Euskal Herrian ihes!

Areatza

Bizkaian dago Areatza, Arratia-Nerbioiren albo batean eta Gorbeia mendiaren magalean.


Udalerriko erdigunean antzinako eraikinak daude eta horregatik monumento-multzo izendatu zuten 1996. urtean. Eraikuntza garrantzitsuen artean dago XV. mende amaieran eraikitako Gortazar edo Riscal jauregia, XIX. mendean Luis Bengoecheak eraikitako Udaletxea, Aska iturri neoklasikoa, XVII. mendean eraikitako Iturrimorrokoa, eta 1730ean eraikitako Zubizarra.  XIV. mendean eraikitako San Bartolomeren parrokia ere ikus dezake bisitariak, eta bide batez jakin, horren omenez ospatzen direla herriko jaiak abuztuaren 24an.

Inguruko zenbait herri

Areatza

Informazioa

Biztanleria kopurua: 1.142
GPS koordenadak: 43°07′16″N 02°46′04″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: San Bartolomeak, abuztuaren 24an.
Publizitatea Zure publia