Euskal Herrian ihes!

Gernika-Lumo

Gernika Euskal Herriaren sinboloetako bat da, eta Urdaibai erreserba naturalaren atarian kokatua dago, itsasadarraren bi parteak elkartzen dituen herria.

 

1937ko apirilaren 26an herriak zibilen aurkako airetiko bonbardaketak pairatu zituen. Gertakari triste honek Gernika izena mundu osora zabalduko zuen, tragedia irudikatu nahi izan zuen Pablo Picasso margolariak herriaren izena jarri baitzion sufrimenduaren isla den Gernika margolanak. Kondor legioko hegazkinek erabat suntsitu zuten herria eta egun bisitariak aurkituko duena, azken hamarkadetan berreraikitako herri dotorea da.


Herri osoan zehar daude gertakari horren oroigarriak, Picasso margolari ospetsuaren zeramikazko “Guernica” horma-irudia, Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa, Gernikako Arbola ospetsua, eta Europako herrien Pakea besteak beste.

Jatetxeak

Foruria

Foruria

Gernikako betiko tabernetariko bat. Bi aukera daukazuz sabela mimatzeko: lagun artean bokata goxoa barran jatea edo asteburuetan lekua badago jangelan eseri ta makailau-entsalada, sarteneko eta antzeko plater zaporetsuak dastatzea. Egin aukera eta gozatu!

1

Maria Luisa

Maria Luisa

Jatetxe hau Larrabetzun dago. Programak ez du aukeretan eskaintzen. Jangela txikia dauka baina oso atsegina. Ondo prestaturiko jana eskaintzen du. Euskarazko karta dauka eta zerbitzariekin ere euskaraz egin genuen. Aukera egokia Larrabetzuko kaxkoan.

0

Kultur guneak

Gernikeko Gaztetxie

Gernikeko Gaztetxie

Ibilbide luzea dauka atzetik Astra koordinadorak. Astrako eraikin zaharretik hasi ta gaurko eskola zaharretako gune autogestionaturarte. Herritarren artean eraikitako ametsa: ikastaroak, irratia, multimedia, kontzertuak, antzerki, bertso...zu barik eztau!

2

Trinkete Antitxokoa

Trinkete Antitxokoa

Zer da Trinkete? Antitxokoa, trinketea, taberna, lagunen txokoa? Zertarako definitu ezagutu BEHAR duzun toki interesgarri hau? Asteburuetan performanz kimerikoak, kontzertu sikodelikoak, antzerki-obra ahaztuak eta lagun kitzikagarri. Zatoz Trinketera!

1

Dendak

Txankan

Txankan

TXANKAN Lentzeria denda bat da 100 urte baino gehiagoko ibilbidea duena. Azken joera eta nobedadeak eskaintzen ditugu, gizon zein emakumezkoen barruko arropan. Bularretakoetan eskaintza zabala, Btik Grako kopak. Zatoz eta besoak zabalik hartuko zaitugu

1

Inguruan egiteko planak

Santimamiñe eta Oma

Santimamiñe eta Oma

Gernikatik oso gertu, Kortezubin Santimamiñeko historiaurreko kobak bisita birtual modernoenan ikus daitezke. Inguru bardinean Omako auzo majiko eta misteriotsuan galtzea esperientzia itzela da: baso margotua, errekaren ibilbidea, bolunzulo errotaz

0

Inguruko zenbait herri

Gernika-Lumo
Gernikako arbola

Informazioa

Sorrera urtea: 1366ko apirilaren 28a
Biztanleria kopurua: 16.442
GPS koordenadak: 43°19′1″N 2°40′36″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Andra Mari eta San Roke deuna: Herriko Jaiak (abuztuak 15 eta 16) . Bartolome Deuna: Errenteria auzoko jaiak (abuztuak 10)
Publizitatea Zure publia