Mapak

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Umearekin kalean, laba ibaietan ez erortzeko, tarteka uhartetik uhartera saltoka joan behar izaten dut. Aspertzen naizenean nire mapa mentalak eratzen zaizkit, azken aldian Youtubeko bideoetakoak, errotulagailuzkoak, gatazkak kokatzekoak.

Bat-batean Ukraina jaiotzen hasten zait oinazpian, ez dakit oraindik zein tamaina eta koloretakoa, eta berehala altxatzen dut oina AEBek edo Errusiak zapaldu baino lehen. Eritrea jaio zait berriki, orpoa Yemenen nuela, Itsaso Gorriaren bestaldean (ondo datorkio izena, irensten ari den odola gogoan). Haraxeago Etiopiaratu, eta kartografiatu gabeko mapak zapaltzen hasten naiz, eta kolore uniforme saturatuzko herrialdeen mapa zikintzen hasten zait. Jendez. Nire oin europarra ezin zapalduz dabil, Saheletik ere kanporatuta.

Mapak berritu dituzte berriki NBEn. Tamainak aldatu dira. Egokitu. Errealitatera. Eta, noski, gaur egunera. Mapa errealagoa izateak ez baitu neutroago egiten. Handitu dira Afrika, Hego Amerika... Txikitu da, oso, Europa. Txinak irabazi du azalera kartografikoa. Eta horrela gaude, azkenean, europarrok, inoren oinarentzako lekurik gabe, beste herrialdeen gainean berea jarri ezinik, orain, baita mapa ofizialetan ere. Europari jasaten ari zen txikitasuna marraztu diote. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Iritzia Politika Nazioartea
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.