Honduras
Urtarrilaren 2an Diego Rosa kazetari salvadortarra atxilotu zuten Sevillan (Espainiako Estatua), Interpolen aginduz. Bitcoinekin iruzur egitea leporatuta harrapatu zuten. Baina Rosa giza eskubideen defentsan lan nekeza egindakoa da, eta zenbait aste lehenago iritsia zen Sevillara, asilo politikoa eskatzeko asmoz, herrialdeko egoera nabarmen gaiztotu baita kazetari zein giza eskubideen defendatzaileentzat. Jada askatu dute Rosa, baina mezu garbia bidali du Nayib Bukelek: bere atzaparrak ozeanoaren beste alderaino iristen direla. Baina Rosa zenbaki bat gehiago baino ez da, Erdialdeko Amerikan bizia arriskatzen duen beste pertsona bat baino ez. Kasu honetan, kazetari bat kazetaritza egiteagatik. Eskualdeko hiru kazetarirekin egon da ARGIA eta lehen pertsonan pairatzen dituzten erasoez galdetu die; baita erresistentziez eta kazetaritza independentea bultzatzen jarraitzeko arrazoiez ere.
Trantsizio energetikoak hartu du lehen lerroa, baina, hau trantsizio bat al da? Ekologikoa al da? Argi dagoen bakarra da koloniala dela. Orain arteko logika estraktibistaren jarraipena da eta material horien jatorrizko herrietan eragin suntsitzaile ikaragarria du. Ipar globalaren erosotasuna justifikatzen jarraituko dugu? Hego globalaren lurra eta bizimodua suntsitzen jarraituko dugu?
Honakoa Alexandra Bermudez (Kolonbia), Zenayda Serrano (El Salvador) eta Dalila Argueta (Honduras) ekintzaile sozialek Kinka Sareak urrian antolatutako Autonomiatik Erein topaketetan egin zuten mahai-inguruan jasotako errelatoaren lagin bat da, ahalik zintzoen itzulia.
Trantsizio energetikoa mahai gainean dago, sarri dira albiste bateko eguzki panelak eta besteko eolikoak. “Ekonomia geldialdian eta politika krisi sakonean” dagoen garaian, sistema norantz aldatu erabakitzen ari da, aldaketa egon, egongo baita: hori dio Gonzalo Fernández OMAL Bakea eta Duintasuna elkarteko behatokiko ikertzaileak. Hori guztia, Euskal Herrian, baina ez Euskal Herrian soilik. “Euskal gizarteak jakin behar du gaur egun trantsizio ekosozialaren inguruan mahai gainean ditugun eztabaida guztiak zuzenean daudela lotuta beste lurralde batzuetara”, dio Fernandezek. Zehazki, besteren artean, ozeanoaren beste aldera, Erdialdeko Amerikako meatzeetara. Lur azpi horretako zainak, harri arteko mineral metaketak, altxor bilakatu dira, eta berarekin ekarri dituzte heriotza eta bortizkeria; narkotrafikoa eta ustelkeria. Errealitate hori kontatzeko, Ozeano Atlantikoa gurutzatu du ARGIAk, aipatu elkartearen eta ACAFREMIN Erdialdeko Amerikako meatzaritza metalikoaren aurkako elkartearen eskutik.
Erdialdeko Amerikan izan da ARGIA uztailean, meatzaritza metalikoko megaproiektuek sortzen dituzten kaltean bertatik bertara ezagutzen. Guatemala eta Honduraseko meatzeak bisitatu ditu, eta El Salvadorren ere izan da, bertako egoera politikoaren berri jasotzen: herrialdean debekatuta egon da meatzaritza metalikoa, ur eskasia handia duen herrialdea baita, harik eta 2024an Nayib Bukele presidenteak berriz legeztatu zuen arte. Erdialdeko Amerikako iparraldeaz eta beren lurrazpia zartatu eta komunitateak pobretzen ari diren proiektuez aritu dira ARGIAko elkarrizketan Gonzalo Fernández Bakea eta Duintasuna elkarteko OMAL behatokiko ikertzailea eta Pedro Cabezas ACAFREMIN meatzaritza metalikoaren aurkako Erdialdeko Amerikako fronteko koordinatzailea, bi elkarteen lankidetzatik sortutako misioaren azken egunean.
Presoen arteko liskar batek eragin ditu hilketak, polizia iturrien arabera. Azken urteetan Honduraseko espetxe batean gertatu den ezbehar handienetarikoa da.
Oqueli Domínguez erail zuten ekainaren 15eko goizean, bere amaren etxean. Urtarrilan erail zuten Ali Domínguezen eta Tocoako Ondasun Komun eta Publikoen Defentasarko batzordeko Reynaldo Domínguezen anaia zen.
Dabeylyn Juares (Alianza, Honduras, 1992) aktibista eta gizarte integratzailea da La Violetan, Bartzelonako ASSIS harrera zentroak kudeatzen duen inklusio bizitegi-zentroan. 2015ean Bartzelonara migratu zuen eta orduz geroztik zaintzari lotutako lanak egin ditu, ikasketekin batera. Gaur egun, zaintza duinen alde borrokatzen duen Amb Cura Zaintzaileen Elkartearen koordinatzailea da.
Berta Cáceres ekintzaile ekologista hil zutenetik sei urte bete direnean, Roberto David Castillo Mejía, Desa enpresa hidroelektrikako lehendakari exekutibo zena, 22 urteko espetxealdira kondenatu dute Hondurasen. Enpresa hori presak eraikitzen ari zen Lenca herriarentzat sakratua den Gualcarque ibaian, eta eraikuntza horien aurka ari zen borrokan Cáceres.
Roberto David Castillo Mejía jo du auzitegiak Berta Cáceres ekintzaile lencarraren hilketaren arduradunetakotzat. Castillo lehendakari exekutiboa zen Desa enpresan eta berau Lenca herriarentzat sakratua den Gualcarque ibaian presak eraikitzen ari zen: eraikuntza hauen aurka ari zen borrokan Cáceres, 45 urterekin hil zutenean, 2016an.
2016ko martxoaren 2an Berta Cáceres ekintzaile ekologista eta giza eskubideen defendatzailea erail zuten, goizaldean bere etxera sartu eta tiro eginda. Agua Zarca proiektu hidroelektrikoaren aurka ari zen borrokan: jatorrizko herrien lekualdatzea eta uraren pribatizazioa zekartzala salatzen zuen. Hainbat aldiz izan zen mehatxatua eta bera baino lehen borroka bereko beste lau aktibista erail zituzten. 2019an zazpi pertsona kondenatu zituzten Cáceresen hilketagatik baina pertsona bakarrari egozten zaio "autore intelektual" izatea, nahiz eta nazioarteko adituek egindako txostenak presa egiten ari zen DESA konpainiako goi kargu gehiago ere seinalatzen dituen.
Hondurasen debekatuta dago haurdunaldia etetea, kasu guztietan: bortxaketa, fetuaren malformazio larria edo haurdun dagoen emakumearen bizitza arriskuan egotea ere. Ostegunean Hondurasko Kongresu Nazionalak Konstituzioaren erreforma onartu du abortuaren debekua are gehiago sendotzeko asmoz.
Etorkizun beltza iragarriko lioke askok Erdialdeko Amerikako herrialde txikienari. Azken ehun urtean apenas ezagutu dute bakerik El Salvadorren, armak hartu eta azala tatuatzea da gazte askoren irtenbide bakarra. Bide horrek, ordea, kartzelara edo lurrera bueltan eramaten du asko, aurpegian zimurrak atera aurretik. Ez da horrela Segundo Montes komunitatean, Argiak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan duenez.
Pew Centerreko datuen arabera, Hondurasko biztanleen %88k uste du homosexualitatea, eta beste edozein sexu-aniztasun, jokabide immorala dela. Iritzi hori argi eta garbi islatzen da legerian, diskurtso politikoetan eta elizetan entzuten diren sermoietan.
Getty Images AEBetako erraldoiarentzat lan egiten duen John Moore argazkilariak irabazi du 2019ko World Press Photo-ren lehen saria. AEBen eta Mexikoren arteko mugan egindako argazkia aukeratu du epai mahaiak 4.738 argazkilarik lehiaketara bidalitako 78.801 irudien artean.
Nohemí Esther Pérez Borjas hondurastarra giza eskubideen defendatzailea da. 1982an, AEBek Hego Ameriketan bultzatutako Segurtasun Nazionalerako Doktrinaren testuinguruan, bere neba Samuel desagerrarazi zuten. Anaia bilatzeko saiakerak oso gaztetatik bideratu zuen ekintzaile jardunera, eta egun arrisku egoeran da giza eskubideen defentsan borroka egiteagatik. Euskal Herrian izan da sei hilabetez, Giza Eskubideen Defendatzaileentzako Aldi Baterako Babeserako Euskal Programaren baitan.
Epaiketaren data hiru aldiz atzeratua izan ostean, urriaren 19ko ostiralean emango zaio hasiera epaiketari. COPINHek (Honduraseko Erakunde Herritar eta Indigenen Hiri-Kontseilua) eta Caceresen familiak hilketaren autore intelektualak akusatuen aulkian jarriko ez direla salatu dute hasieratik, eta epaiketa justu baten alde borrokan ari dira.
COPINHek (Honduraseko Erakunde Herritar eta Indigenen Hiri-Kontseilua) eta Caceresen familiak Honduraseko Fiskaltzari errekurtsoa jarri dio Justizia Gorte Goreneko Epai Auzitegiaren kontra, epaimahaia aldatzea exijituz. Hala bada, errekurtsoa ebatzi artean epaiketa ez da martxan jarriko.
Epaiketak dituen mugak eta gutxiagora ez doan terrore politiko egoeraren aurrean nazioarteko axolagabekeria salatzen ari dira Hondurasen aldeko plataformako kideak.
Diktaduraren Aurkako Oposizioko Aliantzak deituta, ehunka herritar batu dira igandean Hondurasen Palmerolako aire basearen aurka egin zuten protestara, herrialdeko hedabideek jaso duenez. Besteak beste AEBen esku hartzea salatu dute
Azaroaren 26an presidentea hautatzeko hauteskundeak egin zituzten Hondurasen, baina astebete baina gehiago behar izan dute emaitzak jakinarazteko. Bi hautagaiek jo dute beren burua irabazletzat, eta oposizioak “iruzurra” salatzeko protestara deitu du.
Hondurasen hauteskunde-iruzurra izan dela salatu, eta ondoren Hego Amerikako herrialdean zabaldu den errepresioaren aurka protesta egiteko, abenduaren 5ean, asteartea, 19:00etan Bilboko Areatzan elkarretaratzea deitu dute.
Hondurasko hainbat goi karguk eta funtzionariok Berta Caceresen hilketarekin lotura zuzena izan dezakete, GAIPE Aholkulari Adituen Talde Independenteak eginiko ikerketaren arabera. Fiskaltzak froga nahikoa izan ditzake Estatuarekin zerikusia duten profesionalak akusatzeko.
21.000 ikasle inguru hil dituzte 2010 eta 2016 urteen artean Honduraseko Unibertsitate Autonomoaren Biolentziaren Behatokiaren estatistiken arabera.
Azken egunetan, nagusiki, instituzioekin batu gara: Subsecretaria Justicia y DDHH eta Directora General del Sistema de Protección, Comisionado Nacional de DH, Misión de apoyo contra la corrupción y la impunidad de la OEA.
Gaurkoa egun bizia eta emozioz betea izan da, gehienbat Universitad Nacional Autonoma de Honduras-en egon garelako, ikasleen borroka hurbiletik ezagutzen jarraitu dugulako eta Berta Cáceresen familiarekin batu garelako. Horretaz gain, AECID (Agencia Española de Cooperación Internacional para el Desarrollo) eta Congreso Nacional Comisión de Derechos Humanos-eko kideak ere ezagutu ditugu.
Hirugarren eguna opari bat izan da, goizean aukera paregabea izan dugu hurbiletik entzuteko nazio osoko ekintzaileak. Hamaika sektoretakoak ziren: langile mugimendua, umeentzako eskubideen defentsa, ingurugiroa, adierazpen askatasuna, ikasleak, hezkuntzako irakasleak, giza eskubideen defendatzaileak, nekazari mugimendua, LGTB, emakumeen eskubideen defendatzaileak, erakunde feministak…
Bigarren eguna oso hunkigarria izan zen, gehienbat COFADEH egoitzan egon ginelako. Kronika hortik abiatu dugu.
Harrera ederra egin ziguten Hondurasen, lehen egunean INEHSCOko kideek euren erakundea eta proiektua zertan datzan azaldu ziguten.
Hurrengo egunotan, nazioarteko misio batean parte-hartuko dugu Hondurasen, Euskal Herriko beste erakunde batzuekin batera. Bidaia honen helburua jazarpenaren eta mehatxuen biktima izateagatik Euskal Herrian 2016. urtean artatuak izan ziren pertsonen egoera ezagutzea da, baita herrialde horietan gertatzen diren giza eskubideen urraketak eta alor horretan egindako aurrerapausoak tokian bertan aztertzea ere.
Hondurasen 2016ko martxoan hil zuten Berta Caceres ekintzaile ekologista Agua Zarcako urtegiaren kontrako borrokan aritzeagatik. Orain, makroproiektua gelditzea erabaki dute.
Hondurasen 2016ko martxoan hil zuten Berta Caceres ekintzaile ekologista Agua Zarcako urtegiaren kontrako borrokan aritzeagatik. Orain, makroproiektua gelditzea erabaki dute.
Berta Caceres indigenen eskubideen eta ingurumenaren aldeko Hondurasko ekintzaile zenaren alabak eraso egin diotela salatu du. Bertha Zuñiga alaba gazteena COPINH talde ekologistako bozeramaile izendatu berri dute.
El Salvador eta Hondurasko lenkera hizkuntzaren gainean mintzatu zen Alan King (Lancashire, Ingalaterra, 1954) hizkuntzalaria Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean martxoaren 15ean, Hitz Adina Mintzo zikloaren barnean. Aski berezia zaigu lenkeraren egoera, Kingek esandakoaren arabera XX. mendean desagertu baitziren azken hiztunak. Inondik ere, espainiarrek Honduras eta El Salvador zapaldu aurreko talde etnikorik handiena dira lenkak. Gizarte aurreratua zen, Los Naranjos eta Yarumela hirietako azpiegiturek erakusten dutenez.
Berta Cáceres Hondurasko ekintzailea AEBekin lotura duten inteligentzia militarreko indar bereziek hil zutela uste du ikerketa judizialak. Hala eman du jakitera The Guardian egunkariak, eskuratu dituen filtratutako dokumentu batzuen arabera.
Hego eta Ertamerikako hainbat hedabidek zabaldu dutenez, José de los Santos Sevilla aktibista hil zuten joan den otsailaren 18an Hondurasko Orica herrian. Bost gizon sartu ziren tolupan herriko buruzagiaren etxera, eta tiroz hil zuten. Lanbidez irakaslea zen Santos.
Berta Cáceres Hondurasko ekintzaile ekologista hil zutenetik sei hilabete pasa direnean, eskutitza idatzi dio haren alaba Berta Zúñiga Cáceresek. “Justizia bilatzea oinazez beteriko bidea izan da, isiltasunez betea, baina baita beso, esku eta bihotz askoz beteriko bidea ere, Berta Cáceresen heriotza inpunitatean geratzea onartuko ez dutenenak”.
Lesbia Urquiaren gorpua zabortegi batean botata aurkitu dute, Telesurren arabera. Proiektu hidroelektriko baten aurkako borrokan murgilduta zegoen COPINHeko aktibista.
Hondurasko poliziak lau pertsona atxilotu ditu mugimendu ekologistako lider Berta Cáceres hiltzearekin lotura dutelakoan, Hondurasko La Prensak jakinarazi duenez.
Hondurasko Agua Zarca proiektu hidroelektrikoaren kudeatzaileek, “Ibaiak ez dira saltzen, zaintzen eta defendatzen baizik” leloa froga bezala erabili zuten Berta Cáceres eta beste bi aktibista auziperatzeko, indarkeria bultzatzeagatik.
2014an Berta Cáceresek bere egoeraren berri eman zuen Pikara magazinean. Hondurasko Estatuaren, armadaren eta enpresen manipulazio eta kriminalizatze saiakerak deskribatu zituen. Orain dela aste batzuk tiroz hil zuten Berta... [+]