“Pasapalabra” euskaraz

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
Jakin nahiko nuke Pasapalabra telebista saioari begira zenbat kateatu garen, eta batik bat joan den astean, jakinda Laura Gonzalo gazte ikaragarri azkarrak erroskoa osorik egingo zuela. Batek baino gehiagok galdetuko zion bere buruari ea nola moldatuko ginatekeen letra festa birila gaztelaniaz beharren euskaraz balitz. Oraingoz ez daukagu telebista programarik (Mihiluzerako primerakoa litzateke), baina Maite Goñik Interneten jakinarazi digu hasi dela euskarazko erroskoak egiten. Hiru mailatako sei ale prestatu ditu eta berriak egin ahala Gaurko Hitza eta euskaljakintza blogetan jarriko ditu.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.