Arabako Lautadaren mendebaldean dagoen hiria 1980ko maiatzaren 23tik Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua da. Udalerriko ingurunea nahiko laua da. Hirian zenbait museo daude, besteen artean Arabako Arte Eder Museoa, Artium Museoa, Arabako Armen Museoa, Natur Zientzien Museoa eta Arabako Heraldika Museoa.
Hirigune historikoan hiru eliza eta katedral gotiko bat daude. Horrez gain, Sokaren Etxea ere estilo berekoa da, Erdi Aroko arkitektura zibilaren adibidea. Hirigune historikotik kanpo aurki daiteke besteak beste Foruen enparantza, Eduardo Txillida eskultoreak eta Peña Gantxegi arkitektoak egina.
Erdizka Taberna
Jatetxe-Taberna txikia non Eguneko Menua(egunero) ta ogitartekoak edota hanburgesak(hauek asteburu gauetan)jan daitezke.
1
Erdizka Taberna
Jatetxe-Taberna txikia non Eguneko Menua ta ogitartekoak edota hanburgesak jan daitezke.
0
Taberna bat eta askoz gehiago, Gasteizko Alde Zaharreko txoko honetan hainbat kultur ekitaldi antolatzen dituzte: kontzertuak, errezitaldiak... Arabako hiriburuko lokal ezinbesteko bat.
1
Giro ederrean parrandaz gozatzeko taberna bikaina.
0