Euskal Herrian ihes!

Bergara

Gipuzkoan, Debagoiena eskualdean, dago udalerria. Deba ibaiak udalerria zeharkatzen du eta Gipuzkoako herri handienetakoa da. Historikoki Debagoienako hiriburutzat hartu izan da, duen kokapenari esker herri garrantzitsua izan da. Udalerriaren mugakideak dira Eibar, Soraluze, Azkoitia, Antzuola, Oñati, Arrasate eta Elgeta.


Herriko ondasun nagusien artean daude Agirre baserria, Artzamendi dorretxea, Bergarako Errege Mintegia eta Egino-Mallea Jauregia.


Jai nagusien artean dadue Aratusteak, ekainaren 30ean ospatzen den San Martzialgo Erromeria, irailaren 16an San Martin Agirre jaiak eta urriaren 12an Elosuko Ganadu Feriak.

Kultur guneak

Bergarako gaztetxea

Bergarako gaztetxea

Bergarako gaztetxea herriko kartzela zaharrean kokatzen da. Kultur gune eta gazteen kezka eta aisialdiak garatzeko bilgune izateaz gain, ondare historikodun eraikina da. Bertan urkatu zuten Michael Angiolillo anarkista italiarra.

7

Inguruko zenbait herri

Bergara
Bergarako eliza

Informazioa

Sorrera urtea: 1268
Biztanleria kopurua: 14.577
GPS koordenadak: 43°7′N 2°25′W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Pentekoste Jaiak.
Publizitatea Zure publia