America first

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eskulana are eta merkeago, enpresak are aberatsago, gauza jakina da. Bereziki azpikontraten sareak baimentzen duen fenomeno bat da, are nabarmenagoa dena eraikuntza sektorean edota garraiolarienean. Igande gauean Portugalen langileak jaso, astean zehar baldintza tamalgarrietan obran lanean aritu, eta ostean, buelta etxera. Enpresa sareen bidez ekiditen dira enpresetako, lurraldeko edota estatu mailako hitzarmenak, eta arrakalak areagotu lanpostu bera bai, baina enpresa ezberdinetan lan egiten dutenen artean. Ohikoegia da hau “kualifikazio baxuko” lanpostuetan. 

AEBetatik, berriz, kualifikazio altuko atzerritarren kontratazioari buruzko berria iritsi zaigu: Trumpek bertan behera utzi du Microsoften bisatu-programa baterako sarbidea, estatubatuarrak atzerritarrekin ordezkatu dituelako. Microsofti bakarrik ez, debekatu die  ere Adobe, Infosys eta beste zenbait hornitzaile teknologikori. 

AEBetako teknologia enpresa handietan ohikoa da langile atzerritarrak kontratatzea, eta India moduko herrialdeetara jotzen dute ezinbesteko duten talentuaren bila

AEBetako teknologia enpresa handietan ohikoa da langile atzerritarrak kontratatzea, eta India moduko herrialdeetara jotzen dute ezinbesteko duten talentuaren bila. Hala, lan egin ahal izateko H-1B bisatuak igortzen dituzte, kualifikazio altuko langileentzat behin-behineko lanerako baimenak direnak. Ondoren, bizileku iraunkorreko baimenak tramitatu ohi dira (green card deituak). Etxe Zuriak emandako datuen arabera, Microsoftek iaz 6.000 langile estatubatuar kaleratu zituen bitartean, H-1B bisatua duten 6.300 langile eta green card-a duten ia 3.000 lagun kontratatu zituen. Microsoftek ukatu egin ditu datuok, eskaintzen dituen lan baldintzak sektoreko onenetakoak direla esanez, baina aitortuko dizuet ez daukadala oso argi zein den fidagarriagoa.

Dena den, Amazon, Apple eta Tesla moduko enpresei halako debekurik aplikatu ez zaiela ikusita, hauteskunde kanpainara begira egindako mugimendu estetikoa dirudi. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.