Karahantepe aztarnategian (egungo Turkian), arkeologoek 11.000 urteko eskultura berezi bat aurkitu dute: gizaki bat leopardo baten gainean irudikatzen du. Aztarnategi berean, lehenago, Neolitoko beste eskulturatxo bat ere aurkitu zuten, bizkar gainean leopardo bat daraman gizaki batena. Eszena hori logikoagoa da, eta ziurrenik ehiza eszena baten parte da.
Aurkitu berri duten irudia, ordea, ez da errealista; gizakia zaldi ganean ibiltzen hasteko oraindik 7.000 urte falta zirenean, leopardo gainean irudikatzeak esanahi sinbolikoa izan behar du ezinbestean. Boterea adierazten du? Natura mendean hartzea? Eraldaketa? Animaliarekiko lotura espirituala? Adituen lana galdera horiei erantzuten saiatzea izango da hemendik aurrera.