Hirigintza
Lur zati bat aukeratutako landaredia lekuratzerako. Lorategia, leku mirestua, adostasun maila handiko hitz goxoen eremua. Nork ez du lorategia gustuko. Lan handia eskatzen duen lekua izanik ere, lorazainek maitasun harreman berezia eraikitzen dute zaintzen duten lorategiarekin. Ezin uka gizakiak betidanik egin duela landaketarako keinua plazera eskuratzeko ekintza bezala, arbaso-lotura magiko bat biltzen agertzen baita eskuak lurretan sartu eta bizitza emateko aukerari espazio egiten diogunean... [+]
Akordioak hainbat jarduketa eremu identifikatzen ditu, "epe labur-ertaineko garapenen eta hirigintza ibilbide ertain-luzeko jarduketen artean banatuak", Jaurlaritzaren hitzetan.
'Irurak Bat' jauregiaren eraispenari buruzko ikerketa daramaten lau ertzainek epaiketan deklaratu dute Getxoko Instrukzio epaitegian. Agenteek nabarmendu dute udaleko espedienteak lortzeko orduan oztopoak izan zituztela, eta horrek hainbat-udal bulego erregistratzera behartu zituela gertatutakoa argitzeko.
Mohenjo-Daro (egungo Pakistan) Antzinaroko hiri nagusietakoa izan zen, eta, berriki egindako datazioen arabera, uste baino zaharragoa dela diote adituek. IFLScience aldizkarian argitaratutako ikerlanak dioenez, Indus ibaiaren bailarako hiriko harresiak duela 4.600-4.700 urte inguru eraiki zituzten.
Horrek esan nahi du, ordurako hiriak planifikazio maila handia zuela eta, beraz, data horiek baino lehenago sortu zela; orain arte erabiltzen zen kronologia hainbat mendetan atzeratu du datazio... [+]
Ez da soilik gurean gertatzen ari, ezta gutxiago ere. Luze-zabalean ari da hazi eta hazi gimnasio kopurua, “fit” aurre edo atzizkidun soinketa-modalitateek zein borroka-kirolek geroz eta jende gehiago erakarrita. Herri erdian batzuk, merkatal-gune handietan edota industrialdeetan besteak, hirietako paisaia aldatzen ari dira, bizi eta harreman modu –eta moda– berrien ikur bihurturik. “Komunitatea” eraikitzea dute helburu askok, norbanakoen gorputzak moldatzetik harago, sare kolektiboak sendotzea.
Polemika akaso entzuna izango duzue: 1991. urtean, Robert Venturi (1925-2018) arkitektoa Prizker sariaren onuraduna izan zen, bere lan ibilbidea bere kide eta emaztearekin batera egin bazuen ere. Arkitekturaren Nobel saria esleitzen zuen epaimahaiak argudiatu zuen, sariaren helburua arkitekto bakarraren irudiaren aitortzara zuzendua zela. Arkitekturaren eta arkitektoaren ikuspegi zaharkitu eta misoginoa hurrengo hamarkadan gainditua izan zen eta ondorengo deialdietan askotan eskaini zaio saria... [+]
Getxoko Udalak joan den azaroan onartu zuen Hiri Antolakuntzarako Plan Orokorraren (HAPO) aurka auzitegietara jotzeko asmoa berretsi du Adi HAPO herri plataformak. Taldearen esanetan, plan berriak "pelotazo eta astakeria historikoa" ekarriko ditu, eta herritarren iritzia kontuan hartu gabe onartu da.
Gaur goizean espazio publikoa mantentzen duten udal-teknikariekin bilduta egon naiz. Berbaldian larritasunez konprobatu dut, herritargoen kexa eta salaketek alde batetik, eta kalearen mantentze “errazak” bestetik, kaleak diseinatzeko irizpideak eraikitzen dituztela. Egunero kaleak sortzen dituen gatazkak entzuten dabiltzan teknikariek ziurtasun handiz diote zerk funtzionatzen duen eta zerk ez (farola, eserleku, iturri, zoruko material, landare-espezie...). Kaleen mantentzea zailtzea... [+]
Duela hamalau urte iktus bat izan zuen Eleder Lacuestak (Donostia, 1974). Horrek orekari, ikusmenari eta mintzamenari eragin zien, besteak beste. Azken urteetan desgaitasunari buruzko kontzientzia eta informazioa handitu den arren, salatu du irisgarritasunari dagokionez gauza asko daudela hobetzeko oraindik: “Ikusten da gauza asko legea betetzeko egiten dituztela, eta ez dituztela desgaitasunen bat duten pertsonek egiten”.
Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta "ilegala" dela ebatzi zuen epaitegi batek 2024an. Orain, bide baten erabilera irregularra dela eta ekainean jarritako salaketa zabaldu dute Ekologistak Martxan eta Haritzalde elkarte ekologistek.
Donostia eta Bilbok hurrengo geltokia izango dute etorkizunean: hurrenez hurren Easo eta Abandoko geltokien trenbideak lurperatzean, espazio huts bat sortuko da hiriburuen epizentroetan. Gasteizek jokaldi berdina eskatu dio Espainiari, baina jolasean dabiltza aurrera eta atzera eta bitartean Hego Euskal Herriko beste hiriburuek aurre hartu diote. Bilbo eta Donostian, lehen pausoak emanak dira: nahasian diren administrazioen artean adospen politikoa dago proiektua aurrera eramateko eta lehiaketa... [+]
Gipuzkoako hiriburuan duen bigarren egoitza da, "gastronomia eta sukaldaritza" sustatzeko helburua duena. Donostiako hainbat eragilek protesta egingo dute arratsaldean, "operazio urbanistikoak ekarriko duen espoliazioa" salatzeko.
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak piztuta ikusterakoan, argi artifiziala ulertzeko eta erabiltzeko modu bat irakurri daiteke, helburu eta gabezia zehatzak azaltzen dituena.
Kutsadura luminikoak zeruen izar ikuspegia itzali egin du leku gehienetan. Berdin... [+]
“Elkarrekin ehuntzen dugun merkatua” ekimena sortu dute Santo Domingoko merkatuaren egoera eta etorkizunaren inguruan hausnartzeko. Comiruñak kudeatuko du Santo Domingoko merkatua eta espezializazio proiektu batean sartzea proposatu du
Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan altxatzeko “azkartasuna” eta ondoko orubean proiektatutako gazteentzako 100 zuzkidura apartamenduak eraikitzeko atzerapen.
Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da, ausartu zaitez aurreiritzien gainetik ezagutzera.
1) Lehen harria
75 urte bete ditu aurten Txantreak. 1950eko martxoaren 19an jarri zuten lehen harria, orain Berrioplano kalea dagoen horretan. Francisco... [+]
Kalea bilakatu da espazio publiko. Ezarri zaio ordena diseinuaren, arauen eta zaintzaren bitartez. Higienismo garaikidea aztertu dugu Bilboko errealitatea ardatz hartuta.
Altzagatik itsasadarraren parean doan BI-711 errepidearen Jose Luis Goyoaga etorbidearen izena aldatzeko herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, kale horren izen berria Zirgariak etorbidea izango da.
Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu dute egokitzapen klimatikoko planen ia % 70k ez dutela funtsik. Ikertzaileen arabera, horrek nabarmen mugatzen du klima-aldaketak sortzen dituen arriskuei aurre egiteko eraginkortasuna. Horrez gain, huts egiten dute gizarte-ekitatean, ez baitituzte kontuan hartzen komunitate kalteberak.
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat bailitzan erabilia. Itsasertzeko etxe banakako eraikinak, hedonismoko arkitektura baten ikur gisa hedatuta, gintonic bat terrazako igerilekutik itsasaldera begira. Genozidioaren lurren gain kapitalari egindako irudiei... [+]
Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.
Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.
Hirietako egunerokoa interesatzen zaio Sarah Babiker kazetariari; ez, ordea, postaletako irudia, baizik eta auzoetan, parkeetan, eskoletan, garatzen den bizitza; bertan dabilen jendea. Lurralde horretan kokatzen dira bere artikuluak, baita iaz argitaratu zituen bi lanak ere. Lurralde horretan murgildu gara, bete-betean, elkarrizketa honetan.
Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak, hirigintzak, klasismoak eta borroka kolektiboek. Hamaika urteren ondoren, irakaspen bat: oroitzeak etorkizuna iragartzeko balio lezake, baita zure auzoan ere.
Iaz egin nuen topo lehen aldiz Ander Zangiturekin, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean antolatzen duten Hitzaren Eskolan. Isiltasunaren inguruan aritu ginen, batez ere, hausnarrean. Harrezkeroztik tentu handiagoz erreparatu die haren formei bere ogibidearen mundutik, arkitekturatik. Arantzazuko santutegian elkartzekoak baginen ere, osasun aferek hitzordua atzerarazi digute eta kafetegi ez hain isil batean bildu gara.
AEBko eta munduko hiri handienetakoa den Los Angeles sute ikaragarriek harrapatu dute eta jadanik 150.000 lagun lekuz aldatu behar izan dituzte agintariek. Alkateak larrialdi egoera ezarri du, garrek ehundaka etxe kiskali dituzte hainbat auzotan, eta haizete gogorrek ez dute meniarik eman oraingoz. Mendiei kilometro askotako hedadura lapurtzen joan den hirigintza jasangaitz bat ere badago horren guztiaren atzean.
Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.
Londrestik iritsi da ospe handiko arkitekto bat Galiziako herri txiki batera. David Chipperfield du izena, eraikinak mundu osotik zehar ditu, Berlin, Milan eta Shangaigo bulegoetatik lanean. Arkitektura elegantea, fina, Sir batek egindakoa. Istorioa Corrubedo herrixkan hasten da. Ribieran bere familiarentzat udarako etxe bat berriztatu eta lurraldeaz maitemindu da. Ondoren, herriko beste eraikin batzuk zaharberritu eta taberna bat ireki du bere semeak gidatua. Fundazio bat, laborategi bat... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur txiki hauek bailarako uraren ibilbide handiaren fenomenoarekin bat etorri ezean gutxi lortuko dugula, biak aintzat hartzea ezinbestekoa baita. "Azkenean kasu egingo ote digute!" esan du lankide batek. Baina... [+]
Mediterraneoan tanta hotz batek eragindako triskantzak erakutsi digu gizakiak noraino sartu dezakeen hanka. Klima larrialdia sortzeaz gain, bere kalte humanoak eta ekonomikoak anplifikatu ditugu. Copernicusen datuen arabera, 400 kilometro koadrotik gora lur geruza artifizializatzen da urtero Europan, kontrolik gabeko hirigintzaren erruz. Ondorioz, gune urbanoetan goitik behera datorren ur erauntsiaren indarra biderkatu egiten da, hondamendi bihurtzeraino, Valentzian ikusi dugun bezala.
Ekintza zuzena burutu dute Donostiako Marrutxipin 600 pertsonatik gorak. Ategorrieta ondoan, Sorleku parkea egitea nahi duten lur-eremuaren inguruan buelta bat eman ostean, barrura sartu dira ordu erdi pasatxo iraun duen protestan. Duela hainbat urte, Donostiako Udalaren parte-hartze prozesu baten bidez, ehunka haur eta auzokideren lankidetzarekin, parkea diseinatu eta Sorleku izena eman zioten. Orain aste gutxi, baina, udalak bertan aparkaleku bat egiteko asmoa iragarri zuen. Protestaren arrakasta ikusita adierazi dute: "Espero dugu entzun behar duten politikariek entzungo dutela gure mezua". Albistearen amaieran argazki galeria.
Ugariak dira Dana denboraleak Valentzian eragin duen hondamendiaz egin diren irakurketak. Beste faktore batzuen artean, gizakiak naturari ebatsitako eremuez luze mintzo dira hedabideak, ibai eta itsaso ertzak hormigoiarekin betetzeak duen arriskua dela-eta. Hormigoiarekin estaliz gero, lurzoruak ezin baitu ura behar bezala xurgatu. Aste honetan hainbat protesta deitu dituzte Valentziako Gobernuan dagoen PPren eta erakundeen papera salatzeko.
Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak auzoan egin zuten ekimen bat baimenik gabe antolatzeagatik udalaren 1.500 euroko isuna salatu du. Ekintza hau arau-hauste larritzat jo zuen udalak, eta auzokideek espazio publikoaren erabilera defendatu dute.
Japonian auto (pribatu) bat izateko aparkaleku (pribatu) bat izatea derrigorrezkoa da. Neurria polemikoa iruditu dakiguke, hemengo araudiak (hemengo balore sistemak) autoaren gordailua publikoa den espazioak hartzea onartzen duelako. Hau da: arazoa publikotasunaren erantzunkizuntzat jotzen da autoaren presentzia geldia kalearen parte dela onartuz. Lurralde espazio handia behar du autoak, geldirik eta mugimenduan, eta zerbitzu publikotzat jotzen dugu. Horrela izatea asumitu dugu eta ohitu gara,... [+]
Euskal Herriaren zatirik handiena klima zonalde epelean kokatuta egon arren, Arabako eta Nafarroako hegoaldean ez ezik, edonora hedatzen dira udako bero bolada latzak. Eta, dirudienez, klima aldaketarekin okerrera eginen du egoerak –edo egiten ari da, honezkero?–. Hirietan, gainera, zailagoa izaten da bero egun horiei aurre egiteko gune freskoak topatzea. Hain zuzen, gai horri lotuta dago Iñigo Azkarate arkitektoaren doktoretza tesia: estres termikoari aurre egiteko, hirietan zuhaitzek dakartzaten onurak aztertu ditu, arreta bereziki Bilbon jarrita.
Baionako Zitadelan egitekoak dituzten obrak salatu dituzte CADE ingurumen elkarteen batasunak, Bergeret-22 auzotarren kolektiboak eta Attaque elkarteak, prentsaurreko bidez. 1,5 hektarea oihan moztuko lituzkete; alta, Tokiko Hirigintza Planaren arabera eremu babestu gisa kontsideratuak dira.
Europar sentimendua duen lagun gutxi ditut, ez dakit europartasuna identitate bat izatera iristen ote den. Baina Europara bidaia egiten dugunean, adiskidetasun bat atera daiteke, ze gurean eta bertan gertatzen den lurraldetasun norabide nagusiak elkarbanatuak dira; bertan erabakitzen baita diru-funtsen banaketa eta norantz goazen, ez etxean. Europako beste herrialdeetan ikusten diren hiri eraldaketa estrategikoak gurera iritsiko dira, bakoitzak bere erritmo eta berezitasunekin, baina agenda... [+]
Porlanezko patio txikiegiak batetik, errepidez eta autoz jositako eskola-inguruak bestetik, Bilbon ikastetxe askok jasaten duen panorama salatu eta esku hartzeko eskatuz udalera jo du hiriko guraso elkarte andanak, indarrak batuta: “Gurasoak jo eta su ari gara eskoletan hobekuntzak lortzeko, baina burokratizazio prozesu ikaragarriarekin egiten dugu talka”.
Donostiako hainbat auzo elkarte eta gizarte mugimenduk osatzen duten Donostia Defendatuz koordinadorak antolatuta, hiri eredu bizigarri baten aldeko manifestazioa egin dute igandean ehunka lagunek. 42 talde sozial eta auzo elkartek egin dute bat deialdiarekin, eta 12:00etan abiatu dira Easo plazatik, Donostia ez dago salgai zioen pankarta bat buru zutelarik.
Iruñeko Txantrea auzoko kale-izendegian frankismoan errepresaliatuak izan ziren hamar emakume gogoratuko dituzte. Ekitaldia egin zuten atzo eta auzoaren hegoaldean dagoen plaza bat oroimen gune ere izendatu zuten. "Garrantzitsua da historian gertatutakoa gogoratzea; berriz errepikatzea nahi ez badugu ezinbestekoa da", adierazi zuten Txantrea Auzo Ekimeneko kideek. Kale horiek eramanen dituzten plaken erreplika eman diete errepresaliatutako emakume horien senideei. Olaia Beroizen birramona da horietako bat eta Euskalerria Irratian kontatu du haren historiaren pasartea.
Hiriak nola elikatu? Horra Egonarria saioan Eli Pagolak Audrey Hoc laborariari luzatu dion galdera. Hoc-ek, bere lagun Aimar Rodriguezekin batera, fruitu arbolak ekoizten ditu, Etxalarren baso jangarria dauka eta Biriatuko udalarekin elikadura burujabetzaren estrategia martxan jartzen ari da. Hainbat proposamen egin ditu hiri barruan elikagaiak sortu daitezen: hiriak des-asfaltatzea eta bertan elikagaian landatzea, hiriko parke eta eremu publikoetan fruta arbolak sartzea...
Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.
Txina, 1417 urte inguruan. Zheng He almiranteak, Ming dinastiako enperadoreen soldatapeko esploratzaileak esan zuen posible zela “mundu osoa ibiltzea Txinatik irten gabe”. Ordurako Indiako Ozeanoan, Itsaso Gorrian eta Asiako hego-ekialdean zabaltzen hasia zen kolonia txinatarren sarea, eta hortaz ari zen esploratzaile txinatarra. Qing dinastiaren garaian, 1644tik aurrera, migrazioak behera egin zuen nabarmen. Baina XIX. mendean txinatar oldeak, nagusiki han etniakoak, bost... [+]
Uliako auzo elkarteak eta SOS Manteo plataformak herri galdeketa egin dute asteburuan. 6.948 lagunek hartu dute parte, eta 6.486 parkeak babestearen alde agertu dira.
Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik aterarazi eta Gaztelarentzat konkistatu zuen Alfonso VIII. erregearen omenezko kaleari izena aldatuko diote. Horren partez, “17 emakume" deituko da kale hori, frankismoaren lege matxisten aurka borroka egin zuten herriko emakume batzuen omenez.
Edariak eta Ardoa (EDA) Drinks & Wine Campusak bigarren egoitza bat izango du Arabako Errioxan, Gasteizkoarekin batera. EDA Basque Culinary Centerrek “garatu eta gidatutako” proiektua da, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak sustatu dute. “EDAk Araba munduko ardoaren eskualde handien mailan kokatu nahi du”, diote campusaren sustatzaileek.
Azaroan ziren Manteoko Basque Culinary Centerren egoitza berria (GOe) eraikitzen hastekoak, eta, horren aurrean, Ulia Auzo Elkarteak manifestaziora deitu du berriz ere. Ostiralean mobilizatuko dira (hilak 10), 19:00etan, Okendo Kultur Etxetik abiatuta.
Martxoaren 22an, Frantziako Tourra hasteko 100 egun falta zirenean, Bilboko San Mames estadioan lur hartu zuen Juan Mari Aburto alkateak. Hainbat lagunek osatutako tropelaren erdian zihoan, Bilbaobizi alokairu-zerbitzuaren logoa zuen bizikleta elektriko gorri batean, erakusteko hura izango dela mugikortasun jasangarri baterako bidean instituzioen aliatu nagusietakoa.
Agintariak, ordea, eta gu geu ere bai, gertu al gaude bide horretan aurrera egiteko? Prest al gaude espazioaren banaketa irauli eta autoari, oihaneko erregeari, lekua kentzeko? Zein paper jokatuko du, edo jokatu beharko luke, bizikletak?
Gurea Bike Country dela saldu zuten Grand Départ distiratsuan, baina Eneko Garatek, Libros de Ruta argitaletxeko buruak, zalantza egiten du. Ander Irazusta geografo eta mugikortasun aholkulariak, bestalde, ikuspuntua aldatu behar dugula dio: “Ez galdetu zure herrian bizikletaren erabilera zenbat igo den, baizik eta autoarena zenbat jaitsi den”. Gurpilgunea proiektuko kide Edu Otxotorenak azaldu digu mugikortasunak jasangarria izan nahi badu inklusiboa ere izan behar duela; eta Fran Úbeda, ziklo-logistikan diharduen Eraman kooperatibako kidea, sektoreak bizi duen prekarietateaz eta lan baldintza duinak bermatzeak duen garrantziaz aritu zaigu.
Mugikortasun jasangarriak dauzka hamaika protagonista elkar ulertzera behartuak. Horietako bati heldu diogu, haren erabilerak gora egingo duela sinetsita, sinetsiz gero.
2010ean eraiki zen Labriteko zaldaina eta 390.000 euroko aurrekontua zuen. Azkenean 670.000 milioi euro balio izan zuen. Baina akatsak zirela eta zazpi urtez itxita egon ondoren, berriz konpondu zen, 1,6 milioiko kostuarekin.
Komunikabideetan behin eta berriz entzun dugu udaldirik beroena igaro dugula eta Euskal Herritik hegoalderako lurretan egon direnen artean ere bai, a ze bero! Iazko lehorte eta bero itogarria ez da aurten errepikatu gurean, gure landa eta basoak gusturago hartuko dute ikasturte hasiera. Baina planetaren tenperatura igoera, nabarmenagoa izan edo ez, larriagoa izan edo ez, gertatzen ari da. Beste eztabaida bat da, ea zerk eragiten duen planetaren berotzea eta nola eragin edo egokitu klimatologia... [+]
Ostegunean txio bat sartu da nire TLan. Hauxe: 12 Reasons Why Cities Need More Trees. Azken aldian albiste asko ari da ateratzen hirietako zuhaitz mozketei buruz (Bilbo, Donostia, Iruñea…) eta gai garrantzitsua dela iruditzen zait.
Iruñeko Gurutze plazako lur azpiko aparkalekua egiteko proiektuan herritarrei kontsulta egingo diela iragarri du Cristina Ibarrola alkateak. Obraren aurka ari den herri plataformaren iritziz, Ibarrolaren noraezaren beste adierazle bat da.
Hiritik Harira taldea da bi geografo euskaldun gaztek sortutako ikerketa eta iritzi taldea (ikus haiei buruzko artikulu bat hemen) eta beren azken ikergaia izan da hirietako beroarena: nola sortzen diren bero-uharteak hirietan, eta grafikoki euskal hiri batzuetan nola gertatzen den hori demostratu dute: Gasteiz, Bilbo, Baiona eta Donostiako grafikoak banatu dituzte, eta datorren asterako Iruñekoak iragarri dituzte. Bide batez, beren lanari bultzada emateko ekarpenak eskatzen dituzte Patreon bidez.
Iruñeko Zangoza kaleko lur azpiko aparkalekua egiteko obrak hasi ditu udalak. Horren kontrako plataformak udalaren jarrera salatu eta adierazi du ingurumenari eta bizilagunei “kalte handia” egingo diela.
Getxoko hainbat herritarrek ia 2.000 helegite aurkeztu zituzten orain dela lau hilabete Udalak aurkeztutako HAPOa egokitzeko. Ordutik, baina, gobernu-taldearen erantzunik jaso ez dutela deitoratu dute eta, horregatik, dozenaka auzokide Udalaren Hirigintza zerbitzua hartzen duen eraikinera gerturatu ziren, erantzunen berri izatera. Berririk izan ez zutenez, iragarri dute helburu bera izango duen elkarretaratzea egingo dute bihar, barikuan, San Nikolas plazan, arrastiko 19:00etan.
Donostiako periferian dauden Martutene eta Txomiñene auzoentzat zerbitzu publiko duinak eskatzeko 320 lagun atera dira manifestazioan, ARGIAk zenbatu duenez. "[Eneko] Goia, [Marisol] Garmendia, gezur gehiago ez!" edo "Goia entzun, auzoak borrokan dituzu" gisako leloak bota dituzte ibilbidean zehar. Salatu dute, besteren artean, 10.000 biztanlerentzat lau mediku eta pediatra bat dituztela "anbulategi prekario batean". Argazki galeria albistearen amaieran.
Iruñean errepide bat moztu eta jolasleku bilakatu dute hainbat orduz, Getxon klaseak eman dituzte parkean, beste leku batzuetan bizikletek hartu dute kalea; mota horretako 500 ekitalditan 150.000 lagun bildu dira han-hemenka, nagusiki Europan, asteburu honetan: haurrak aintzat hartuko dituzten hiriak aldarrikatu dituzte.
Ancora elkartea Eneko Goiari zuzendu zaio, hainbat hiritarren artean sortu den “atsekabe eta haserre sentimendua” helarazteko, XIX. mendeko tren geltokiaren “erabateko desagerpenaren” ondoren. “Azken orduetan jendearen haserrea areagotu egin da sare sozialetan, eta proiektuaren ardura duten erakunde eta teknikarien aurkako benetako aldarria bihurtu dira”, azaldu du Ancorak.
200 plazako aparkaleku bat eta 8.040 metro koadroko merkataritza gunea eraikitzeko Hiri Antolamenduko Plan Berezia onartu zuen Donostiako Udalak urtarrilean. Hainbat elkartek salatu zuten proiektuak eragin negatiboa izango duela, eta "erabat legez kanpokoa" dela.
Aurreko hilabetetik hona hirigintzako kontzeptu bat eztabaida publikoan sartu da: 15 minututako hiria. Batzuek susmoa zabaldu dute gertutasuna eta ongizatea bultzatzen duen hiri idilikoaren atzean itxialdi-egitura bat ezkutatzen dela, helburua gure bizimodua ghetto guneetan eta burbuila isolatuetan konfinatzea dela, gizartea kontrolpean izateko. Esan gabeko nahien artean, auto pribatuaren erabilera debekatzea da. 2020ko itxialdian ezarritako neurriak 15 minututako hiriaren aurre-proba bat izan... [+]
Erronkariko ikastetxera doazen 84 ikasleek eskolara joateko ibilbide segurua dute joan den astetik, bidean egin dituzten obrei esker. Eskolara oinez edota bizikletan joateak dituen onura ugariak nabarmendu ohi ditugu, baina horretarako prestatuta al daude gure hiri eta herriak?
Iruñeko Labriteko Aldapako errepidea ezaguna da Alde Zaharrera eta hiriko Bigarren Zabalgunera joateko sarrera garrantzitsuenetakoa delako. Labriteko frontoi ezaguna ere hantxe da. Eta Jito Alai frontoi txiki, goxo eta zaharra ere bai; Iruñeko harresia frontis gisa baliatuta eraiki zen. Eta errepideak harresia zatitzen duenez, gainetik zeharkatzeko zaldaina edo pasabidea eraiki zuen Iruñeko Udalak 2010ean. Ez edozelakoa ordea.
“Oraintxe bertan, zebrabidea berdean gurutzatzea bera arriskutsua da gurean”, kontatu dio ARGIAri Aitziber Sagarminaga Atxuriko eskolako gurasoak. Eskola inguruko espazio falta (espaloi estua dute), segurtasun-eza (Bilboko sarrera-irteera nagusietakoa da) eta autoen kutsadura eta zarata salatzeko, errepidea inbaditu eta "espaloi bihurtu" dute egun batez.
Astelehenean amaitu da Getxoko gobernu-taldeak proposatutako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO) alegazioak aurkezteko epea. Daborduko asko dira aldaketak eskatu dituzten norbanakoak, udal-taldeak eta eragileak, eta, horien artean, Adi HAPO plataformak agerraldia egin zuen zapatuan aurkeztuko duen helegitea publiko egiteko eta datorren martxoaren 25ean egingo duten mobilizazioa iragartzeko.
Altzagako berdegunean 400 etxebizitza eraikitzeko egitasmoaren aurkako 2.009 sinadura aurkeztu zituzten hilaren 13an Tartanga Berdea taldeko kideek, Erandioko HAZn. Hala, iazko apirilean abiatu zuten ekimena burututa, proiektua geldiarazteko eta horri buruzko herri-galdeketa egiteko proposamena Udalaren osoko bilkuran bozkatzea lortu dute.
Parisko Komunan parte hartu zuen Louise Michel iraultzailearen izena eman diote Baionako karrika bati. Herriko Etxeak ekainean erabaki zuen hala egitea, eta Paulette Fritz-Iribarne tenislariaren ibilbideari aitortza egitea ere adostu zuen.
Azaroaren 8a, munduak Hirigintza ospatzen duen eguna da. Ez da batere egun entzutetsua, ez da kaleetan egunaren oihartzunik izaten. Ze egia esan, ez dakit hirigintzak ezer duenik ospatzeko. Efemerediak dio plangintza eta komunitate urbanoa ingurune gertuarekin modu jasangarrian bizi dadin sustatzeko eguna dela. Hiri handi edo megapolisak sustatu ditu kapitalismoak, bizigarritasunaren ideia jakin bat bultzatuz eta hirigintza eta lurralde plangintzaren tresnekin eraiki da ideia hori; hirigintza... [+]
Anatolia, duela 9.100 urte. Nekazaritzaren asmakuntzak ekarri zituen aldaketak baliatuta, biztanle askoko nukleo bat sortu zen penintsularen hegoaldean; bestela esanda, hiri bat jaio zen: Çatal Hüyük.
XX. mendean zehar burutu dugun hirigintzak, hiria ulertu eta egiteko pentsamendu eta eraikuntza horrek, gizakiaren eta inguru naturalaren arteko lotura eraldatu du. Erdi Aroko hiria gotorturik zegoen fisikoki beste gizakien babesean baina naturarekin sinbiosian; hiri garaikidean hormigoizko horma mental bat zimentatu dugu hiria eta inguruko basoen artean, bata eta bestearen arteko lotura posibleak deseginez. Gizakia urbanoa da, zigortzen du hiriak.
Hormigoiaren kulturak lurraldearen... [+]
Hiriko paisaian eta zehazki kaleetan emakumeek duten presentzia urria orekatzeko asmoz, zazpi plazari emakumeen izenak jartzea proposatu zuen Hondarribiko Emeki emakumeen elkarteak. Zazpigarrena inauguratuko dute larunbat honetan: Veronica Urkiola Lekuona plaza.
Azken hilabeteetan ohikoak dira autoa, auto elektrikoa, garraio publikoa edo bizikletaren erabileraren inguruko artikulu eta berriak komunikabideetan. Araudi askotan aparkalekuetan autoa kargatzeko elektrizitate unitateak egon behar direla jasotzen da dagoeneko. Bizikletaz eskolara joatea pediatrek gomendatu eta eskola bizikleta-bide sarea osatu behar dela zabaltzen hasi da. Autoen aire kutsadurak eragindako hildako kopurua argitaratzen da. Hainbat lekutan auto kopurua kaleetan txikitzea lortu... [+]
Ikastetxe inguruak autorik gabeko espazio seguruak izan behar duten aldarrikapena ez da berria, ezta Bilboko Pagasarribide eskola publikoan ere. Arriskua dagoela-eta urteak daramatzate borrokan; aste honetan, auto batek ikasle bat eta haren ama harrapatu ditu ikastetxe atarian. Gurasoek mobilizazioak hasi dituzte.
Udalak iruzur egin diela salatu dute Llano eta Lutxana auzoetako bizilagunek, zuhaitzak mantenduko zituztela sinetsarazi ziela, baina 600 etxebizitza pribatu egiteko 40 zuhaitz baino gehiago moztu dituzte. Ez dute baztertzen epaitegietara jotzea.
Gure heroiak liburua idatzi du Lopezek Elkanoren mundu biraren bosgarren mendeurrenaren aitzakian, eta ARGIAk argitaratuko du, irailean. Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaiek duten presentzia aztertu du, nazioartean sinbolo horien inguruan dagoen eztabaida Euskal Herrian ere beharrezkoa dela iritzita. Honela dio kontrazalean: “Hau ez da gure buruen larrutzea. Gu ez geunden han. Ordukoaz guk ez dugu ardurarik. Baina iraganean gertatutakoa hemen eta orain ospatzen dugunean, zuritzen dugunean, hango protagonistak leku pribilegiatuetan mantentzen ditugunean, orduan bai, ardura gurea da. Gu hemen gaudelako”.
Amestu dut hirietako zonalde periurbanoa hiriaren bor-bor gune bat zela, aktibitatez eta jendez gainezka. Hiria elikatuko duten ortuekin batera, hiriak beharrezkoak dituen orotariko azpiegiturak bertan kokatzen ziren. Hirian sortzen diren elektronika gailuen berreskurapenerako lantegiak zeuden bertan, egun eskasian dauden metal eta baliabide askoren eskurapen lekua. Hiriaren meategiak bailiran, non bata zuriko pertsona askoren esfortzua bideraturik zegoen botatzen diren gailu eta objektuak... [+]
Ez ezazue bilaketarik egin, arkiwashing nik asmatutako hitza da, arkitektura zuritze eta soluzio huts gisa erabiltzen den uneetarako ahoratzekoa. Izan ere, eraikin publiko bat eraikitzea politika egiteko modu gisa ulertu izan da, eraikin batek bere horretan eraldaketarako pilula magikoa izango balu bezala. Proiektu batzuek espazio bat halabeharrez behar dute, batzuetan proiektua bera hazteko, besteetan behin proiektuak forma duenean. Proiektu sozial, kultural eta politikoez ari naiz. Eraikin... [+]
2008ko krisialdian, hiriaren pentsalari aurreratu eta ezkertiarren artean lelo hau zabaldu zen: hiriaren etorkizuna auzoak dira, hiria barnera begira jarri behar dugu. Eraikuntza sektoreak ordura arte bizi izan zuen frenesiaren aurrean, non auzo berriak mugarik gabe marraztu eta eraikitzen ziren abiada azkarrean, ahaztutako hiriaren beste lekuak birgaitu eta berregiteko eskaera egin zen. Krisialdiak eraikitzaile eta arkitektura bulego asko porrotera eraman zituen, eta horrekin batera,... [+]
Erakusleihoko kartel batek aurki negozio-uzteari ekingo diotela dio, dendako produktuak azkenekoz erosteko aukera abiaraziz. Dendariak esango digu erosteko dinamikak aldatuz joan direla, merkataritza-gune handien fenomenoari online salerosketen gorakada gaineratu zaienean, zaila dela negozioari eustea. Denbora luzez kaleko helbide berean mantendu diren denden itxierek kalearen izaera eta auzoaren ulerkera baten bukaera iragartzen dute. Denda historikoen agurrek enpatia kolektiboa sortu ohi... [+]
Bilboko Sabino Aranako aparkaleku-eraikina itxi egingo da zazpi solairuko hotel bat egiteko. Donostiako Mirakontxako Bista Eder eraikina luxuzko hotel bat izateko berreraiki da. Groseko Pio X parrokiaren ortu eremua berregingo da hotela, jatetxea, supermerkatu bat eta lau solairuko parking bat eraikitzeko. Ondarretako ehun urteko villa bat berreraikitzen ari dira hotel bat instalatzeko. Ategorrietako Sorkunde Maria komentua hotela, aparkalekua eta supermerkatu bat egiteko eraberrituko da... [+]
SBAU 2021 hirigintza eta arkitekturari buruzko nazioarteko biurtekaria Seulen egiten ari dira uneotan. Bilbo hiria bertan da, beste hiriekin proiektuak aurkezten, baina besteak baino stand gehiago okupatzen (!). Bilboko Udalak Seulen egindako kolonizazioan erakutsi ditu diseinuarekin jantzi dituen proiektuak: Fosterrek egingo duen Arte Eder museoaren zabalpena, Kunsthal-Design institutua, Auzo Factory Matiko, As Fabrik, Bilbao CT Lab, Azkuna Zentroa. Bilboko Plan Estrategikoen zinegotzia da pastela azaltzeko ordezkaria. Menua zerbitzaturik dago.
Urtero bezala, Nazioarteko Mugikortasun Astea ospatu berri da Europako hirigune askotan. Aurten mugikortasun eredu jasangarria izateko aldarrikapen leloari osasungarri hitza gehitu zaio: “Zure osasunaren alde, autorik gabeko eguna”. Azken urtean nagusitu den etxearen babes-gotorleku mezuen aurrean, kaleak ere zaintzen gaituela gogorarazteko unean gara, berreskuratu beharreko eremua dela. Eta kalea elkarbizitzarako espazio izateko, segurua eta garbia behar du izan ezinbestean... [+]
Irudikatu ezazue areto handi bat arkitektoz betea, momentuko nazioarteko ahots esanguratsuen berbaldiak entzuten. Jakin ezazue agertoki hori berriki gorpuztu dela, irailaren 8tik 10era, gure etxeetatik oso hurbil, Iruñeko Baluarten. Arkitekturaren sustapenaz arduratzen den fundazio pribatu batek antolatu du, gaztelania eta ingelera nagusi eta euskararen presentziarik gabe.
Hibridoa da Ula. Ez da erabat Donostian bizi. Ez erabat Bilbon. Etxe orratz batean jaio zen, eta Aguraingo ermita txiki baten izena darama. Arkitekturari gizarte zientzietatik begiratzen dio. Eta purutasun eza ez da balio bat unibertsitate ibilbidean, ezta lizitazioetarako ere. Baina zehar-begirada horretatik espazioak beste modu batera ikusten dira, nonbait.
Aurten gutako askok egin dugun bidaiarik interesgarrienak ez gaitu atzerriko lurralde ezezagunen batera eraman, ezta Euskal Herrian bisitatu gabe geneukan parajeren batera ere: gure etxearen muinera joan gara 2020ko martxotik aurrera, COVID-19ari aurre egiteko ezarritako neurrien eraginez. Ia denbora guztia gure bizilekuetatik atera gabe egon ondoren, zerbait aldatu ote da gure buruari aurkitu ahal izan diogun teilatupeaz daukagun ikuspegian? Galdera horren erantzunaren bila, Covid Study Houses proiektua martxan jarri duten bi arkitektoengana jo dugu: Jonander Agirre Mikelez eta Ekain Olaizola Lizarraldek eman dizkiguten azalpenei esker, zerbait gehiago jakin dezakegu herritar gehienontzat oharkabean, modu oso jakinean egituratzen diren gure etxebizitzei buruz.
Uztaritzeko auzapeza da Bruno Carrere, abertzaleez ere osaturiko Uztaritze Bai zerrendakoa. Euskal Hirigune Elkargoaren batzorde eragilean presidenteorde da, “lurraldearen antolaketa iraunkorraren” kargua betetzeko izendaturik. Ardura potoloa du esku artean, Ipar Euskal Herria bere osotasunean hartuz, Larrañeko mendi-mazeletatik hasita Hendaiako kostara arte, erronka guztiak kontuan hartuko dituzten politikak marrazteko konpromisoa harturik duelako elkargoak.
Bestelako bizi-eredu baten aldeko apustua egitea beharrezko jotzen du hainbat norbanako eta kolektibok. Egungoa birpentsatuz, etorkizunera egokitu eta Euskal Herria pertsonentzat manifestuan diseinatu dute. Ikuspegi sozialarekin, euskal herritarren bizitzak erdigunera ekarri eta oinarrizko zerbitzuen merkantilizazioa etetea lortu nahi lukete.
Bartzelona, 1860. Hiriko harresi zaharrak bota eta sei urtera, Ildefons Cerdá (1815-1876) ingeniariak zabalgunea eraikitzeko plana prestatu zuen.
Iñaki Uriarteren eguneroko jada mitikoak ezagutzen dituenak jakingo du: tipoak badu leku kutun bat, erlaxatzeko, ihes egiteko: Benidorm. Benidorm, sinpatikoa zait, batez ere Rafael Chirbesen Mediterráneos saiakera bilduma irakurri nuenetik. Are gehiago Uriarterenak leituta: “Berriz egon gara Benidormen, astebete. Berriz oso ondo. Han beti sentitzen naiz lasai eta buruargi. Ia ezer egin gabe. Ez dakit zer gertatuko litzatekeen denboraldi luze bat emango banu. Edonola ere, ona... [+]
Borroka transmaribibolloan bide luzea egindakoa da Joseba Gabilondo Marques (Eskoriatza, 1984). Hiruki Larroxako kide da, maiatzean sortu berri duten Harro! plataforma osatzen duen kolektiboetako bat. Plataformak manifestazioa deitu du Bilbon irailaren 21ean, European Pride Organisers Association-ek (EPOA) asteburuan egingo duen bileraren aurrean desadostasuna agertzeko. Mobilizazioaren arrazoiez eta plataformaz mintzatu gara.
Azken 50 urteetan nabarmen hazi da inguru metropolizatu eta landaguneen arteko desoreka biztanleriari dagokionez, Euskal Herrian ere bai. Hainbat eskualderen indize demografiko nagusiak negatiboak dira. Landa eta mendi guneak despopulatzen ari dira: hala Zuberoa-Nafarroa Beherea nola Nafarroa Garaiko Erribera, baita Arabako hainbat eskualde ere. Zergatik gorde oreka? Zer egin? Herri erronka horren eginkizunak nola banatu? Gaindegiak (Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia) udalerrien indize demografikoak eguneratu ditu. Imanol Esnaolaren eskutik bilatu dugu egoeraren azalpena. Unai Fernandez de Betoñoren eta Isabel Elizalderen aburuak ere jaso ditugu.
Weimar-ko Bauhaus Unibertsitateko Europar Ikerketa Urbanoen Institutuan lan egiteaz gain, sub\urban. zeitschrift für kritische stadtforschung (sub/urbano. Ikerketa urbano kritiko aldizkaria) aldizkariko erredakzio taldeko kide ere bada Lisa Vollmer (Radolfzell, Alemania, 1987). Berlingo errentarien mugimenduko kide gisa urteetako ibilbidea du atzean, eta Alemania luze-zabalean alokairuaren bueltan sortutako mugimendu eta protestak gertutik ezagutzen ditu. Ezagun duen errealitate hori ikerkuntza esparrura eraman eta Berlin zein New York-eko errentarien mugimenduak aztertu ditu doktoretza tesian. Ikerketa horren bidez egindako zenbait aurkikuntza plazaratu ditu argitaratu berri duen Strategien gegen Gentrifizierung (Gentrifikazioaren aurkako estrategiak) liburuan, Katakrak argitaletxeak gaztelaniara itzuli duena.
Zeresana ematen duen Bartzelonako auzoa da Vallcarca. 2008an bertako eraikin ugari bota zituen inposatutako hirigintza planak, eta geroztik auzoak borrokan dihardu bai entitate publikoen bai interes pribatuen aurka. Júlia de Orovio auzoko bizilaguna eta Assemblea de Vallcarcako partaidea da, eta auzoko Voltes arkitektura kooperatiban egiten du lan.
“Etxejabe handiei milaka pisu kentzeko legea bozka dezakete Berlinen”, informatu zuen hedabide honek aurtengo otsailean. Etxebizitzen garestitzeari aurre egin asmoz, tabu bat hautsi da Alemaniako iritzi-publikoan: etxejabe handien pisuak jabego publikora itzularazteko erreferenduma egitea mahai gainean dago. Herritarren bultzadari esker lortu da eztabaida sortzea pribatizatutako esparru bat gehiengoaren eskuetara itzuliko luketen politiken premiaz.
Pentsa dezakegu Hondarribiaren nortasuna historian zehar apenas aldatu dela, betidanik izan dela herri bat, non baserritarrak, kaletarrak eta arrantzaleak elkarrekin bizi izan garen, gure gorabeherekin. Izan ere, gaur egunean oraindik eskema hori askotan aipatzen da gure herriaren osaeraz hitz egitean. Hala izan da mende askoan zehar, baina azken hamarkada hauetan eskema hori aldatzen ari da.
Ez utzi tabuak –kaka, pixa, zikina…– itsutu zaitzan: jendeok simaurra ere bagara eta gure gorotzetan doa lurrari kendu diogunetik asko. Kris De Deckerrek gizadiak daukan iraunkortasun arazo handi baten sintesi oso materialista eskaintzen du, industrializazioaz geroztik oker diseinatutako komun eta estolderia sisteman barrena nola alferrik galtzen ditugun milaka urtez ondo birziklatzen genituen gai organikoak, horiek lurrari itzuli eta berriro elikagai bihurtzeko ordez kutsagai manejagaitz bihurtuz. Kris De Decker ingeniari holandarrak Low-Tech Magazine eta No-Tech Magazine kudeatzen ditu, gaur ohikoak diren teknologia sofistikatuzko soluzioen lekuan teknologia apalezko soluzioak aurkeztuz, askotan arkeologia industrialetik erreskatatuz eta zenbaitetan gaurkotuz teknologia sinple oso eraginkorrak.
Recycling animal and human dung is the key to sustainable farming (Gizakien eta abereen gorotzak birziklatzea, nekazaritza jasangarrirako baldintza) artikuluan erakusten du nola giza simaurra bildu, garraiatu, konpostatu eta nekazaritzan erabili den ez bakarrik baserritarren eremuetan baizik eta baita hiri handietan ere XX. mendea arte, Txinan, Japonian, Indian... eta baita Europa aberatsean ere, Holandan bertan, Flandrian, Frantzian... Historiagileek egindako azterketak De Deckerrek laburbildu ditu ingeniari baten begietatik, lurraldearen planifikatzeaz arduratzen direnei aurrerabide bikaina eskainiz.
De Deckerrek gaiaren ikuspegi nolabait geopolitiko eta makro bat ematen badu, ARGIAko irakurleari interesa dakioke gaia ikuspuntu mikroago batetik. Soluzio urbanistiko handien zain egon gabe asko dira dagoenekoz giza simaurrak beren aldetik birziklatzen dituzten herritar, familia eta elkarteak. Horien aipamena gehitu diogu ARGIAtik De Klercken artikulu mamitsuari.
Gorria: emakume bat lore sorta bati ari zaio solasean. Ez da hura ikusten duzuen lehen aldia, ez leku berean, ez modu berean. Gaurkoan ere, orain arte ikusi duzuen aurreko aldietan bezalaxe, bakarrik dago. Lore sorta ikusgarria hiriko auzo berri bateko etorbide –bulebar– zabal batean berritzen da, gutxi gorabehera kalkulatu duzunez, bizpahiru hiletik behin. Oraintxe gorria dagoen semaforotik 8-10 metro ingurura.
Laranja: Gasteizko Alde Zaharretik Salburura bizitzera etorri... [+]
“Nabarralde fundazioak eta Iturralde elkarteak antolatutako Alde zaharren birsorkuntza jardunaldietan parte hartu berri du Aitziber Imizkozek (Iruñea, 1983). Iruñeko Udal plazako turismo bulegoko arduraduna da, eta ongi ezagutu du Nafarroako hiriburuko Alde Zaharraren eraldaketa. Azkenean, bere kale eta txokoak ditu lantoki, eta bisitariei horiek erakusten jarduten du”.
Baztango bailara eraldatuko duen Aroztegia proiektuaren aurkakoek mobilizazio eta ekimenekin aurrera jarraitzen dute. "Aroztegia eta gero, zer?" plataformakoen helburua da Nafarroa osotik auzi honen inguru informazioa zabaltzea. Proiektu honek Lekaroz herrian hotel bat, 230 etxebizitzako urbanizazio handi bat eta golf zelai bat aurreikusten ditu. Hala, herriko biztanleria hirukoiztuko litzateke.
Orain arte garatutako hirigintza ereduak euskararengan izan duen eraginaz hausnartu dugu Paul Bilbao (Kontseilua), Miren Segurola (UEMA) eta Imanol Esnaolarekin (Gaindegia).
Diskriminatzaileak al dira gure hiriak? Hiriek ere rolen banaketa bultzatu eta babesten dute? Nola? galdera hauei erantzuna ematen saiatu dira IDEMtitateak saioan Koldo Telleria eta Oihana Ruiz arkitektoen bitartez.