Pipitadutenak
Sagastietako bioaniztasunaz informazioa biltzeko telefono dei bat egin dugu. “Elgoibarko Lizagasar sagardotegiko Asierrekin hitz egin behar duzue”, diosku bestaldekoak, “gaiaz interesa du eta badauzka jarriak txorientzako egurrezko habiak, sagastietan gauza diferenteak probatzen dabil... izango du zer kontatua”. Deitu diogu, bada. Dei laburra behar luke, Elgoibarren hitzordua lotzeko beste. Ia ordu erdiz aritu zaigu Asier Lizarralde hizketan, txoriak direla, hontzak direla, saguzarrak, mantangorriak, sitsak, sagar-harrak, erleak, erromeroa, sabia… “Lurrari gehiago begiratu behar diogu, ahaztua izan dugu urteetan”, esan digu. Eskegi eta Dani gure argazkilariari mezua: “Ostegunean Elgoibarrera joateko prest? Emankorra izango da goiza”.
Pasa den uztailean ENBA nekazal sindikatuak sare sozialen bidez salatu zuen Euskal Sagardoa Jatorrizko Izendapenerako sagar ekoizleak galeretan ari zirela lanean. Oharrean ziotenez, ekoizpen kostuak kiloko 0,51 eurokoak izanik, ekoizleei kiloko 0,35 euro ordaindu zizkieten. Ez da berria sagardotarako sagarraren kostuen eta balioaren inguruko eztabaida, baserriko beste produktu gehienekin gertatzen den bezala. Datuen atzean ezkutatzen dena arakatzeko asmoz, Maider Lopetegi Albizu Fruitel elkarteko lehendakari eta sagar ekoizlearekin elkartu gara, eta Euskal Sagardoa deiturako koordinatzaile Unai Agirreri ere luzatu dizkiogu zenbait galdera.
Inaurkina. Inaurkingintzan buru-begi hasia dago aberats jendea, abeldun jendea, abeltzaina. Buru-begi eta buru-belarriak erne egin beharreko lana da inaurkinarena. Etxeratu nahi den zaborra da inaurkina. Izan ere, zaborra, gaur egun sortzen duguna ez bezala, begi-bistatik ziztuan itzalarazi nahi dugun zakar hori ez bezala, zaborra urrea da. Mendian sortzen den landareen hondakina da zaborraren fundamentua.
Baigorriko pentzeetan jateko sagarrak ekoizten ditu Elena Aguerre laborariak. Lekorneko Garroa etxaldean barazkigintza ekologikoan luze aritua zen, baina 2022-2023ko neguan Baigorrira lekualdatu eta proiektu berria jarri zuen abian: “Pentze bat xerkatu eta hektarea eta erdi sagarrondo landatu nituen, bi mila arbola, zortzi barietatetakoak”. Jateko barietateak dira denak, bildu ondoren ganbaran negu guztian atxiki daitezkeenak.
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako 250 sagastietan hasiak dira jada sagar biltzen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari dagozkien iazko datuekin alderatuta, uzta handiagoa izango da aurten. Orotara sei-zazpi milioi kilo biltzea aurreikusten dute, datu zehatza urte bukaerarako izango bada ere.
Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu du festaroa.
Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu du festaroa.
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak erronka ezarria dio bere buruari: Euskal Herri osoko sagar eta sagardogileak biltzea. “Sagardoaren kultura lurralde osoan dago, eta lurralde osoan mantendu dira sagardotarako sagarrak”, esan digu Unai Agirrek, sor-markaren koordinatzaileak.
“Aterako dut sagar zuku bat?”. Galdera horrekin hasi da Barrundiako Ekonomatoko kide Koldo Lopez Borobia, Susana Lopez de Ullibarri eta Santi Txintxurretarekin izandako elkarrizketa. Sagar zukuaren bueltan eta sagarrondoz inguratutako lorategian elkartu gara. Hau ez da Hernani edo Astigarraga, baina nabaria da sagarrarekiko harremana eta kultura bizirik dagoela hemen ere. Harrotasunez —eta erdi bromaz, gipuzkoarrak pittin bat xaxatzeko gogoz— gogoratu dute EAEko lehendabiziko sagardo ekologikoa hemendik, Barrundiako herriburu den Ozaetatik atera zela 2003 inguruan. Bada zerbait.
192 milioi sagar 2024. urtean. Segundoero sei sagarretik gora saltzen du Britainia Handiko Tesco supermerkatu kate han ezagunak; ia 27.000 tona. Zenbaki ikusgarriak dira baina are harrigarrigoak dira bertokoak, Ingalaterrako sagarrak direla jakinda.
Barrikoteak, barrikak, bukoiak eta upelak bete berriak ditugu etxean sagar muztioz (Malus domestica). Makina bat beteko ziren, ipar eta hego, gure geografia guztian mahatsarenarekin ere (Vitis vinifera). Sagasti, mahastiko lanak eta dolare, soto, upelategi eta pitarretako lanak gainezka dabiltza ardozaleak.
Sagarra da Euskal Herriko altxor handietako bat, hemengo baserri eta sagastietan mendez mende garatu, hobetu eta gureganaino heldu dena. Harekin batera, sagardoa, milaka urtean bidelagun izan duena. Aberastasun izugarria dugu, sagardotarako bereziak eta bakarrak diren sagar motetan: gaziak eta gezak.
Ardoa, garagardoa, baita txakolina edota olioa ere, iraultza baten lekuko izan dira guztiak, produktuaren dibertsifikazioa bultzatu eta balioa eman dien prozesu batetako protagonistak. Sagardoari dagokio orain urratsa ematea, merkatuan nor izan nahi badu, Mikel Garaizabal enologoak azaldu digunez. Oinarri sendoa daukagu: bertako lehengaia.
Apirilean sagastiak lorez janztea bezalako ikuskizun gutxi dago. Lore zurizko olatuak. Sagarra jaki eta edari izan dugu milaka urtetan. Sagar gordina, errea eta ore dultzea; muztio, pitar, sagardo eta ozpin. Zura fina du, tailatzeko ona eta pieza txikiak, kirtenak eta abarretarako egokia. Baita uztarriak egiteko ere.
Ipar Euskal Herrian sagardogintza berriz abiarazi duen Sagartzea elkarteak 30 urte beteko ditu 2020an. Xinaurri lana eginez, bertako ehunez gora sagar mota identifikatu ditu, geroa segurtatzeko gisan eremu pribatu zein publikoetan berriz landatuz. Hauetarik zazpi lehenetsirik, Eztigar deitu kooperatiba sortu eta sagardoa ekoizten ari dira hogeita hamar bat ekoizle.
Ehne Bizkaia eta Mundubatek ekoiztutako formazio bideoa bat da hau. Bertan, Jose Antonio Zamalloaren eskutik sagar zukua eta sagardoa modu artisauan nola egin ezagutzeko aukera izango dugu.
ARGIAren Sagarrondotik aldizkarian plazaratutako Hegaztiak, erleak, zomorroak... Sagastien zaindari txikiak erreportajeagatik jaso du Iñaki Sanz-Azkue biologo hernaniarrak zientzia-kazetaritzaren arloko CAF-Elhuyar saria. Lehen aldiz CAFen Beasaingo egoitzan egin da sari-banaketa, sarion 25. edizioan.
Zenbat eta fauna anitzagoa sagastian, orduan eta aukera gehiago izango da uzta hobea izateko, izurriteak gutxituko direlako eta polinizazioa handitu. Bestalde, sagastiaren itxurak eta inguratzen duen paisaiaren egiturak erlazio zuzena du bertan egongo den fauna aberastasunarekin. Bioaniztasunak, hortaz, sagastiari mesede egingo dio; eta sagastiak berak gure lurraldearen bioaniztasunari lagun diezaioke.
Ordenadoretan, tabletatan, segapotoetan eta horien publizitatean ikusten dugu, batez ere, McIntosh sagarra. Zer den ederki adierazten du bere logotipoak, ondo asmatu zuen egileak; puska falta zaion sagarra da, norbaitek kosk egin izan balio bezala. Izan ere McIntosha jan-sagarra da.
Kanadako sagar nazionala da, han sortua baita. Jonh McIntosh (1777-1846) guraso eskoziar immigranteen semea New Yorken jaio zen, eta 1800. urte inguruan Kanadan Ontario probintziako Matilda herrian sail batzuk... [+]
Egia esanda, gure etxeko sagastietatik kanpo, ez dut Euskal Herrian beste inon ezagutzen sagar aldaera hau. Istorio luzea du, irakurtzeko hobe duzu esertzea.
Gure amona, Joxepa Aizpurua Irazu zena, gero Aizpurua Sagardotegia izango zenean jaioa zen. Aurrez ere dolare-baserria izan zen, baina gerora, duela ehun urte inguru, orduko sagardotegirik aurreratuenetako bat izan zen, Zubietan, Usurbil aldamenekoan. Bere anaia Danielek eratu zuen sagardotegia, baina gerra zela-eta alde egin behar izan... [+]
Sagardo Forum jardunaldietan “Sagarrondoaren egoera Euskal Herrian” hitzaldia eman du Sagarlan aholkularitza-enpresako teknikari Aitor Etxeandiak. Hurrengo egunean aurrez-aurre elkartu gara berarekin, Hernaniko solasaldian esandakoez gehiago sakondu aldera.
“Zuekin hitz egin eta gero sagasti bat begiratzera noa, lurra-eta zer moduzkoak diren ikustera”, kontatu digu. “Sagarrondo asko ari dira landatzen lehen ganaduarentzat ziren larreetan edota pinuek libre utzitakoetan. Traktorearekin aritzeko hobeak dira, eta hori funtsezkoa da belaunaldi berriak laborantzara lotzeko”.
Sagardoaren Jatorri Izendapenak aukera itzelak ematen dituen tresna den arren, Euskal Sagardoa martxan jarri zenetik bildu den lehen uztan sagarraren prezio tamalgarriak mantendu dira.
Sagarrak paradisutik bota omen gintuen, baina sagardoa eman digu, beste paradisu bat. Hori pentsatuta ekin zioten Joy Doumisek eta Jeremy Hammondek beren asmo lurtarrari: Malus Immortalis. “Malus” sagarrondoaren izen zientifikoa da, eta “inmortalis” hitzak hilezkorra dio. Baina nondik nora izen bikoitz hori? Brooklynen gauzatu dute ekimena: bertan behera utzitako hilerri zahar batean dauden sagarrondoetako fruituekin sagardoa egitea. Green-Wood izena du 1838ko hilerriak, eta garai hartakoetakoa da, parke gisara eraikitzen ziren haietakoa. Ikaragarria da, ia 700 golde ditu.
Baionako Benat Etxepare lizeoko gurasoen elkarteak antolaturik, lekuko sagarren historioaz aritu dira Sagartzea elkarteko kide Gabriel Durruty eta Gipuzkoako sagardo egileen elkarteko idazkari nagusi Unai Agirre. Lekuko sagarren atxikitzea, horiek ongi ezagutzea ikerketa bereziei esker eta sagarren inguruko bitxikeria batzuk kontatu dituzte. Solasaldiaren bigarren partean, hemengo sagar moten geroaz eta mugaz gaindiko elkarlanaren beharraz aritu dira.
Mespilus germanica mizpirari tiraka segitzeko asmotan nauzu. Umetatik nire arreta erakarri izan duen fruitua da mizpira. Txakurraren atzetik eskopeta kanoi paralelo bikoa aurrera luzatuta zeraman aitonaren atzetik ibiltzen nintzenean, jeneralean oilagorretara joanda, erreka zulo sastrakatsu batetik ezin aurrera egin eta aurrerabidea moldatu nahian goraxeagotik abiatu eta koxkaren bizkarrean hara, danba, topo berarekin. Basoaren zilborrean hantxe, mizpirondo ikaragarri bat zabal-zabal hedatua.
Galtzen beheko barrena belaunetik txorkatila-eraztuna estaltzera eraman duen eguraldia etorri denetik kanpotik etxerako etorria ugaritu da. Galtza motzen sasoian etxetik kanporako joana gustukoagoa zen. Orain ere nik kanporako norabidea nahiago, baina uztak behartzen du barrurako bidea. Barrura zer ekarriak mugitzen gaitu, aro baita.
9 baserritarrek hartu zuten parte Gabiriako Errezil Sagarraren Egunean egindako sagar lehiaketan.
Arg: Goierriko Hitza
Nork ez du sagarrondo bat etxe inguruan? Euskal Herri hezean bizi zaretenok, behintzat, harantzaxeago edo honantzaxeago, urrutira gabe izango duzue, sagardi bat ez bada, fruitu arbola etxekotu horren aleren bat. Etxekotua, ez alferrik deitzen zaio Malus x domestica. Eta nonbait etxekotua izan bada, hori geure etxea da, geure kulturaren lurra.
Ikasle gehiago jaso ahal izateko kolegio berri bat eraiki nahi du Seaskak Bernat Etxepare Lizeoa dagoen lekuan. Horretarako “Hazten gaitu, hazten dugu” kanpaina jarri du abian. Kanpainaren helburua ekipamendu eta materialak lortu ahal izatea da, sagarrondoak salduz. Seaskak 300.000 euro beharko direla aurreikusten du horretarako.
Sagar guztiak sagar bakar batetik datozela sinesteak lanak ematen ditu. Milioika urteko garapenaren ondorioz, sagar batetik abiatuta, gaur egun 20.000 bat sagar barietate eta kultibar direla jotzen da. Horietatik 7.000 inguru lantzen dira. Batzuk berez sortu dira, naturak eman dituenak: mutazioen, nahasketen eta hibridazioen ondoren munduratuak. Beste asko, milaka eta milaka, geuk “egin” ditugu: egokiak iruditutako aldaerak hartu eta landuz hobetu. Gogoko bat lortutakoan hari heldu... [+]
Kaixo Jakoba. Posible al da golden sagar zuhaitzetan eta irasagarrondoetan dauden sagarrak eta irasagarrak ez usteltzeko zerbait egitea euli zurien kontra? Mila esker.
Joselu Galarraga (Ondarroa).
Fruitu sasoi nagusia den udazken hasiera honetan, nahi gabe ere etengabe datorkit larruazalera trogloditatasuna. Milaka urtean mantendu gaituen makina bat fruitu seko ahaztua dugu. Eta ikusi, eskuan hartu eta ahoratu orduko gogoa bahitzen didate. Ahal dudanero egiten saiatzen naiz; nahita kordea galtze hori bezalako estasi gutxi ezagutzen dut...
Mizpira da fruitu horietako bat, Mespilus germanica. Berezko mizpirarik ez dut ezagutzen. Inoiz jakiterik ez dut lortu, baina hazitik erabat antzua... [+]
Aurrera-atzera honetan, aurtengo uda hau xelebrea doa, bada. Fruituen urte berezia. Tomateak eta piperrak ez dira makal ari, eman eta eman. Itxura kaskarrena lekei eta babarrunei sumatzen diet; udak aurrera eta egun argiak atzera ahala hobetu direla badirudi ere. Horietan ondoena, ia urteroko legez, izalegez edo naturalegez, artoarekin batera bizi diren babarrunak. Eta sekulako sagar urtea da. Adi, ordea, sagardoa egin nahi duenak, beste urteen aldean goiz dator sagarra, hiru bat aste lehenago;... [+]
Japoniarrak alemaniazale al dira? Eta, alemanak japoniazale? Ez dut ez bateko ez besteko berri eta ez noa ezagutzen ez dudan basatzan hankarik sartzera. Lehengo mendeko guda handi batean elkar hartuta aritu zirela, hori bai, badakit. Helburuak bakoitzak bereak izango zituen, baina orduan behintzat, intereseko edo ez, uztarri berari tiraka aritu ziren.
Neguro datorkit bien nolabaiteko uztarriaren irudia. Hur (Corylus avellana), intxaur (Juglans regia), gorde sagar (Malus x domestica... [+]
Kaixo Jakoba! Aurten sagar urtea dugu gurean, sagar urtea dugunez! Sagarrondoak lepo beteta dauzkagu. Hori dela eta, sagardoa egiteko sagar biltzea noiz komeni da egitea? Ba al da horretarako garai egokirik, lortu nahi dugun sagardoari begira? Jakina, dagoeneko, lurrera erorita ere badago sagar mordoa, horiekin zer egin? Lehenbailehen bildu, dolarera bota eta sagardoa egiten hasi?
Inazio Usarralde (Lazkao)
Malus x domestica, sagarrondo zaharra. Azpiko adarrak inausita, zauriak itxi ezinik. Goikoak, tximistak jota bezala, haizeak txikituko zizkion, edo sagar urte oneko fruitu kuttunen zamak emana, ezina egin zuen bizimodua... Bizi nahia bistakoa du, adar muturretan altsumak indarrean ditu, lerden. Itsusia delakoan lepoa moztu nahi dionen bat ez bada, urte luzez biziko da. Irauteko grina hori zuhaitzetan bezala bizidun gutxitan ezagutzen da. Mihurak eraso dio. Eta mihurak izerdia zurrupatuz kalte... [+]
Kiwiak ere lorea du fruituaren ama. Eta aita. Dioikoa baita kiwia, espezie berean landare batzuk erabat arrak eta beste batzuk emeak dira. Biek zabaltzen dute lorea. Arrarenak polena zabaldu eta kitto lanak. Emearena ernalduko du polenak eta udazkenera arte fruitua hazi eta ontzen nahikoa lan izango du. Berriz ere lau aldiz handiagoa egingo da arra!
Aita eta ama bezala izeba-osaba ugari du kiwiak. Bere jatorrizko lurrean zaindu zuten txinatarrak. Zeelanda Berrira eraman zuen emakumea. Fruitu... [+]
“Mizpira, ahora gabe uzkira” atsotitz ezaguna da. Sabelaldeko barrenak lasaitzeko ona izan... Esaera izaterainoko adina zahar bada mizpira (Mespilus germanica) gure kulturan. Ez dut, ordea, bere aldaerak bereizten dituen euskarazko izenik ezagutzen. Izan, izango dira, baina bidean galduak... Noski, inork baleki esan beza.
Santi Onaindiak (Amoroto 1909-1996 Zornotza) 1984an argitaratu zuen Euskaldunak eta osasuna liburuan mizpirari eskaintzen dio tarte polit bat eta bertan jasoa... [+]
Mizpirak, Mespilus germanica, sukaldari, gastronomo eta fruituzale ugariren jakin-gosea piztu du mendetan. Aurrekoan ere esana, ahosabaia ahozerutzen didan jaki bakanetakoa dut neuk ere. George Saintsbury (1885-1933) idazle, eta beraz ardozale, ingelesak “ardoak fruituen artean duen lagun ezin hobea da usteldutako mizpira” esan zuen. Usteltzen, hau da, azukrea alkohol bihurtzen jaten delako ote?
Usteldu gabe dagoenean gezamin idorgarria da mizpira. Fruitu guztien gisara, barruan... [+]
Fruituen sasoian haiei koskaka ari naiz. Joanak dira gehienak, ez denak ordea. Azken sagar eta udare gogorrak, kiwiak, basakaranak, mizpirak... Azkenekoak eskura dira. Eskura... ondo eskura ganbara zabalean txukun-txukun zabalduta jasotako golde edo egon sagarrak, hurrak, intxaurrak eta kiwiak. Horiei ahal den neurrian gogor, gordin eta heldugabe eustea komeni, gero pixkanaka-pixkanaka berez umotu edo geuk helarazi ahala jateko; udazkena bukatu gabe negua sartu da, eta noiz amaituko den ez... [+]
Sagarrak gora eta sagarrak behera nabil sagarrondoan, jateko bezala sagardotarako, azken aldi luze honetan. Eta udareak? Ez al ditut udareak sagarrak bezain gure?
Gure udareak ahazten ari gara. Tarteka datorkidan gogoeta da, eta oraintxe, sagarrez zintzurreraino, gogora ekarri dut. Bukoi, upel eta barrika, etxeko ontzietan irakiten ari den sagardoa egunean hirutan osatzen dut. Gal-gal sortzen duen aparrak, datorren sagardoa garbitzeko, gaineko zulotik gainez egin behar du. Eta gaindika... [+]
Sagar sasoian egiten ditut urte osorako ozpin lanak. Sagarrena eta sagardoarena da nire ozpina. Botila sagardoen kondar guztiak ozpin barrikara eta sagarra denean haren muztioa erantsi. Erretxindutako laguna bezain gutxi gustatzen zait minegia den ozpina, gezamina edo ezti-garratza nahiago. Garrazten den sagardoa eta sagarraren muztio gozoa, nahasketa aproposa. Gozo gehixeago behar denerako frutak sartu eta lurrinak indartzeko belarrak, loreak... Aurtengo ozpina etxean ugari ditugun bi fruitu... [+]
Fruitu koxkorren bila dabilena ezin kexatuko da aurtengo uzta dela eta. Mendika astalarrosa (Rosa canina) aitatu berria dut, baina bestelakoetatik ere ugari eta on dugu. Uda nolakoa izan denak, asko lagundu du. Hezetasuna da gure lur atlantikoetako landareen arazo latzena. Oro har, urzaleak dira, baina lurreko eta aireko urak bere tamainatik gora egiten duenean, landareak kaltetzen dituzten onddoak erruz ugaritu eta erasokorrago bihurtzen ditu. Aurtengo uda lehorrak beste aldekoa ekarri du. Ur... [+]
Fruituen artean ezezagunenetakoa izango dugu mizpira, Mespilus germanica. Asiriar eta babiloniarrek ekoizten zuten eta handi dator, agidanean, ohitura. Ia fruitu guztiak bere espezieko edo gehienez ere bere generoko beste baten gainean txertatzen dira. Mizpira, aldiz, elorri zuriari (Crataegus spp.) txertatzen zaio. Bi generoen arteko txerto honek mizpirondoa nekez hazi eta etortzea dakar. Honexegatik, erdipurdi bizi delako oso emailea da, iraungo ote duenaren zalantzan badaezpada bera... [+]