Euskal Herrian ihes!

Baigorri

Nafarroa Behereko herria da, Baigorriko kantonamenduko hiriburua. Izpegi erreka jaiotzen da udalerri honetan eta Baigorri zehartkatzen du. Horrez gain, Aldude ibaiak ere zeharkatzen du udalerria. Mugakide ditu Bidarrai, Arrosa, Irulegi, Anhauze, Banka eta Erratzu


Mendiz inguratuta dagoen herria da. Bere alboan ditu Adartza (1.250 metro), Munhoa (1.021 metro), Aintziaga (905 metro), Autza (1.306 metro), Adi (1.450 metro) eta Izpegi mendatea (672 metro).


Nafarroaren Eguna ospatzen dute apirilaren amaieran, Nafarroako batasuna aldarrikatzeko, eta abuztuko lehenengo astebruuan herriko jaiak ospatzen dituzte.


Ondasun nagusien artean XII. mendean sortutako Doneztebe eliza, 1955ean eraikitako Etxautz gaztelua, eta Urdozeko eliza eta Andra Mariko eliza, XVII eta XVIII. mendekoak urrenez urren.

Baigorri
Baigorri

Informazioa

Biztanleria kopurua: 1.607
GPS koordenadak: 43°10′02″N 1°20′43″W
Publizitatea Zure publia