Eztabaida berriak ari dira loratzen gurean, aspaldi behar genituenak. Hogeitamar urte eta gero, hasi gara hitz egiten askatu beharreko korapiloez: subjektu politikoa eta lurraldetasuna, barne antolamendua eta lurralde historikoak, identitatea eta independentzia...
Azken esparru honetan sartzen da bete-betean euskararen eta independentziaren arteko harremana. Eta lehen unetik ari da plazaratzen exijentzia moduko bat euskaltzaleoi independentziaren alde konprometitu gaitezen, erabat segurua bailitzan independentziak –eta berak bakarrik– bermatuko diola etorkizuna euskarari.
Eta ez, ez da gauza segurua. Independentzia prozesu batzuk bai garatu dira bertako hizkuntzan edota bere mesedetan –errepublika baltikoak, Katalunia...– baina beste batzuk ez –Irlanda, Eskozia...–. Esango nuke bata edo bestea gertatzen dela hiztun komunitate bakoitzaren tamaina eta indarraren arabera, eta hori horrela bada gure komunitatea asko indartu beharko dugu balizko independentzia euskararen mesedetan izan dadin.
Bada beste kontu bat ere: independentzia irabazteko aski izan liteke hautesleen %51a lortzea, nahiz % 49a aurka egon. Ordea hizkuntza bat normalizatzeko ez da aski %51 hori, gutxieneko baldintza da ulermen unibertsala, besteak beste. Eta gainera komeni da aurkakoak izatea ahalik eta gutxien.
Gauzak horrela, euskararen normalizazioak eskatzen du independentzia zaleek euskaraz egitea, baita unionistek ere. Hizkuntzaren biziberritzea ezin da mugatu bi esparruetako batera. Ikuspegi honetatik, euskaltzale banakoak izango du bere hautu politikoa, tartean independentziarena. Baina euskararen gizarte erakundeei ez dagokie hauturik egitea.
Zilegi den moduan independentzia zaleek nahi badute hautesle euskaltzeak ere gurdira igotzea hartu beharko dituzte konpromiso zehatzak hizkuntzaren gainean. Ezingo dute hizkuntzaren gaia alboratu geroko gerotan, iraganean maizegi gertatu izan den moduan; alderantziz, garbi azaldu beharko dute nola egingo dion mesede independentziak euskararen normalizazioari.
Adibide egokia da Urtzi Urrutikoetxea independentzia zalearen txio hau: “Eusk(al) estatuaren 1. lanetakoa, besteek analfabetismoaren aurkako kanpainekin lez, monolinguismoaren aurkakoa egitea”. Hori litzateke modua euskaltzale banakoak independentziaren alde jartzeko.
Bitartean, ez ditzagun euskara eta independentzia uztarrian lotu, ez eta elkarren kontra jarri.
Euskaraldiaren laugarren edizioaren bezperatan egon gara Goiatz Urkijorekin. Hirugarrenean apalaldia sumatu zuten; bigarrena pandemia betean egin izanak ez zuen askorik lagundu. Aurtengoa herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa izatea dute helburu. Oraingoz pozik daude tokian tokiko... [+]
Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]
Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]
Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]
Gasteizen egin duten ekitaldian ireki dute izen ematea, laugarren edizioa hasteko bi hilabete falta direla. Erakundeetako ordezkariak, herritarrak eta entitateetako kideak agertu dira, besteak beste. Euskaraldiaren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Taupa... [+]
Korrikaren "bihotza eta burua" erakutsiko ditu dokumentalak. Proiektua gauzatzeko, herritarren babesa "ezinbestekoa" izango dela adierazi dute AEK eta Mirokutana ekoiztetxeak, eta apirilaren 25era bitartean crowdfunding kanpaina bat abiatuko dute jalgihadi.eus... [+]
25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]