Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Bizkaia Turismo Argia
Orrialde nagusiraGipuzkoa barnealdeaNola iritsiZer ikusiArgazkiak ikusi
Gipuzkoako Barnealdea Arantzazu-Oñati-Loiola-Bergara
Sarrera Nola iritsi Zer ikusi Informazio praktikoa Argazkiak

Nola iritsi BERGARA-ARRASATE

UROLATIK DEBA GARAIRA
Horrenbesteez, Urolaldeko panoramika politak eskaintzen dizkigun gorako bidean 8 km. egin ostean, Elosuara (ezkerrera auzora lehendabizi eta zuzen mendatera gerotsuago) iritsiko gara. Gainean bertan askaldegi bat dago.

7 kilometro jaitsi ostean Bergaran sartuko gara, Gipuzkoan monumentu interesgarri gehien duen herrietako bat. Alde zaharra ezkerrean utziz, herria eskumarantz zeharkatu eta errepide nagusira iristean ezkerrera jo, horrela berriz herri monumentalaren ondotik pasatuz, Arrasaterantz.

Arrasateko hasieraren ezkerraldean (Musakola auzoan), landarez ikusgarriki estalia aurkituko dugun San Isidro Baseliza ederra pasatu ostean, laster bertako alde zahar interesgarrian barneratzeko moduan izango gara.

Arreta deituko diguten lehen elementuak antzinako harresien sarrera-arkuak izango dira, XVIII.ean berrituak: Portaloia (garrantzitsuena, Iturriotz kalean), Iturriotz Kantoikoa, eta Zurgin Kantoikoa. Honen aurrean XVII.eko Monterron Jauregia dugu, armarri bikainez.

Alde zaharra Iturriotz (Artazubiaga Jauregia), Erdiko eta Zurgin kale paraleloek osatzen dute, erdian Plaza Nagusia dagoela. Azken honetan, Udaletxe barrokoa (armarri handi batekin ) eta San Joan parrokia gotikoa eta erdian Andikano-Loiola galeriadun jauregi ederra ditugu.

Zer ikusi

BERGARA
Monumentuz
josita dagoen hiri hau 1268an fundatu zen, nahiz eta berataz lehen idatzia 1050ekoa izan eta inguruko trikuharriek erakusten duten moduan aspaldidanik populatua egon.

Bestalde, historian bere lekua ere badu, 1839an Lehenago Gerra Karlistari amaiera eman zion Espartero liberalaren eta Maroto karlista jeneralen arteko "Bergarako Besarkada"ri esker.

IKUSTEKOAK.
Bisitaldia San Martin Plazatik hasiko dugu, bertan monumentu konzentrazio handia dugulako.

Gure begirada lehendabizi erakarriko duena arkupedun Udaletxe barrokoa da. XVII.ean harlanduz egina, kanpoaldean armarriak eta barrualdean XV.eko koadro flamenko ederra dauzka. Atzean San Pedroren kanpandorrea dugu. Alboan, ezkerraldera, Jauregi Etxea dugu. Fatxadan dagoen erliebe zoragarria Gipuzkoan bakarra da.

Honen pareko eskailerak hartuz (erliebea hobeto ikusiko dugu) San Pedro Ariznoakoaren Parrokiara iritsiko gara. Hiria bera baino zaharragoa izan liteke, eta 1521ean berriztatzen hasi ziren, gotiko estiloan. Gero, Berpizkundeko estiloa hobetsi eta lanak mende oso bat atzeratu ziren, 1646an inauguratu zela.

Elizatari eta dorretxe barrokoak geroagokoak dira. Udaletxearen parean XVII.eko "Nobleen Errege-Mintegia" dago. Ilustrazio garaian Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen menpe geratu eta Espainiako lehen zentru kulturala bihurtu zen. Gaur egun Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala delakoaren egoitza da.

Enparantzaren eskumaldera dugu XVII.eko Eizagirre Etxea, eta horik aurrera, Artekale eta Barrenkalen zehar, jauretxe bilduma zabala: Azedo-Loiola, Irizar, Arrese, Arostegi...

Batzuetan armarriak edo zutabeak nabarmentzen dira, besteetan aurrekaldeko apainketa, eta ertz batean egindako balkoi dotorerik ere aurkituko dugu. Argi dago, hiri monumentala da.

Arrasateko bidean aldiz, beren lehiarekin XVI-XVII.eko hiriko gora-beheretan eragin zuten bi sendien dorretxe dotoreak aurkituko ditugu: Ozaeta eta Gabiriarrenak. Azkenik, Orixondok Santa Marina Eliza ere aipatu behar dugu. Ondorioaz, Bergara bere ondare artistiko-arkitektonikoa hobekien zaindu duen Gipuzkoako herrietako bat dela esan dezakegu.

Herrialdea:
Donostiara:
Altitudea:
Biztanleak:
Euskaldunak:
Azalera:
Dentsitatea:
Jaiak:
Gipuzkoa
63 km.
155 m.
13.610
%68
77 km2
198 bizt./km2
Herriko Jaiak (Aste Santu osteko 50 egunera)
San Pedro (ekainak 29)
San Martziak (ekainak30)
San martin Agirrekoa (irailak 16)

 

 

 

 

 

Argazkiak


Armarri landuak, edonon ikusgai Bergaran.


Kolonial kutsuko etxe ikusgarria.


Arrasateko sarreran, udaberritik aurrera, San Isidro baselizaren gaineko ikuskizunaz goza dezakegu.

Orrialde nagusiraGipuzkoa barnealdeaNola iritsiZer ikusiArgazkiak ikusi

Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403