Bada autopista bat Durangotik Santanderrera...

  • Eta bide kaxkarrez joan behar dugu, sasirik sasi Baxenabarrera. Egunkari baten orri politikoenak politika ataletik at direnak badira, azpiegiturek mapan egiten duten lerro zuzena ez du Jainkoaren eskuak marraztu. Hark egin zituen bereak Maradonaren gol ospetsuan.

Ilustrazioa: Joseba Larratxe

2017ko abuztuaren 17an - 11:21

Planteamendu politikoa da gure azpiegiturena. Nora erraztu nora zaildu. Non ordaindu non doan. Gu gara zazpi probintzia.

Bada autopista bat Durangotik Santanderrera. Urrun da Baigorri. Eta gero eta urrunago, esango nuke.

Gure kulturgintzaren makulu bankuak bilakatu direnetik, sibarita ez ote garen bihurtu. Ardoa asteburuetan bakarrik edaten den lez, kriantza ona betiere, jokatzen dugu kultur kontsumoaz. Hurbileko kontsumo txikia baztertu udako jaialdi handiaren truk. “Dena ikus liteke hor, Eneko”, diost jendeak. “Saturazioa dago kultur eskaintzan” diotenek inoiz ez diote kirola saturatua denik.

Futbol zelaia eta frontoia beharrezkoak dira, herri bakoitzean bat eta kalitatezkoa. Hainbat froga kuantitatibo emango dizkizute horretarako gainera, urte osoan Plateruenan egongo den ikusle adinako hiru joango baita asteburu on baten San Mamesera.

Kito. Zenbakien morrontza.

Zenbat gara?

Ez dakit nola ez ote diren hasten eskolak kultur ekitaldi gehiago eskatzen. Horrenbestekoa da beraiengan jarri dugun zama! Bullying-a, hondakinen kudeaketa, migrazioaren errealitatea, etorkizuneko euskararen erabilera, gure industriaren salbazioa… hezkuntzaren bizkar jarri den honetan badirudi ahaztu dugula behiala kulturgintza izan dela gizarte baten iragana, oraina eta etorkizuna mahai gainera ekartzeko modua. Gure ametsak, gure mamuak, gure ezinak eta gure pozak irakurri, abestu eta ukitzea ahalbidetzen baitugu kulturak. Eta aintzat harturik gure arteko ezberdintasunak konpontzen iaioegiak ez garena, gure burua harrikatzea da kulturan ez inbertitzea. Francoren bilobari kartak idazten ez digute kirolez kirol saioan irakatsiko.

Baina merezi du kulturan inbertitzeak egoeraren balantze hau ikusirik? Zenbakiek ematen dute? Numeroen morrontza berriz ere. Diru eske beti euskalgintza eta kulturgintza luxu gabeko biziraupenerako. Crowdfunding zirkularra ez ote garen, beti berdinon artean diru eske. Eta halakoetan negarra eta nekea maiz, “nola lagunduko diegu gu ere irauten ari bagara?”.       

Horra norbere buruari galdera Etxauzia-ren esku-orria esku artean izatean. “Guk ez badiogu laguntzen nork lagunduko dio?”.

“Guk ez badiogu laguntzen nork lagunduko die?”.

Akaso bista arazoa da gurea. Muga ikusten dugula eta herri bat ez. Muga fisikoa bihurtzen zaigula eta Xalbadorren heriotza bazkalostean bi patxaran gainean ditugula abesteko kanta. Bista graduatu beharko dugu bizirik aterako bagara.

Nire begiekin ikusi nahi dut euskal prentsaren agenda orrietan badela kontzertua edota ekitaldia Baigorrin.

Hiriburuen artean ez dudalako basamorturik nahi. Hiriburutza kulturalak ez direlako hiriburutza hiriko harresien barruan geratzen direnean. Landa eremua, barnealdeak enpresak beste kultura beharko duelako. Artzain, laborari edota behargin ahituek beharko dutelako non irri egin eta non buruari bi buelta eman telebistaz landa. Herriak, txikiak zein handiak, nonbait elkartu beharra duelako. Hiriaren lilura ez delako lanpostuetara mugatzen.

“Nola lagunduko diegu guk zaila badugu etorkizuna…”. Ezin bada lagundu diruz lagundu animoz. Ahalbidetu duenari hel dakion informazioa, presionatu gure instituzioak futbol zelaietan kontzertuak egitetik harago badela kulturarik esanaz.

“Autopista bat bada Durangotik Santanderrera…” eta esfortzua da horren eragin eremutik ihes egitea.

XXI. mendean horrelako egitasmoak martxan jartzen dituzten zoroak gure lagunak dira.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aktualitatearen Gakoak 2017 uda
2017-08-18 | Jon Torner Zabala
Emakumeak kirolean
Musuen gibelean loratzen diren arazo estrukturalak

Kirola tradizioz gizonezkoen eremua da. Apurka-apurka, baina, gauzak aldatzen ari dira, bai joko-eremuan, baita handik kanpo ere, txirrindularitza probetako podiumek erakusten duten moduan, zeresan gehien eman duen auzia aipatzearren. Azafaten inguruko eztabaidak, zeharka bada... [+]


2017-08-16 | Unai Brea
Gizartea prest dago eutanasiarako, erakundeak itxuraz ez

Sendatzerik ez duen gaixoari medikuak hiltzen laguntzea, edo bestela esanda eutanasia, munduko herrialde gutxi batzuetan baino ez dago legeztatuta. Euskal Herriari dagokionez, Paris eta Madrilgo parlamentuek, aukera duten bakarrek, egoera hori aldatzeari uko egin diote berriki... [+]


2017-08-16 | Mikel Asurmendi
Julio Villar, bidaia bizimodu
“Idaztea jokoa da, bizitzea aldiz betebeharra”

Donostiako Bulebarrean hartu dugu hitzordua Julio Villarrekin (Donostia, 1943). Mendizalea, eskalatzailea, marinela, abenturazalea...: “Ez naiz abenturazalea, pertsona normala naiz, beste edozein jende bezala”. Eh, Petrel! Cuaderno de un navegante solitario eta Viaje... [+]


Sagardoak orain Jatorri Izendapena du

“Euskal Sagardoa” zigilua duten botilak kaleratu berri dituzte. Zigilu horrek bermatzen du botila horretako sagardoa bertako sagarrarekin egina dagoela eta kalitatea. 36 sagardotegik dute Jatorri Izendapen hori, guztira 1.320.000 litro sagardok. Oraingoz, Araba,... [+]


Eskola jazarpena
Harreman osasuntsuak helburu

Nabarmen egin dute gora bullying kasuen salaketek, neurriak hartzen ari dira ikastetxe gero eta gehiagotan, jazarpenari aurre egiteko planak dituzte administrazioek… Ikasturte honetan (ere) gai beroa izan da hau, eta hezkuntza komunitatea tinko ari da lanean, ikasleak... [+]


Eguneraketa berriak daude