Industria, ikuspegi ekosozialetik

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Krisi ekosozial betean, energiari buruz ari zaizkigu etengabe. Espainiako eskuinak Eguzkiaren zerga aktibatzearekin mehatxatzen duen bitartean, gurean energetikoki burujabe izateari buruz ari gara. Burujabetzak gurutzatzen direla ahaztuta akaso, baina energiaren eraldaketa berriztagarriekin etorriko dela sinetsita.

Dena den, gutxi hitz egiten da erronka ekosozialen aurrean industriak ze rol jokatu behar duen eta ze industria politika behar dugun. Zentzu honetan, Industria politika langile klasearen zerbitzura argitalpenaren lehen zertzeladak ekarri nahi nituzke, egitura industrialari egiten dion ekarpen aberatsagatik. Manu Robles-Arangiz Fundazioaren argitalpenean testuinguru eta diagnostiko aberatsa topatuko duzue, baita industria politikarako proposamen integrala ere. Ea zutabe hauek erabili ditzakegun ekarpen kualitatiboei erreparatzeko.

Kooperatibei jauzi bat eskatzen zaie: beraien forma juridikoan jasotakoaz gaindi, ekosistemari osotasunean erreparatu eta errespetatzea

Industriak gizartearen oinarrizko beharrei erantzun behar diela adierazteaz gain, izaera juridikoari ere erreparatzen diote: enpresa estrategikoek izan behar dute publikoak, kooperatiboak edo sozialak, eta ez pribatuak. Hor hausten da orain gutxi arte sindikalismoari kooperatibismotik egin zaion kritika sakonenetako bat: eredu kooperatiboaren aitortza eza. Kooperatibak ulertuta, jakina, subjektu eraldatzaile gisa. Bide honetan, proposatzen da langileek erabaki ekonomikoetan benetakoa eta erabakigarria den ahotsa izatea. Era berean, ekoizpena irabazietara baino, pertsonen eta planetaren beharretara egokitzea planteatzen dute. Honekin, kooperatibei jauzi bat eskatzen zaie: beraien forma juridikoak jasotakoaz gaindi, ekosistemari osotasunean erreparatu eta errespetatzea.

Hau guztia, lehen hurbilpen gisa. Argitalpenak hitz egiten duelako ere Fagor Etxetresna Elektrikoen porrotean administrazio publikoak duen ardurari buruz, adibidez. Badugu hurrengotarako gaia. 


Irakurri gehiago: Ekonomia Industria Iritzia
Ekonomia kanalean gehiago
2026ko azaroaren 13
SERIEA | Udaltzaingoak auzitan (V)
Segurtasun ereduaren erroko disputa

2026ko azaroaren 11
Biki García Olazarán, Thycna Nafarroako Etxeko Langileen Elkarteko kidea
“Urteak daramatzagu eskubide berak aldarrikatzen, eta apurrak baino ez ditugu lortu”

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.