Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Bizkaia Turismo Argia
Orrialde nagusiraTrebiñoko konderriaNola iritsiZer ikusiArgazkiak ikusi
Trebiñoko konderria Gasteiz-Argantzun-Trebiño-Faidu-Laño-Arriluzea
Sarrera Nola iritsi Zer ikusi Informazio praktikoa Argazkiak

Nola iritsi ARGANTZUN-TREBIÑO-MARKINIZ

Ibilbidearen 18. kilometroan La Puebla de Arganzon irteeran autobidetik aterako gara, eta Argantzun bertara kilometro bete geroago iritsiko gara. Konderria osatzen duten bi udalerrietako bat da berau (bestea Trebiño da), nekazaritzan diharduen herritxoa hain zuzen.

Berau zeharkatu ostean, berriz ezkerretara egin, eta N-1 errepidean sartu beharrean zuzen joko dugu, Trebiñorantz. Horrenbestez, zonalde honetan nabarmentzen diren laborantza-lur eta mendi baxuez osatutako paisaia lau samarrean zuzen goazela, 23,5. km-an Añastro izeneko herrixka pasatuko dugu.

5 km. aurrerago, azkenean, Trebiñoko erdigunean sartuko gara, mila inguru biztanle dituela (udalerri osoa) Konderriko hiriburutzat jo dezakegun herri nekazaria. Ibaiuda ibaia eta Arrieta errekak bat egiten duten lekuaren inguruan, Trebiñoko herrian Jauregi Zaharra edota S. Vicentejo eta San Formerio ermitak bisita ditzakegu.

Erdigunea ezkerrean utziz eta gure bidean ekialderantz jarraituz, 33,5. km-an Konderriko bidegurutzerik garrantzitsuenera iritsiko gara, Armentiako Bentak (Ventas de Armentia) izeneko lekuan, perpendikularki Gasteiz eta Arabako Errioxa lotzen dituen errepidea pasatzen baita. Guk lehenbizi ezkerrera jo behar dugu, Bernedo-Vitoria norabidean, eta 100 metrotara eskuinerantz aldatu, Bernedorantz. 5. km aurrerago aldiz, eskuinera Leize artifizialak iragartzen dituen (euskaraz zein erdaraz) kartela ikusiko dugu, eta horri segituz Faidorantz hurbilduko gara. Bide berri honetan, Samiano herrixkan ezkerrerantz egin behar dugu.

KOBAZULO TROGLODITAK

Azkenik, kilometro bat lehenago Mesanza etxaldea atzean utzi ondoren, 42. km-an gure lehen helmuga garrantzitsura iritsiko gara, haitzulo harrigarriak erakutsiko dizkigun lehen herritxora alegia: Faidu. Herria izen bereko kaletik zeharkatu ostean, segitzea galarazten digun seinalearen ondoan aparkatu, eta ezker aldetik gorantz abiatzen den bidezidorrak 10 minututan Haitzaren Andre Mariaren Haitzuloraino (Cueva da Nª Sª de la Roca) edo baseliza harrigarriraino eramango gaitu. Herrian giltza eskatu badugu haitzaren kontra jasotako ermita ikaragarri honetan sartu ahal izango gara.

Berriz ere errepidean aurrera eginez, 50. km-an eskuinetara joko dugu, Lañorantz. Lehenbizi Udaletxeraino abiatuko gara, bertan kobetako giltzak eskatzeko, tartean eskuinean aipatutako haitzuloetako batzuk ikusteko aukera dugula. Herritik km. bat atzera eginez, ezkerretara bidexka bat irteten ikusiko dugu; hari segituz gero, 40 metrotara dagoen bidegurutze handi batean aparka dezakezue.

Hortxe bertan, berriz ezkerretara beste bidexka bat abiatzen da, lerro zuri-gorriz seinalatua. Laborantza-eremu bat ezkerrean utzi eta beste batean sartuko da, azken honen erdian bukatuz. Puntu honetaraino iritsi baino pixka bat lehenago eskuin aldetik bidezidor bat irteten dela ikusiko dugu gorantz, berriz ere marka zuri-gorriak dituena. Hortik aurrera bidea segitzea oso erraza da.

Horrenbestez, gehienez 20 minuturen bueltan lehen kobazulora iritsiko gara. Beste kobazulo guztiak 5 minututara daude, bideari jarraituz gero. Koba artifizial hauetan tamaina ezberdineko hilobi harrigarriak ikus daitezke, ustez bisigodoen garaiko (X. m.) nekropoli edo hilen errito-leku izugarria zena.

Gizakiak sortutako bigarren kobazulo beldurgarri hauek bisitatu ostean, errepideko bidegurutzera itzuli (58 km.) eta zuzen Markinizerantz abiatuko gara, tartean Urarte herria pasatuko dugularik. 63. kilometrorako Markiniz herria inguratzen duen paraje ikusgarri eta harrigarria behatzen hasiko gara: monolito edo haitz handiak, horietan zulatutako haitzuloak eta abar ederra.

Alde batetik, elizaren atzealdean, eskuinetik irteten den bidezidorretik, Sasualde Haizpitartean sar gaitezke, monolitoz beterik ageri den paraje izugarrian. Beste alde batetik, Arriluzearako bidetik oso gertu eta ezkerretara, San Joan Ermitaren atzealdean, haitzuloz beteak ageri diren hareharrizko monolito-ilara ikaragarria ageri zaigu. Baten bat gotorleku ere izandako da, eta barnean haitzean tailatutako eskailera bat ere aurkituko dugu. Benetan harrigarria.

Azkenik, ibilbidea 3,5 km. aurrerago amai dezakegu, Arriluzea herrixkan, sekulako haitzulo-haitzakiz

Zer ikusi

FAIDU
HAITZAREN ANDRE MARIAREN HAITZULOA
Barruan bata bestearen gainean zulatutako haitzulo edo galeriak aurkituko ditugu, osotasun zeharo harrigarria eratuz. Ermitan bertan margo polikromatuak ere ikusteko parada izango duzue, haitzean bertan tailatutako erretaulan. Hirugarren “solairuan” berriz, bi hilobi eta horiekin loturiko marrazkiak ere topatuko dituzue. Arrokan bertan, azken kobako sabaitik, neolitikokoak izan daitezkeen grabatu batzuk dituen beste zulo bat ere bisitatu liteke; hori bai, ez zapaldu sabaiko teilak, oso hauskorrak dira-eta. Esandakoa, aluzinatzeko moduko koba-ermita duzue.

Argazkiak

Trebiñoko kobazulo trogloditak harrigarriak agertzen zaizkigu


Markiniz inguruko parajea haitzarrez zipriztindurik aurkezten zaigu

Orrialde nagusiraTrebiñoko konderriaNola iritsiZer ikusiArgazkiak ikusi

Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403