‘Vecunia’ herrixkaren bila, Begoñan

Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko Begoñako basilikan indusketa arkeologikoei ekingo die urtebetez. Helburua, "Begoñako historia, kristau-kultuak Bizkaian izandako sorrera eta Bilboko lehenengo populatze-zantzuak" aztertzea izango da. Lanak kultu-jarduera eten gabe burutuko dira, eta herritarrek beren begiz ikusi ahal izango dute bilakaera. Oraingoz, 3D eskaneatzea eta georadar bidezko azterketa  egin dituzte.

Arkeologoen esanetan, baliteke tenpluaren azpian duela 2.000 urte baino gehiago Artagan izeneko gunean zegoen Vecunia herrixka indigenaren aztarnak topatzea. Hain zuzen, izen horren euskal errotik dator gaur egungo Begoña.


Arkeologia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.