Gaitzak
Gorrin sasoian gaude. Gorrina, mildiua, gorriena, gorria, elgorria, herdoila, ugerra, suherreta, izen ugari jaso dugu oinordetzan, baina zikulu saltsa ederra dugu gaitzak behar bezala izen jakinekin lotzen.
Hala ere, gorrin sasoian gaude. Aurtengo lehen ia sei hilabeteetako eurite amaigabeak puska baterako hezetasun gorena lotuta utzi du. Eta okerrena orain dator: beroa. Bat-batean giro fresko samar batetik urteko bero handienetara igaroko gara, inolako egokitze tarterik gabe. Izan ere,... [+]
Urteko egun luzeenetan gaude. Eguzkia ateratzetik sartzera ia hamabost ordu eta erdi. Bero zakarrak eta ekaitzen hezetasuna. Onddo eta perretxiko sasoia; ederki gozatu ditut dagoeneko urteko lehenak.
Baratze bazterrean beti behar du hondakinak usteltzeko txoko bat. Zopizartzean, jorratzean, belarrak kentzean edo uzta amaitu delako berea eman duten landareen hondakinak kentzean sortzen den materiala, ondo gauza aberatsa da. Jeneralean bazterrean pilatu eta bertan usteltzen uzten da; lur ustela sortuko da. Luar pilari ere eman dakioke. Ongarri izango da hurrengo uztetarako.
Kaltegarri ere izan daiteke. Argazkiko tomate zarbak edo mastrak gorrinak jo duenaren zantzu garbiak ditu. Saldiasen... [+]
Lehengo astean egindakoa da argazkia. Platanus x hispanica, platanoa da; zurinak jotako platanoa. Oidioa ere deitzen zaio zurinari. Udaberriko gaitza da batez ere. Gaitza indarrean ikusteak oraindik udaberri giroa dugula adierazten du. Onddo batek sortzen du; hezetasun apur bat behar du, baina batez ere beroa eta lehorra eta euria elkarri txanda kenduz ari direnean hedatzen da. Hosto gainean, axalean zabaltzen den lizun zuria da. Non edo han hau ikusiz gero, baratzerako alarma jotzen ari zaizu:... [+]
Pare bat hilabete izango da, sukaldari landarezale batek galdetu zidan: “Huitlacoche mexikarra hemen ekoitzi al genezake?”. Izen hori aztekek erabiltzen dute beren nahuatl hizkuntzan, artaburua erasotzen duen Ustilago maydis onddoari esateko. Mexikon arto sailetan hazten den gutizia gastronomikoa. Mundu guztiko jatetxeetan gero eta gehiago erabiltzen dute. Eta nire erantzuna: “Ez, ez, kanpoko gaitz kutsatzaile bat ekarri eta betirako hedatuko genuke”. Handik astebetera... [+]