Euskal Herrian ihes!

Larraga

Larraga Nafarroa erdialde-hegoaldean dago. Bertara heltzeko NA-132 errepidea Lizarra-Tafalla norabidea jarraitu eta orduan, Larragara doan errepidea hartu behar da.

Larragak Mendigorriarekin egiten du muga iparraldean, Oteitzarekin mendebaldean, Artaxoa eta Tafallarekin mendebaldean, eta Berbintzana eta Lerinekin hegoaldean.

Ikusi beharrekoa

Memoriaren Parkea

Memoriaren Parkea

Larragan 2012an Memoriaren parkea ireki zuten herriaren sarreran, guda zibilean egindako sarraskiak (Maravillasen kasua ezaguna da, bertan gertatua) eta ondorengo zapalkuntza oroitzeko. Leku xumea da, baina duintasunez betea.

0

Tabernak

Ibiza

Ibiza

Taberna eta jatetxea aldi berean. Gazte jendea ibiltzen da eta futbolina ere badute. Plater konbinatu eta ogitarteko onak. Tabernaria ere oso jatorra da. Herriko futbolzaleak bertan biltzen dira partiduak daudenean.

1

Inguruko zenbait herri

Larraga

Informazioa

Biztanleria kopurua: 2.121
GPS koordenadak: 42°33′47″N 1°50′55″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Irailaren 29aren inguruan
Publizitatea Zure publia