AAren gudak

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bada adimen artifizialak euren artean “borrokan” jartzeko toki bat (https://arena.ai), baina zutabe honetan ez naiz horretaz arituko, baizik eta zenbait enpresari, euren enpresak eta euren herrietako agintariak, AA-ren lehian sartuta, munduko gainerako industrian izaten ari diren eraginez.

Hilero, herriko liburutegian espazio ireki batean hartzen dut parte eta hor eskuekin eta ordenagailuekin sortzeko teknika eta teknologia ezberdinak darabiltzagu. Badira bertan zenbait hardware irekiko prototipatze plaka, Raspberry Pi eta Arduino bezalakoak. Aurrekoan, parte-hartzaile batek komentatu zidanagatik, horiek lortzea gero eta konplikatuagoa da.

Orain dela hamabost bat urte ezagutu nituen horrelako plakak, eta hardware irekia izanik, txinatarrak kopiatu eta saltzen hasi ziren; merkatua bete egin zen eta oso erraz eskuratzen ziren. Badirudi, ordea, gaur egun plaka hauentzako behar diren txipak, DRAM txipak, fabrikatzen dituzten hiru enpresa nagusiek euren indarra AAren beharretara egokitzen diren txipak fabrikatzera bideratu dituztela, AArentzako memoria txipak errentagarriagoak direlako. Horrela, Raspberry Pi eta Arduino bezalako plakek (hezkuntzan, sorkuntzan… erabiltzen direnak), eta DRAM txipak behar dituzten beste eremu batzuek (automozioa, esaterako), txipen eskasia pairatzen ari dira.

SK Hynix txip fabrikatzaileko buru Kwok Noh-Jung-ek dioenez, erritmo honetan, gutxienez 2030. urterarte itxaron beharko da txipen eskasiaren arazoa konpontzeko. Hau da, prezioak euren onera itzultzeko. Ez al da izango, ordea, txipen ekoizleek AAren guda hauetan burbuila bat hauteman dutela eta horren hustutzea 2030. urte inguruan aurreikusi dutela? 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.