Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Urtearen bigarren txanpan sariak banatzen dira. Kulturaren arlo desberdinetan, enpresa munduan, administrazioak bultzatuta edo prestigioko entitateen eskutik. Sarituak direnak gainontzekoengandik bereziak dira, onenak. Ekintza berdintsuan ari direnen artean, merezimendua duen arrazoiren batengatik aukeraketa bat. Epaimahai batek erabakitzen du hori, eta definitzen du zer den aparteko ezaugarria eta nork burutu duen nabarmenki. Lehiakortasunaren balore sisteman zentzu handia du sariak ospatzeko gertaera sortzeak, indartu edo azpimarratzen du nolabait badirela saririk gabeko multzo bat eta sarituak. Gorespena merezi dutenak eta besteak. Haiek eta gu.

Arkitekturako sari askotan, nork bere burua aurkezten du sarira. Batzuetan, sarietara aurkezteko ordaindu egin behar da. Arkitektura lanak sariekin omentzeak kategoria bat ematen dizu eta etorkizunerako lan posibleak ekarri, kontratu berri handiagoak.

Egiteko modu batzuk legitimatzeko boterea izan dezakete sariek. Ondorioz, beste egiteko moduak kanporatzeko gaitasuna ere bai. Arriskua egon daiteke sarien helburuak kapitalizatzen badira, dirua egiteko aukerak bultzatuko badira, sariaren baliotzea nahastua eta zikindua gelditzen da. Inpartzialki interes batzuk bilatu daitezkeelako saritu batzuen alde.  

Sari bat jasotzea beti da poztasuna jasotzen duenarentzat. Kanpoko begirada batek norberak egiten duena laudatzeak plazera ematen du. Egoarentzat laztan bat da, ondo kudeatu beharrekoa. Baina egon daiteke egoerarik saria ukatzeko: saria nork ematen duen, zer balio estimatu den, egindako irakurketarekin bat ez etortzea, sariak adierazten duena edo kanpoan gelditu direnengatik. Akaso norberaren ulermen eta balore sistemetatik urruti gelditu daiteke saritzen dena.

Batzuetan sarien atzean dagoena gizatiarragoa da: aitortza bat. Eskertza bat.

Maitasunaren adierazpena duten sari mota hauen alde egiten dut eta sarien sistemari zorrotz begiratuko nioke. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Iritzia Arkitektura Kultura
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.