Sortzaileak

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lagunarteko afari batean Interneteko eduki sortzaileez geniharduela, batek bota zuen edonori deritzogula sortzaile, bai unpoltsina egiten duenari, bai bere burua asaskatzen duenari, bai arte dibulgatzaileari. Era berean, iragarpen apokaliptikoen aurretik, Adimen Artifizialari Adimen Sortzailea deitzen zaiola ikusi dugu, generative adieran. Sortzailea? Ala sarean topatzen duen guztia ostu eta bere egiten duen arpilatzailea? Bitartean, kultura sortzaile euskaldunak gorriak ikusten dabiltza bizimodua aurrera ateratzeko. 

Sortu da gakoa, ez alderdia –lagako diozue erakunde eta partiduei aditzekin bataiatzeari?–. Hitz horrek, euskaraz, esanahi asko dituelako: jaio, eragin, kreatu… Denak desberdinak; beraz, berriak sortu behar. Zeren, bestela, Sortukoak ere sortzaileak ote? Ez dakit, bada, Rick.

Agian, influencer horiei sortzaile baino edukiz betetzaile esan geniezaieke, sare sozialak bete egiten dituztelako, lastoz sarri askotan.

Eta Adimen Artifizialari, lapur plagiatzaile? Apailatzailea, muntatzailea, dotoreago egite aldera?

Baina artistendako lagako nuke sortzailetasuna. Kreatzaile ere izendatuko nituzke, euren adimen naturalak edertasuna eta artea egiten dituelako.

Sortuko ditugu, ezta? 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Iritzia
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.