Jatorrizko Parisen errautsak

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

K.a. 52. urtean, erromatarren erasoari aurre egiteko, Lutetia Pariosiorumeko  biztanleek lur errearen taktika erabili zuten, hau da, beren oppidumari su eman zioten. Julio Zesarrek berak idatzi zuen jatorrizko Paris hura Sena ibaiaren uharteetako batean zegoela, baina orain arte adituek ez zekiten zehazki non zegoen; hipotesi onartuenaren arabera, Nanterre auzoan egon zitekeen.

Baina, berriki, Île de la Citén, Notre-Dametik hurbil, Hôtel-Dieu ospitaleko patioak berritzeko lanetan ari zirela, 10 metroko harresi baten arrastoak aurkitu dituzte. Harresia eraikitzeko teknika Burdin Arokoa dela baieztatu dute, inguruan erretako materiala aurkitu dute,  eta Karbono-14ak emandako data Luteziako guduaren kronologiarekin bat dator. 


Arkeologia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.