PRINTZA


2003ko maiatzaren 4an
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
Josu Mujika Gipuzkoako Dantza Profesionalaren Elkarteko presidenteak «Gara»n adierazitakoak dira hauek:
« (...) Dantzari batek aurki ditzakeen lan baldintzak oso kaskarrak dira. Euskal Herrian behintzat, ez baitago dantza profesionala egiteko kulturarik. Izan ere, txikitatik euskal dantzak ikusten hezten gaituzte, baina dena da musutrukeko lanaren bitartez. Ondo bazabiltza taldean jarraituko duzu, eta kito.
Badira bertan sortzen diren talde profesional batzuk, baina goi mailako kontserbatoriorik ez dagoenez, formakuntza osatzeko jendea kanpora doa: Madrilera, Bartzelonara eta horrelako tokietara. (...)
Normala da jendea kanpora joatea. Gainera, hemen teknika ikasten duten mutilen falta nabaria da. Gaur egungo dantza eta klasikoa ikastea Euskal Herrian zaila da. Nik dantza ikasi nuen garai hartan baleta egitea oso elitista zen eta jendeak ulertzen ez zuen artea zen. Nire ustez ez dago ezer ulertzerik, gustatzen zaizu edo ez zaizu gustatzen; sentitzen duzu edo ez, besterik ez. Hori bezain erraza da. Hala eta guztiz ere, jendeak arrarotzat hartzen du dantza gustukoa izatea eta horrek eragina dauka. Honen harira, pentsatzen dut sentsibilitate kontua dela eta horretan emakumeek mila buelta ematen dizkiezuela mutilei».


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.