Pospoloak

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Maricarmen izeneko emakume txiki bat bere etxebizitzatik kaleratzeak su txiki baten lehergaitzat funtzionatu du, zeinak Espainiako Estatuan beste su txiki batzuk piztu dituen, eta horiek sute bihurtu dira. Ez naiz ausartuko noiz edo nola itzaliko den asmatzera; momentuz, legealdia bertan behera utzi eta hauteskundeak deitzera behartu du Pedro Sánchez.

Baina, emakume txiki horren kaleratzea milaka pertsona plazetara bultzatu dituen pospolo nola bihurtu den baino gehiago, nire buruari galdetzen diot nola ez dugun enpatia bera lortu gure inguruan kale gorrian bizitzera behartuta dauden ehunka gazterekin. Batzuek bi urte daramatzate gure herrietan, ikasten, lanean, baina aterperik eskaintzen ez duten oihalezko bizitokietan lo egiten. Askotan Poliziaren jazarpena jasaten dute, eta botatzen dituzte, zenbaitetan segurtasunaren izenean… Harrera-elkarteek behin eta berriz salatzen dute egoera, eta erakundeek ezintasuna adierazten dute. Etxebizitzaren merkatu espekulatzailearentzat ez dira kontuan hartzekoak, ez dira existitzen.

Etxebizitzarik gabe zaila da –ezinezkoa ez bada– bizitza-proiekturik eraikitzea, Maricarmen edo Ahmed izanda. Beraz, izan daitezen gazte horiek ere elkartasun-suak pizten dituzten pospoloak. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.