Hezkuntza, bai ala bai

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Berriz ere hezkuntzari tiraka natorkizue ekonomiako zutabean, PISAko emaitzek behartuta. Berria freskoegi daukagu, dauden erpinak sakon jorratu ahal izateko. Besteak beste, ikastetxeen jabetzaren araberako emaitzei buruz hitz egin genezake, segregazioari buruz, familien arteko arrakala sozioekonomikoaren eraginaz, jatorriez edota hizkuntza ereduez. Hori, berrikuntza pedagogikoaren ardatza alde batera utzi gabe. 

Inprobisaziotik gutxi duen estrategia ez da Pedrosaren meritua, klase borrokaren adierazpen garbia baizik; elite ekonomikoak ongi diseinatu eta bultzatutako hezkuntza erreforma arrakastatsuaren aurrean gaude

Sortutako zalapartaren erdian, bixi-bixi iragarri zuen EAEko hezkuntza sailburuak urrezko neurria: ikasgeletan irakurketarako tarte pausatuak hartu behar dira, curriculuma alde batera utzita. Harritu (eta arduratu) ninduen sailburuaren inprobisazioak, akaso shock egoerari egotzi beharrekoa. Ez da arazoa sailburua baina; sailburu hau etorri moduan joango da, bere goitik beherako harremanak ahaztuko zaizkigu, politiken ondorioak gurekin segituko duten arren. Inprobisaziotik gutxi duen estrategia ez da Pedrosaren meritua, klase borrokaren adierazpen garbia baizik; elite ekonomikoak ongi diseinatu eta bultzatutako hezkuntza erreforma arrakastatsuaren aurrean gaude. 

Ez da kasualitatea: hezkuntza da justizia sozialerako elementu gakoa. Eta hezkuntza modu integralean ikusita, ez esparru teknikora mugatuta. Eraldaketa etorri(ko) da ikasle eta pertsona kritikoak bultzatzen ditugun heinean, ikuspegi sistemiko eta analitikoa sustatuta... eta lurrarekiko eta komunitatearekiko erroak sendotuta. Berriz, kalitatezko hezkuntza gutxi batzuen eskura uzten bada, elite sozioekonomikora mugatzen bada, bizitza duina ere gutxi batzuen esku geldituko da. Arrakalak betikotuko zaizkigu.
Horregatik, gakoa da era kontzientean hezkuntzaren funtzio eraldatzailea berreskuratzea. Lan-esku merkea sortzen duen hezkuntza sistemaz harago joanez, etorkizuna irudikatu eta eraldatzeko subjektuak behar ditugu. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Iritzia Ekonomia Hezkuntza Gizartea
Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.