Euskal Herrian ihes!

Deba

Gipuzkoako kostaldean, Debabarrenean dagoen udalerria da eta bertan itsasoratzen da Deba ibaia. Udalerriaren mugakide dira Mutriku, Zestoa, Zumaia eta Azkoitia. Hirigunearen ondoan 420 metro dituen hondartza du.

Herriko ondasun garrantzitsuena leizeak eta historiaurreko aztarnategiak dira, horietatik garrantzitsuena Ekaingo haitzuloa da, Unescok Gizartearen Ondare izendatua.

Erlijio arkitekturako lanetan Santa Maria Eliza gailendu behar dugu, hala ere aipagarriak dira Udal Azoka, XV. Mendeko Agirre Jauregia, Bañez Etxea, Itziarko Santutegia eta Sasiolako eliza  ere.

Deban ibilibide ezberdinak egiten dituzte ingurune naturala hobeto ezagutzeko. Debatik Zumaiararteko kostaldea Biotopo Babestua da eta bi udalerri hauek Mutrikurekin batera Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen dute. Bisita gidatuen aukera zabala dago: Flyscharen Ibilbidea, Marearteko zabalguneko biodibertsitatea, Karsta, Espeleologia, artzain txikiak…

Jatetxeak

Kalbeton

Kalbeton

Taberna eta aldi berean jatetxea. Debako errepide nagusia doan kalean dago. Zerbitzu jatorra eta janari ona. Barran pintxoak dituzte eta jatetxean, janari landuagoa. Eguneko menua, plater konbinatuak, ogitartekoak eta abar. Telf: 943191970

1

Inguruan egiteko planak

Santa Katalina Ermita

Santa Katalina Ermita

Deba gainean, leku zoragarrian kokatuta dagoen ermita da hau. Inguruotan mendi plan lasaia egin nahi duen edonorentzat egokia. Ordubetean egiten da gora eta behera, eta nahi izanez gero. Debatik gora joan, bidea markatuta dago mendian. Bista zoragarriak.

1

Betizuaren lagunak

Betizuaren lagunak

Familia-plana, emozioz betetako goiza behiekin,zezenekin,poniekin,... kontaktu zuzenean ta nekazal mundura hurbiltzeko.Saka-perlakua ganadutegia bisitatuz makila eskuan ganaduzaletxo bihurtuko gara... Inf.+:debanatura@hotmail.com.Interesgarria!

0

Bainuetxeak

Aisia Deba

Aisia Deba

1200 metro karratuko talasoterapia ederra. Bi gunetan dago banatuta. 1- Itsasoko ur beroko igerilekua urpeko txorrotadekin, jacuzzia, sauna, lurrun-bainua eta erlaxatzeko gune bat. 2- Oinentzako bainuak, sauna, tenperatura aldaketak dituen dutxak etabar.

1

Inguruko zenbait herri

Deba
Deba ibaia Kantauriratzen den lekua

Informazioa

Sorrera urtea: 1294
Biztanleria kopurua: 5.420
GPS koordenadak: 43°17′43″N 1°20′0″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: San Roke

Lotura interesgarriak

Publizitatea Zure publia