Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Bizkaia Turismo Argia
 
Orrialde nagusiraGipuzkoa barnealdeaNola iritsiZer ikusiInformazio praktikoaArgazkiak ikusi
Gipuzkoako Barnealdea Arantzazu-Oñati-Loiola-Bergara
Sarrera Nola iritsi Zer ikusi Informazio praktikoa Informazioa Argazkiak Argazkiak


Nola iritsi OÑATI-ARANTZAZU

GIPUZKOAREN arimaren zati bat apuntutzat aukeratu dugun inguru honetan aurki genezake. Izan ere, Arantzazuko Monastegia euskaldunon artean bisitatu eta maitatuenetakoa da, kondairarengatik, elizarengatik eta baita inguratzen duen paraje basati izugarriarengatik.

Bertako fraide baten esanetan "lehen eliza modernoa" kontsidera genezakeen artelan erraldoi hau, bere garaian oso iskanbilatsua izan arren, gaur egun euskal arte modernoaren lanik garrantzitsuentzat jotzen da.

Jaitsiera goiko partea bezain ikusgarria da, batez ere ezkerraldean geratzen zaizkigun horma garai eta arrokatsuek sortzen duen paisaiari esker. Tarteka, parajea mirestu ahal izateko behatoki naturalak ditugu.

9. kilometroan Oņati herri monumental ederrean sartzen gara, zentrua gure ezkerraldean dugula. Gipuzkoako osotasun arkitektonikorik bikainenetakoa, bertako eraikin zibil eta erlijiotsu ugari eta ederren artean Sancti Spiritus Unibertsitatea nabarmentzen da, euskal Berpizkundeko benetako harribitxia.

Zer ikusi

OŅATI
ARANTZAZUKO SANTUTEGIA
SANCTI SPIRITUS UNIBERTSITATEA
SAN MIGEL PARROKIA
BIDAURRETA MONASTERIOA

ZULOAGA margolariak "Euskal Toledo" deitu ziola diote, eta arrazoirik ez zitzaiokeen falta izango. Izan ere, gorabeheraz betetako herri honek bisitariari aberastasun monumental zabala erakusten dio, bertako Unibertsitatea bezalako harribitxiak adibidez.
Gainera, soberan dituen ingurune ikusgarrien artean Euskal Herrian Andra Mariri eskainitako santutegirik ospetsuena izan daitekeena gordetzen du, Arantzazukoa, hain zuzen ere.

JAUNEN MENPE Inguruko monumentu megalitikoek erakusten diguten moduan paraje hau aspalditik populatua izan da, batez ere Neolitiko eta Brontze Arotik.

Dena den, gaur ezagutzen dugun Oņati XIII. eta XV. mendeen artean sortzen joan zen. Horrela, berau aipatzen duen eta ziurtzat jotzen den lehen agiria XIV. mende hasierakoa da.

Hurrengo mendeetako historia sendien arteko liskarrek (banderizoen borrokek), populazioren askatasun nahiak eta bi probintzien artean bizitzeak markatuko ditu.

Lehenbizi, Oņati Gipuzkoan barne kasu bitxia dela esan behar da, zeren zuzenean Erregearen menpe bizi beharrean (Hego Euskal Herriaren gehiena bezala), hainbat mendetan zehar lehenbizi Jaurerri eta gero Konderri izan zen. Horrek esan nahi zuen belaunaldiz belaunaldi populazioak noble-sendi baten nahien menpe bizi behar izan zuela: Oņatiko Jaunen menpe.

XV-XVI. mendeetan egoera honetan bizi ziren beste herri gehienak Koroaren eskuetan geratuz joan ziren bitartean (Arrasate, Ganboa, Araia...) Oņati salbuespena izan zen.

Ondorioz populazioak lehendik zetorren askatasun-borrokari indar handiagoz ekin zion, lehenbizi matxinadekin, eta geroago, Kontseilu eta Eliz-Batzarrearen laguntzaz, legalki.

1652an azkenik, Gipuzkoako foruaz gozatzeko aurkeztu zen auzi legala galdu arren, pixkanaka Gebaratar Kondeen urruntzeak eta ideia politiko berriek azkenean Oņatiko Kontseiluaren finkapena ekarri zuten.

1845ean, dekretuz Jaunen Eskubideak ezabatzean, Oņati Gipuzkoan sartu ahal izan zen, bere desioa betez. Sendien arteko borrokei dagokienez, inguru honetan oso gogorrak izan ziren, batik bat Lazarraga Ganboatar eta Uribarri Oņatiarren artekoak. Azkenean, bien arteko bakea eta Udal botere-txandaketa etorri zen, 1747an Udaletxea eraikitzen hasi zen arte. Bere armarrian biak agertzen dira, arranoak eta oreinak sinbolizaturik.

Bukatzeko, herriaren bizitzan garrantzi handia izan duen "Sancti Spiritus" Unibertsitatea derrigorrez aipatu behar dugu. 1542an Rodrigo Sanchez de Mercado Zuazola Avilako Apezpikuak sortua gorabehera batzuekin 1901. urtera arte eman zituen eskolak, euskal kulturan eragin nabarmena izanez.

Herrialdea
Gipuzkoa
Donostiara
74 km.
Altitudea
231 m.
Biztanleak
10.660
Euskaldunak
%80
Azalera
108 km2
Dentsitatea
99 bizt./km2
Jaiak
Korpusa (Korpus igandean)
San Migel (irailak 29)
Arantzazuko Ama (irailak 9)
Errosarioko Ama (urriko 1. igandea)

 

 

 

 

 

 

 

Informazio praktikoa Informazio praktikoa
OÑATI
Turismo Bulegoa
Foruen Enparantza 4
943 783 453
Udaletxea
943 780 411
Udaltzaingoa
943 780 411
Ertzaintza
Bidebarrieta 2
943 782 312
Anbulategia
San Juan kalea, 17
943 782 812
Kotxe tailerrak
- Talleres Amets-Ford
(garabi iraunkorra)
Berezano auzoa
943 781 950 /782 592
- Garaje Oñati
Gorribar Goiti z/g.
943 781 350
Jatorduan
- Etxe-Aundi Jatetxea
Torre auzo 9
- Txope Kua Jatetxea
Uribarri auzoa 5.
- Urtiagain Jatetxea
Uribarri auzoa.
- Lizar-Etxe Jatetxea Olabarrieta auzoa.
- Garoa Jatetxea- San Lorenzo 29-30.
Jan eta lo egiteko
- **Hotel Soraluze- Uribarri auzoa (Arantzazura bidean). 943- 71 61 79.
Log. bikoitza 7.650 pzta.
- **Hostal Etxeberria
R.M. Zuazola 15.
943- 78 04 60. Logela bikoitza 3.500-4.800 pzta.
- Arregi Nekazal Etxea Garagaltza 19.
943- 78 08 24
Logela bikoitza 5.000 pzta.
Debagoienako Mankomunitatea-
Turismo Ekintzetarako Zentroa
Santa Ana Antzokia
943 78 31 67
Faxa 943 79 67 72

ARANTZAZU
Jatorduan
Zelai-Zabal Jatetxea Arantzazu auzoa.
Jan eta lo egiteko
*Hotel Sindika
Arantzazu auzoa 30
943 781 303
Logela bikoitza 6.000 pzta.
*Arantzazuko Hospederia-Hotela
Arantzazu auzoa 29
943 781 313
Logela bikoitza 4.800 pzta.

Argazkiak


Arantzazuko Monasterioa euskal artean mugarria izan da.


Monasterioko aurrealdea arrantzez beterik dirudi.


Arantzazu barrutik kanpotik bezain harrigarria da.


Unibertsitateko kaperaren detailea.


Oñatiko San Migel Elizaren klaustroa herria zeharkatzen duen ibaiari ezinhobeto egokitzen zaio.


"Sancti Spiritus" Unibertsitateko aurrealdea ikusgarriki landua dago.

Oñatiko Udaletxearen eta aurreko plazaren ikuspegia.
Orrialde nagusiraGipuzkoa barnealdeaNola iritsiZer ikusiInformazio praktikoaArgazkiak ikusi

Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403