Mende luzez, Gran Canariako Acusa goi-ordokiko kobazulo artifizialak nekropoli gisa erabili zituzten kanariarrek. Eta ehortzi baino lehen, gorpuak kanpoan lehortzen omen zituzten. Baina hipotesi hori bertan behera utzi berri dute leizeetan aurkitutako intsektuek. Cruz de la Esquina kobazuloan aurkitutako 8.000 intsektu baino gehiagoren arrastoak aztertuta, ikerlariek ondorioztatu dute gorpuak hil eta berehala sartu zituztela, deskonposatzen hasi baino lehen.
Gainera, Cambridgeko Unibertsitateko Antiquity aldizkarian argitaratutako ikerlanaren arabera, intsektuek beste ezusteko bat ere eman diete ikerlariei: hilerri modura erabili baino lehen, gizakiek zulatutako leize horiek garia biltzeko erabili zituzten.