Haziak
Multinazional gutxi batzuk berenganatzen ari dira munduko hazi guztien jabetza genetikoa. Erraldoi horien parean, jendea sare txikietan antolatzen ari da, tokiko hazien berreskuratzeko. Gai honi tiraka, hitzaldi honetan Niko Mendiboure Irisarriko baratzezainak Hazi sarean egiten ari diren lana aurkeztu du, eta Marc Badal luzaidarrak ARGIArekin argitaratu duen Haziak liburuaz xehetasunak eman ditu.
Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte horretako koordinatzaile den Aina Socies Fiol Donostiako Kaxilda liburudendan izan zen hitzaldia ematen, Cristina Enea Fundazioaren Haziera proiektuak gonbidatuta. Euskal Herritik mugitu beharrik gabe, Mallorcara hurreratzeko aukera ederra izan zen, Kantinako sukaldariek prestatutako hango mokadu goxoarekin lagunduta.
Haziak nola egin azaltzen duen jakintza praktikoa eta hazietan datzan ikuspegi politikoa. Biak uztartu dituzte Haziak liburuan Miguel Arribas Kelo-k eta Marc Badal-ek. Hamaika auzi baitaude jokoan hazi bakoitzean: biodibertsitatea vs estandarizazioa, autonomia vs menpekotasun ekonomikoa, transgenikoak vs agroekologia... "Hazia kontrolatzen duenak elikadura kontrolatzen du eta elikadura kontrolatzen duenak herria kontrolatzen du", ohartarazi du Guy Kastler-ek, liburu honetarako propio idatzi duen artikuluan.
Horretaz guztiaz gain, haziak egitea landareen bizi ziklo ederra osorik gozatzea da, Dani Blancok 211 argazkitan jaso duenez.
Irailaren 20an aurkeztuko dute liburua Azpeitiko Elikagunean.
Galdera hau jaso berria dut Bizi Baratzeako postontzian: "Gaia San Joan bezperako familia afarian atera huen, Unanue sagardotegian, Azpeitian. Seguran Santa Engrazia egunean erein behar ditugun haziak bedeinkatzen dira. Erein beharreko hazi guztiak eramatea komeni al da?, edo bakoitzetik banaka batzuk eramanda nahikoa izan ohi den jakin nahiko nuke. Mila esker. Besarkada bat". Aitor Unanue
Eta nire erantzuna:
2022an Nafarroako Liburutegien Sareak martxan jarritako proiektu berezia da hazien liburutegia. Clara Flamarique Goñi da Nafarroako Gobernuaren liburutegi zerbitzuko proiektuen arduraduna, eta honela gogoratu ditu hastapenak: “Zaragozako liburutegian martxan zuten hazien liburutegia ezagutu genuen, eta ideia ederra iruditu zitzaigun. Formakuntza jaso, eta antzeko proiektua Nafarroan abiatzea erabaki genuen”. Interes handia piztu zuen hasieratik ekimenak, eta lurralde osoko 23 liburutegi dira proiektuko kide.
Azken asteotan hazitegian ibili gara udarako barazkien haziak ereiten eta landaretxoak sortzen. Zenbait landare dagoeneko baratzean daude. Lozorroan zeuden haziei baldintza egokiak eskaini dizkiegu esnatu zitezen; edo, beste era batera esanda, jaio zitezen. Eta jaio dira, eta badoaz pixkanaka aurrera.
Haziekin hamaika metafora eta hitz joko egin dira. "Zerbaiten hazia izan", "proiektu baten hazia erein", "etorkizunerako haziak"... esamoldeak ezagun zaizkigu. Zerbait berezia dute haziek.
Udaran jasotzen da hazi mordoa baratzean, izan udako fruituak biltzearekin batera jasotzen ditugunak (tomate, piper, kalabazin, edo luzokerren haziak kasu), izan neguko barazkiak loratzen edo lehortzen utzi ostean datozenak (esaterako, azenario, erremolatxa, baba, ilar, edo porruen haziak). Baratzea alaitu, dibertsifikatu, eta edertu egiten diguten loreak zimurtzean eta lehortzean ere, altxortxoa dakarkigute; hurrengo urtean baratzea berriz loratzekotan beharko ditugun haziak, alegia.
Aste honetako Egonarria saioan Elduaingo Allanegi baserrian duten proiektua kontatu digu Eneko Imazek, eta barazki sorta ederra ere ekarri digu saskirako.
Ikasturteko azken saioan heldu diogu gairik oinarrizkoenari: haziak. Lurraz, elikaduraz, nekazaritzaz, basoaz, zein arrantzaz aritu gara orain arte, baina orain prozesuaren hasierara joan eta Aleka Euskal Herriko Hazi Ekologikoen Elkarteko kideak gonbidatu ditugu.
Esperientziaren atalean, berriz, Elduaingo Allanegi baserriko Eneko Imazek barazkiz beteta saskia ekarri digu.
Nafarroako hainbat udalerritako 50 familiak baino gehiagok hazi espezieak kontserbatu dituzte eta hauetatik 78 berreskuratu dira Sartagudan eta Donezteben dauden etxalde esperimentaletan, INTIA sozietate publikoaren klima aldaketaren aurkako proiektu baten barnean. Besteen artean, "melona" berreskuratu dute, Erriberan desagertzear zen sandia modukoa.
Aleka elkartea egungo hazi-merkatuaren alternatiba sortzen diharduen ekimena da. Beizamako Leundaberri baserrian kokatzen da eta hamabi ekoizleko sarea du oinarri. Haziak multinazionalen esku utzi ditugula dio proiektuko langilea den Kelo Arribasek, eta hazi-merkatu horrek uniformetasuna eta higadura genetikoa nahiz kulturala inposatzen dizkiola gure nekazaritzari. Horren aurrean, eredu agroekologikoaren aldeko apustu argia egiten dute Alekan.
Lurra Herriari Deika ARGIAk eta Agroekologia... [+]
“Arto indigena babesteko” eta “elikadura burujabetzaren alde” hartu zuen Mexikoko Gobernuak arto transgenikoen ekoizpena eta inportazioa baita glifosatoa deitu herbizida ere debekatzeko erabakia 2020ko abenduaren 31n. Orduz geroztik, atzera eginarazteko presioak ez dira gutxitu agroindustriako lobbyen eta AEBetako Estatu Federalaren partetik. Besteak beste, debeku hauek merkataritza librearen aldeko itunen kontra doazela diote agroindustriako multinazional zein ordezkariek. Tartean dugu bistan da Bayer, 2018an 63 bilioi dolarren truke Monsanto erosi zuen talde farmazeutikoa.
Konfinamenduaren insomnio gaua izan dut gaur, eta zer eta Amama pelikula ikusten hasi naiz goizeko laurak jota. Pelikularen osteko lo-kuluxkatik esnatu (esnatu-edo), eta baratzeak eta gure "amonak" lotzen dituen artikulu bat irakurri dut. Lo faltak emozioak eta arreta findu eta pazientzia gutxitu dizkit, eta haserretu egin naiz.
Euskal Herritik Venezuelari Elkartasuna kanpaina martxan da, Venezuela jasaten ari den eraso inperialista gogor honen aurrean herrialdean dauden proiektu emantzipatzaileak babesteko. Horretarako, El Maizal komunara bidaltzeko haziak bilduko dira  ekainetik martxora bitartean. ARGIAk ere bat egin du hainbat eragileren artean abiatutako kanpainarekin. Hemen duzue Hazi bilketari hasiera emateko eginiko bideoa.
Kenya mendebaldeko Migori konderriko tokiz tokiko laborari taldeak galtzorian zeuden. Egun, laborantza eredu ekologikoa eta elikadura burujabetasunaren bidean, talde berriak agertzen ari dira, hazi indigenak sortuz eta elkartrukatuz. Euren arbasoek mendez mede landu jakinduria eta oinordetzan jaso aberastasun miresgarriak hartu dituzte abiapuntu. Lurraren emankortasuna zaindu eta elikagai osasungarriak sortzen dituzte, politika alorrean nagusi diren pentsamoldeak aldatzeko.
Haziak elkartrukatzeaz gain, Jakoba Errekondok solasaldia eskaini zuen martxoaren 10ean. Urte batzuk dira Baztanen Haziaren eguna egiten dena, azkeneko hiruetan gainera, herriz herri aldizkatuz. Horrela, aurtengoa Zigan egin dute, larunbatean;  Zigako Herriaren eta Hazitik Hozie elkartearen artean hain zuzen.
Fruitu sasoia da: gaztaina, hur, intxaur, ezkur, maspil.... Gure paisaietan ugarienak, hala ere, mahatsa eta sagarra. Baliatzen ditugun fruitu etxekotutakoez hitz eginda, alegia. Pentsatuko duzun bezala, hor, han eta hemen, denean, milioika fruitu sortzen ari dira etengabe. Fruitu horiek hazien bidaia-ontziak dira. Haziak hedatzeko eta ahalik eta urruneneko toki egokiren batera iristeko tramankuluak dira fruituak.
Europako Batzordeak iragarri du sakon aztertu nahi duela Bayer konpainiak Monsanto erosteak kalterik egingo ote dion pestiziden eta hazien merkatuari. Bruselak adierazi du fusio-operazioa burutzeak bi arlo horietako munduko enpresarik handiena sortuko lukeela, eta horrek lehiakortasuna gutxitzeko arriskua dakarrela.