Bi euro

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Burtzoroa eragiten du gasolindegietan erregaien prezioak goratzen ikusteak. Bi euroko marra psikologikoa gainditu dute mugaren bi aldeetan. Duela zenbait urte entzuten genuen jendea erraten bi euroko langa hori pasatuz gero, iraultza sutuko zela Europa mendebaldeko lurralde hauetan. Badu bulta bat, haatik, Ormuzeko zintzurraren blokajeagatik, besteak beste, egoera larritzen doala eta ez dela deus gertatzen, salbu ezantza pinta ordaindu ez dezakeen herritarrak ez duela gehiago autorik hartzen ogiaren erostera joateko!

Dagoeneko petrolioa egiazko urre ilun gutiziatua bilakatu da, sekula bukatzen ez diren gerlak hasten dira bere izenean eta gasolindegietan gizakiak pataskatzen dabiltza behialako Mad Max saileko filma haietan bezala: lurpeko isuriaren beltzari odolaren gorria gehitzen zaio denbora joan ahala. Ekonomia neoliberal guziak petrolio merke eta erosoaren errealitatearen gainean eraikiak dira eta ez dakigu zertara eramango gaituen hornidura iturrien zuhurtzeak, beharbada politikariek iragartzen dizkiguten garapen sainduaren erdi-aro beldurgarri haietara?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.