Euskal Herrian ihes!

Izaba

Nafarroako ipar-ekialdean kokatua, Erronkariko herririk populatuena da. Pirinioetako lehen bi mila metroak igotzeko “Oinarrizko Kanpamendutzat” kalifika genezake. Izan ere, mendizale askok eta askok herri hori aukeratzen dute inguruko gailurretara iristeko: Lakora (1.877m), Txamantxoia (1.941m), Hiru Erregeen Mahaia (2.426m)...

Iparralderantz eginda Belagua mendatea dago. Izaba eta Santa Grazi (Zuberoa) lotzen ditu mendate horrek. San Martingo Harria dago han, Auñamendi (frantsesez Anie; 2.507 metro), Arlas (2.044 m) eta Lakora (1.877 m) mendietarako abiapuntua.

Neguan ipar eskia egiteko aukera ematen du, eta urte osoan mendira joateko aukera franko.

Jai egunetan herrian anitz jende biltzen da eta animazio ugari egoten da. Lau ezpa bortz jatetxe eta hainbat taberna daude. Eta ostatzeko aukera anitz ere bai.

Ikusi beharrekoa

Belabartzeko ateak

Belabartzeko ateak

Izabatik Belabartzera joateko badagko "ezkutuko" bide zoragarri bat. "Ateas de Belabartze" deitzen diote (euskararen arrasto ugari daude oraindik Anso eta Hechon bailaretan), harkaitz batzuen artetik pasa behar delako. Erreka ondoko tx

0

Tabernak

Marruzuri

Marruzuri

Taberna bihurtutako okindegia dela esan genezake. Bokatak, entsaladak edo pizzak aurkitu ditzakezue bertan prezio onean. Mendira abiatu aurretik bertan gosaldu dezakezue goizean goiz, eta eramateko bokata batzuk eskatu. Tabernaria euskalduna da.

1

Izaba
Mendizale eta eskiatzaile ugarik hartzen du Izaba "kanpamendu base" bezala.

Informazioa

Biztanleria kopurua: 492 (2010)
GPS koordenadak: 42°51′0″N 0°55′0″W
Publizitatea Zure publia