Haurren zaintza
			<language>eu</language>
Haurren zaintza
Ikertutakoak kaleratu ditu BBK Fundazioak, haur eskolaren jabeak. Gertakariak iazko ikasturtean jazo zirela jakinarazi dute hedabideek, eta beste hezitzaile batzuek salatu zituztela.
Effie, 2 hilabeteko alabaren heriotzaren erantzule egin ditu epaileak. Samuel Pereira, 24 urteko aitari 22 urteko kartzela zigorra ezarri dio Paueko Assize Auzitegiak, "borondatezko indarkeriagatik eta arriskuan zegoen adingabeari ez laguntzeagatik". Amari, aldiz, (Mairi Jauregui Ibarzabal, 21 urteko donostiarra) 15 urteko kartzela zigorra ezarri diote "haurrari janaria eta zaintza kentzeagatik", baina absolbitu egin dute indarkeriagatik. Haurra 2023ko urtarrilaren 18an hil zen Bordeleko ospitalean kolpeen ondorioz hematomak eta hezurren hausturak zituela, eta desnutrizioa pairatzen zuela frogatuta. 
Zaintza lanen Behatokiaren bidez, Hego Euskal Herriko zaintzaileen profila aztertu dute Cinfa Laborategiek. Familien testuinguruan jarri dute arreta.
Eusko Jaurlaritzaren Familia, Haur eta Nerabeen V. plana aurkeztu du Nerea Melgosa sailburuak asteazkenean. Hamazazpi "trakzio-neurri berritzaile" jaso ditu planak, baina ez dute zehaztu noiz jarriko diren indarrean.
Debekua uztailak 1ean sartuko da indarrean hainbat espazio publikoetan, hondartzak edo parkeak kasu. Araua errespetatzen ez duten herritarrei 135 euroko isuna jarriko diete.
Hamar amona-aitonatik seik akituta bukatzen du, hainbat egunez bilobak zaindu eta gero, eta amona-aitonen %30ak dio haien bizitza pertsonalean eragiten duela biloben zaintzak. Frantziako Estatuko Hirugarren Adineko Behatokiaren datuak dira, Benjamin Muller kazetariak berriki eztabaidara ekarri dituenak. Fenomenoak izena du dagoeneko: "Amona-aitona esklaboen sindromea".
Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain laguntzaileak, geriatria lanak…) modu naturalean sartu dira gizonak, baina bai txikienen irakaskuntzan, bai jangeletan, ez da ia aldaketarik egon”.
Batez beste, adinez gero eta nagusiago bilakatzen gara ama eta aita, hala diote datuek. Biologiari aurre hartu diote ugalketa teknikek, baina guraso zahar ugariko gizartea izatearen inguruan gogoetatzea falta dela iritzi dionik bada.
Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.
Arratsaldez eta gauez lan egiten duen jendea dagoela argudiatuta, 0-3 urteko umeentzat 24 orduz zabalik egongo diren haur-eskolen beharra planteatu du Espainiako Enplegu ministroak. Erreakzio-katea berehalakoa izan da eta agerian utzi du nola ulertzen dugun kontziliazioa, zeren mesedetan eta noren kaltetan.
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez litzateke une berean zenbatzen hasi beharko. Nire ustez, umedun emakumearen baimen-epea hasi beharko litzateke bera guztiz osatuta egon eta gero, eta ez haurra jaio den unean. Erditze guztiak ez dira berdinak, eta, adibidez,... [+]
Seme-alaba jaioberria zaintzeko baimen ordainduaren zati bat aiton-amonei edota gertuko beste norbaiti eman diezaiekete gurasoek Suedian, uztail honetatik aurrera.
Irati Mogollon soziologoak (Lezo, 1991) hausnarketa saioa bideratu du asteazkenean Laudioko Lezeaga Aretoan. Zaintzaren antolakuntzari buruz hausnartu eta etorkizunera begira jartzea proposatu du, bai jendarte moduan zein banaka.
Gurean ere agerikoa den errealitatea islatzen dute Kataluniako datuek: guraso elkarteetan, eskolako bilera eta zereginetan, gurasoei zuzendutako tailerretan… emakumeak dira gehiengoa. “Haurrak heztearen funtzioa amek hartzen dute eta sentsazioa dute gainezka daudela”. Seme-alaben hezkuntzan aitak gehiago inplikatzera deitu dute.
Itxaso, gabezia neurologikoa duen neskatilaren gorabeherak azaltzen ditu dokumentalak; Itxasoren egoera, askorentzat ezezaguna den arren, Euskal Herriko familia ugarik gertutik bizi dute.
Gidoia eta zuzendaritza: Lorea Pérez de Albéniz
Produkzio-zuzendaria: Goiuri Aldekoa-Otalora
Muntaia: Larraitz Zuazo
Irudia: Juantxu Beloki
Animazio-zuzendaria: Juankar Ramos
Ilustrazioa: Eider Eibar
Musika: Borja Barrueta
Soinu-teknikariak: Jone Novo eta Miguel Ramírez<br... [+]]]></description>
Zergatik dago hain gizon irakasle gutxi 3-6 urteko umeekin, Haur Hezkuntzan? Zer esanik ez 0-2 urteko umeekin, haur-eskoletan. Genero rolez, zaintzaz, errezeloez eta umeentzako ereduez mintzatzeko bi belaunaldirekin bildu gara: erretiratu zen arte Haur Hezkuntzan irakasle aritu zen Rafa Lizeaga, eta duela bost urtetik haur-eskoletan hezitzaile dabilen Axi Iriarte. "Norbait oso maskulinoa ikusten dugunean, pentsatu dezakegu ez duela zaintzarako grina izanen".
Euskarazko murgiltzea duten haurtzaindegiak aukeratzen dituzten guraso askok ez du horretarako aukerarik Ipar Euskal Herrian, eskaintza txikiagoa baita eskaera baino. Eskaera horri aurre egin nahian, langile bat gehiago behar dute, baina dirulaguntza publikorik lortu ez dutenez dirua biltzeko kanpaina abiatu dute.
Eskolako lehenengo egunetan haurrei bidea egiten laguntzeko zenbait urrats eman ditu Amaia Biurrun irakasle eta pedagogo sistemikoak.
Iraultza txikien akanpadan parte hartu nuen uztailean, zaintzari buruzko hausnarketa egiteko. Mahaiaren inguruan bost emakume eseri ginen: Arabako etxe- eta zainketa-langileen elkarteko Laura eta Shirley; Denon bizitzak erdigunean taldeko Paula eta Ainhoa; eta Kukuso taldeko partaide, ni neu.
Askotan gertatzen den bezala, Shirleyk eta Laurak beste partaide guztiak “lurra zapaltzera” behartu gintuzten, beren errealitatearen argazki gordina erakutsi zigutenean. Oso aldarrikapen... [+]
Galderaz betetako gurasoa joan da hitzordura: nola eragiten diete haurrei gure espektatibek? Nola gestionatu gatazkak, mugak eta gure beldurrak? Ama eta aitaren rolak aldatu al dira urteotan? Gaizki egiten ari garen sentimendurik al dugu? Nola lortu gure seme-alabak zoriontsu izan daitezen? Gako interesgarri ugari jaso ditugu bueltan, Esther Martinez Gallastegi Argi-begi bitartekaritza elkarteko kidearen eskutik.
Berdintasun Ministerioak Estatuko Zainketen Estrategia martxoaren erdialdean aurkeztea aurreikusten du, Gizarte Eskubideen Ministerioarekin lankidetzan. Legegintzaldia amaitu aurretik, alderdi aurrerakoiek zaintza-sistemaren  ibilbide-orria ezagutarazi nahi dute. Gaiari buruzko eztabaida ez da instituzioetan agortzen; izan ere, zaintza-politika horien beharra azpimarratu da baita ertzetan kokatzen diren mugimendu politikoetatik ere. Estatu mailakoak, nazionalak edo autonomikoak badira ere, guztiak, kapitalismoaren alderdi positibo faltsua adierazten duen eta deskonposizio betean dagoen Ongizate Estatuaren planteamenduan oinarritzen dira.
Mugimendu feministak epe luzerako prozesu bat jarri du martxan, zaintza sistema iraultzeko helburuarekin. Mobilizazio-prozesu gisa planteatu dute, eta lehen mugarria Martxoaren 8an jarriko dute.
2021ean zazpi milioi haur eta gazte baino gehiago hil ziren, Unicefek bildutako datuen arabera. Heriotzetako asko eragotzi daitezkeela salatu du erakundeak, lehen arreta bermatzeko dirua bideratzen baldin bada. Horretarako "borondate politikoa" exijitu dute. Saharaz hegoaldeko Afrikan eta Asia hegoaldean dute heriotza arrisku handiena.
Denbora luzea daramat kontatuko dizuedanari bueltak ematen, baina orain arte ez naiz ausartu paper gainean jartzera. Batik bat nire beldurra da euren buruak aipatutzat joko dituzten pertsonak moskeatzea eta pentsatzea ergela edo bekaiztia naizela. Ez dudanez uste horrelako ezer egia denik, eta oinarritzat hartzen dudanez egoera jakin batzuen karikaturizazioak eta satira puntu batek kritika zorrotza atseginago eta digeritzeko errazago egin dezakeela, hor doa nire hausnarketa.
Titularreko... [+]
Zaintza eta kontziliazioa erraztea helburu duten baimen eta neurriak onartu ditu Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak. Senideak eta senide ez direnak zaintzeko baimen ordainduak, seme-alabek 8 urte bete arte gurasoek hartu ditzaketen baimenak, premia handiagoak dituzten familien aitortza eta ume jaioberriengatiko ordainsariak jasotzen ditu lege berriak, besteak beste.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak otsailean emandako epai batek Espainiako Gobernua behartu du etxeko langileen egoera hobetzera. Irailaren 7an pasako da indarrean egotera lan harreman berria arautzen duen dekretua, eta aurrerakoan, besteak beste, langabeziarako kotizatu eta langabezia ordainsaria jasoko dute legalki diharduten etxeko langileek. Etxeko langileen elkarteek azpimarratu dute oraindik badela zer hobetu etxeko langileen egoerari dagokionez.
Emakumeen Nazioarteko Egunean ere, ijito feministok ikusgai izan nahi dugu eta mugimendu feministan arrazakeriaren kontrako borroka txertatzen lagundu nahi dugu. Horretarako, ezinbestekoa dugu emakume arrazializatuen eta, zehazki, ijitoen errealitateak ezagutzera ematea. Osterantzean, mugimenduak intersekzionalitatearen aldeko jarrera izan arren, praktikan emakume zurien ikuspegia gailenduko da, eta gure lehentasun politikoekin bat ez datozen gaietan zertzelada pare bat ematera mugatuko... [+]]]></description>
Bilbon, Gasteizen eta Donostian Foru Aldundien aurrean egin ditu elkarretaratzeak LAB sindikatuak, "EAJ interpelatzeko"; Iruñean, berriz, PSNren egoitza aurrean egin du protesta.
Bilgune Feministak zaintza lanetan dauden desorekak azaleratu ditu eta helburu hau plazaratu du: "Zaintza lanak aitortu eta birbanatu nahi ditugu eta zaintza eredu publiko eta komunitario bat garatu".  ELA eta LAB sindikatuek zaintza sektoreko langileen baldintzetan jarri dute fokua eta muturreko prekarietate horren erantzuleak seinalatu dituzte: "Zaintzak pribatizatu eta negozio bihurtzen dituena". Arratsaldean herrietan deitu ditu manifestazioak mugimendu feministak eta goizean hiriburuetan mobilizatuko dira sindikatuak.
Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaren digitalizazioaz pentsatzeko modu ezberdinak aurkitu izan ditut: batetik, teknologia gizadia salbatzeko gai dela esaten duen kontakizuna, eta bestetik, teknologia gizakiaren eta naturaren lanetan laguntza soil bezala ulertzen duen kontakizuna, ondorioz gaizkion arazoak konpontzea gizakion esku baino ez dagoela ulertuz.
Mundu mailako inkesta egin du Jaioberriaren Zaintzarako Europako Fundazioak eta adierazi du emakumeen %50-i ez ziotela utzi ondoan lagunik izaten erditzeko prozesuan. Zainketa intentsiboetara eraman zituzten haurren %21ak ez du gurasoen bisita bakar bat jaso. Bularra ematea asko jaitsi da ospitaleetan aplikatu diren neurrien ondorioz eta azala-azalarekin bezalako praktika sinpleak eten egin dira mundu osoan.
Pandemiak agerian utzi ditu, bere gordintasun osoan, zaharren, haurren eta dependentzia egoeran dauden herritarren arreta-eredu neoliberalaren ondorioak. Konfinamendu garaian loratutako diskurtso kritiko eta alternatiba komunitarioak sendotzeko unea da orain.
Aldarrikapena publiko egin dute berriz ere: bikotekiderik gabe guraso izatea erabakitzen dutenei amatasun baimena baino ez dagokie Hego Euskal Herrian, umea duten bikoteek epe luzeagoa eskaini diezaioketenean haurra lehen hilabeteetan zaintzeari. Guraso bakar direnentzako diskriminatzailea eta jaioberrien kaltetan dela salatu dute.
3 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko langileen kontratazioa diruz laguntzen duen moduan, pandemiak eragindako kontziliazio arazoei aurre egiteko 3 eta 14 urte arteko seme-alaben zaintzarako langileak hartzea ere lagunduko du Eusko Jaurlaritzak.
Urtarrilaren 25ean greba egin zuten Haurreskolak Partzuergoko langileek, LAB, Steilas eta ELA sindikatuek deituta. "EAEko Lan Sailak ezarritako gehiegizko zerbitzu minimoek, eta Haurreskolak Partzuergoko gerentziak greba desitxuratzeko egindako ahaleginek ez dute langileen borroka geldiarazi eta % 65eko jarraipena izan du grebak", sindikatuek adierazi dutenez. Greba eta mobilizazio gehiago iragarri dituzte.
EH Bilduk zaintza partekatuaren 2015eko legea erreformatzeko proposamena egin du, indarkeria matxistagatik auzipetutako gurasoei seme-alaben zaintza partekatua ukatzeko asmoz. Legea berrikustea onartu da Legebiltzarrean: alde agertu dira Elkarrekin Podemos, EAJ eta PSE, abstenitu egin da PP, eta kontra bozkatu du VOXek.
LAB, ELA eta Steilas sindikatuek deitu dute greba: "Aurrekontu faltagatik Haurreskolak Partzuergoan indarrean dagoen Lan Hitzarmena eta sinatuta dauden akordio desberdinak ez dituela betetzen onartu du Zorione Etxezarraga Partzuergoaren gerenteak Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean" adierazi dute. Eta ikasturte honetan oraindik mahai negoziatzailea elkartu ez denez, "pazientzia agortu" zaiela. Haurreskolak Partzuergoaren erabateko doakotasuna eta sarbide unibertsala ere eskatzen dute.
Hiruki gatazkatsua liburua argitaratu berri du Susa argitaletxeak Lisipe bilduma feministaren baitan. Zaintza eta lana uztartzeko eztabaidari, hirugarren erpin bat gehitu dio Marina Sagastizabalek: militantzia soziopolitikoa.
Egun enpresa pribatuen esku dagoen zaintza profesionala publikoa, duina, unibertsala eta doakoa izan behar dela aldarrikatu du ELAk.
Zaintza lan profesionalak publikoak, duinak, unibertsalak eta doakoak izan daitezela aldarrikatzea izango du xede Hego Euskal Herrian egingo den grebak.
... eta mugimendu feministatik pentsakera hori irauli behar dugu: arazoa sistema patriarkal, arrazista eta kapitalista da!
Martxan dira isolamendu prozesuak birusaren agerraldien lekuko izan diren Euskal Herriko zenbait ikastetxetan.
Koronabirusak bistan utzi ditu sistema kapitalistaren josturak, eta edonork esango luke horiek errematatzeko xedea izan duela agintariek egindako osasun krisiaren kudeaketak. Bizitza eta kapitalaren arteko norgehiagokak goia jo duen osasun larrialdi egoeran ere, gobernuetatik alor ekonomikoaren alde egin dute postura, bizitzaren sostengua besteren kargu utziz. Egiteko horren zati handia familiengan erori da; konfinamendua agindu zenetik, eta eskolen euskarria faltan, hainbat etxetan larri dabiltza soldatapeko lana eta lan erreproduktiboak uztartzeko eginkizunean. Lan zama hori eremu pribatuan nola eragiten ari den jakin asmoz, zenbait etxetako atea jo dugu, itaun nagusi bat buruan: familiek badute gaitasunik egungo zaintza lanen kargari eusteko?
Udaleku publikoak ixteko Jaurlaritzak egindako eskaria berez gomendioa dela baliatuz, Oñatiko Udalak erabaki du udalekuak ez ixtea eta Donostiakoak eta Pasaiakoak berriro zabalduko dituzte, egoera berraztertu ondoren. “Haurren ongizatea da oinarrizko premisa”.
Adunako Udalak bando bidez jakinarazi du COVID-19ak eragindako kalte ekonomikoak arintzeko diru-laguntzak emateko deialdia zabaldu duela. Eskolak eta eguneko zentroak itxi izanaren ondorioz umeak edo zaharrak zaintzeko kontratazioak egin edo lanaldia murriztu dutenei 600 euroko diru-laguntza emango die. Ateak itxi behar izan dituzten denda txiki eta ostalariei ere emango die laguntza, 500 eurora arte. Udalaren aurrekontuan 25.000 euroko poltsa onartu du horretarako.
Haurreskolak Partzuergoak jakinarazi du irailera arte ez dituela haurrentzako ateak zabalduko. Aldiz, haurtzaindegi pribatu batzuek "kasu batzuetan, prebentzio planik gabe" zabalduko dituztela salatu du LABek. Sindikatuak irailerako ratioak jaistea eta espazioak berrantolatzea ezinbestekoa izango dela adierazi du.
Edo, bestela esanda, olibak biltzeko sare batekin dilistak harrapa al daitezke? Bi galdera horien erantzuna, ñabardurarik gabe, ondokoa da: ez, iragazkiaren zuloetatik ihes egiten dute.
Jose María Paricio Valentziako pediatra da eta 40 urteko esperientzia du Osasun sistema publikoan. Aita eta aitona izateaz gain, edoskitzearen eta hazkuntzaren defendatzaile ezaguna da. COVID-19 iritsi eta lehen egunetan edoskitzea deabrutzen hasi zutela eta, bularra ematea eta koronabirusa bateragarriak direla informatzen hasi zen berak zuzentzen duen e-lactancia webgunean. Heike Freire pedagogoarekin batera, haurren beharrizan, eskubide eta konfinamenduaren ondorioei buruzko hainbat artikulu argitaratu du.
Bai, eskolak asko du zaintzatik (bere adiera zabalenean) eta bai, etxe askotan sortu den kontziliazio arazoari erantzutea beharrezkoa da, baina bestelako neurriak hartuz, Espainiako Gobernuak egin duen planteamenduarekin haserre baita irakasle ugari: gogoratu dute Haur Hezkuntzaren funtzioa ez dela seme-alabak bertan “aparkatzeko” lekua izatea, gurasoak lanera joan ahal izateko.
Hamalau urtetik beherako haurrek goizeko 09:00etatik gaueko 21:00etara bitartean aire zabalera ateratzeko baimena izango dute, adin nagusikoa den norbaitek lagunduta eta gehienez ordu beteko paseoa egitera. Maskara eramatea gomendatu du Espainiako Gobernuak, eta jostailuak aldean eramateko aukera izango dute.
Jasotako kritika andanagatik iritziz aldatu behar izan du Espainiako Gobernuak. "Espainiakoa entzuten dakien gobernua denez", Osasun ministro Salvador Illak adierazi du haurrek paseoak emateko aukera bermatuko dutela. 
Azkenaldian, haurtzaroa eta koronabirusari buruzko hainbat zalantza, iritzi, aurreiritzi, amen-omen eta uste oker zabaldu dira, eta horietako asko beldurraren ondorio dira. Haurtzaroaren profesionalak garen aldetik, eta ideia faltsu horiek hainbat modutan eragiten dutenez, konfinamendu-aste hauetan gehien errepikatu diren ideia horietako batzuk argitzeko erantzukizuna dugu.
Ondokoa martxoaren 27an, hedabide honen mendeurrena ospatzeko ekitaldien baitan, ARGIAk eta Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioak elkarlanean antolatutako “Zaintzako langileen borrokak” mahai-ingurua duzu, paperean jasoa. Kolektiboa behar lukeen baina oro har pribilegio gutxien dituzten jendarteko sektoreek —emakume prekario, edo prekario eta migratuek — sostengatzen duten horretaz mintzatzea xede, zaintza lanen gaia mahaigaineratu zen martxoko arrats hartan Bilboko Kafe Antzokian.
"Inude" hitza entzutean, XIX. mendean hirietan familia aberatsen haurrak zaintzen zituzten emakumeak etorri ohi zaizkigu gogora. Urtero oroitzen ditugu gure kaleetan dotore jantzitako emakume haiek. Errealitatea baina, jai giroan irudikatzen duguna baino askoz konplexuagoa zen. Hernaniko kasua aztertu dugu Hernaniko Udaleko Berdintasun Sailaren beka bati esker, eta aurki liburu formatuan argia ikusiko duen ikerlanaren zertzelada batzuk ekarri ditugu orriotara.