euskal Herriko txoko ikusgarrienetarikoa.
San Fauston eskalatzea MariaA erabiltzaileak
Lizarratik irten eta Eraul herrira iritsi baino lehen dauden kalizazko hormak dira. Eskalatzea gustoko badezu gelditu beharreko tokia da. Hormak oso onak dira 30eko biak aurkituz. Izugarrizko bista paregabeak aurki ditzakezu goiko partean, ikusi ditudan p
Artaza (Webgunea) elur erabiltzaileak
Lizarratik Urbasako mendi zerrarantz goazela aurkituko dugu Artaza herria eta kanpinga. Bailara lasai eta polita. Kanping oso txukuna, xarma handia duena eta lasaia. Urederrako ur ederrak ezagutzera joateko irteera puntu aparta.
2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |