Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Garai batean euskal lurretan artoa landa-paisaiaren protagonista zen. Gosearen aurkako elikagai, gizaki eta animalientzat. Artoa, beste hainbeste barazki eta fruta bezala, kanpotik iritsi zen eta bertakotu genuen, hainbeste, euskal etiketa jarri diogula, landare immigrantea gutako bat egin arte 100 urte baino gutxiagoko epean. Artoaren mundu-produkzioa oso altua da egun eta animalien janarientzako gehien ekoizten den zereala bilakatu da. Baina munduko landetan landatu eta jasotzen den arto-landareak ez du iraganeko euskal lurretan ereiten zen landarearekin zerikusirik. Artoa agroindustria modernoaren semea bilakatu denetik, hazi hibridatu bat bihurtuta, ekoizpen maila hobetu diote artifizialki eta hazien erreprodukzio kate naturalerako aukera kendu diote. Hau da, arto kantitatea handitzeko promesa egiten zaio hazia urtero erostearen truk.

Baina hemengo paisaietan mantendu diren tokiko arto gutxiek agroekologiaren funtsak mantentzen dituzte, eta gainera, artoaren kultura bat ekartzen dute aletze bakoitzean. Tokiko maiza landatu, zaindu eta landareari probetxua ateratzeko hamaika teknika eta ezagutza daude eta ereiten den familia eta baserriari estuki lotutako ezagutza bat da, bakoitzak bere etxeko esperientzia-trukoekin.

Artoaren ekoizpena paisaiaren eta sukaldearen parte bilakatzen da, baina ez bakarrik. Arto irina egiteko errota komunaletan ehotu behar da, teknika propioarekin. Errotak eraikuntza ikaragarriak dira, energia transformatzaileak izatearekin batera sukaldeko tresna arkitektoniko direlako. Eta ezin du bestelako sukalde gadget domestikorik errota-eraikina ordezkatu. Neurri handi eta izaera oso zehatzeko harriak behar dira, eta ezaugarri hauek irinaren ezaugarrietan eragin zuzena dute. Taloak egiten du landa eta sukaldea arkitektura-eraikin amankomun bati lotuta izatea. 

Aurki Donostiako Cristina Enean Baztan-Bidasoa bailarako tokiko artoari buruzko erakusketa bat izango da ikusgai, hemen esandakoaren argibide. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.