Euskal Herrian ihes!

Larraun

Larraun Nafarroako ipar mendebaldean kokatuta dagoen bailara da, Aralar mendilerroaren magalean. Basaburua, Araitz, Sakana eta Leitza ditu mugakide. Bataz beste, itsasmailatik 600 metrotara dago. Larraungo klima azpiozeanikoa da, hau da, euriak etengabeak dira urte osoan zehar(urte osoan 1500mm eta 2000mm artean botatzen du); baina, klima ozeanikoak ez bezala, Larraungo neguak hotzak izaten dira (urteko bataz besteko tenperatura 8 eta 12 gradu artekoa izaten da)

Larraungo harana, 1000 biztanle biltzen dituen 16 herriz dago osatuta, Madotz, Oderitz, Astitz, Mugiro, Arruitz, Aldatz, Etxarri, Uitzi, Gorriti, Azpirotz, Lezaeta, Errazkin, Albiasu, Baraibar, Iribas eta Alli, hain zuzen ere.

Larraunen egin daitezken gauzen artean nabarmentzekoak dira mendian ibili, paisai ederrez gozatu, Plazaolako naturbidetik bizikletan ibili, Mendukilo lezeak ikusi, Behigorri parkean ibili...

Inguruko zenbait herri

Larraun

Informazioa

Biztanleria kopurua: 1000
GPS koordenadak: 43º0´20"
Webgune ofiziala: ikusi
Publizitatea Zure publia